Antigorputz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
55. lerroa:
== Antigorputzen ekoizpenaren dinamika ==
 
[[Mikrobio]] batek [[infekzio]] bat sortzen duenean [[immunitate-sistema]]k mikrobio horren aurkako antigorputzak ekoizten ditu <ref> Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019an) 113 orr. ISBN; 978-84-1319-082-2 </ref>. Sortzen diren lehenengo antigorputzak [[Ig M]] dira, eta gero [[Ig A]]. G immunoglobulinak ([[Ig G]]), [[odol]]ean eta [[linfa]]n kopuru handiagoan dagoen immunoglobulina, geroago agertzen da. Infekzioa pasatu eta aste batzuk geroago Ig M eta Ig A desagertzen dira, baina Ig G odolean mantentzen da denbora luze batean <ref> Prats, G. : Microbiología Clínica Ed. médica panamericana (2008) 168-169 orr. ISBN: 978-84-7903-971-4 </ref>.
 
Horregatik, [[Serologia|froga serologiko]] batean mikrobio baten aurkako Ig G [[odol-serum]]ean antzematen denean ez dugu pentsatu behar pazienteak une horretan infekzio aktibo bat duela; antigorputz horiek iraganeko infekzio baten hondarrak izan daitezkeelako. Ig M-aren [[Titulu (immunologia)|titulu]] altuak zantzu hobeak dira infekzio aktiboa diagnostikatzeko, Ig M infekzioa pasatu eta hilabete gutxira odoletik desagertzen delako.