«Acomako sarraskia»: berrikuspenen arteko aldeak

Sarraskia gai sentibera da jatorrizko herritar hauentzat. 1998an, Espaniak Mexiko Berria kolonia fundatu zuela ospatu zutenean agintariek, Acoma herritar batzuek Juan Oñateren eskultura bati oin bat moztu zioten Alcalde hirian. Ohar batekin aldarrikatu zuten ekimena: "Acoma Puebloko gure anai-arreben omenez Oñateren eskuineko oina kentzeko askatasuna hartu dugu... ez diogu inolako loriarik ikusten Oñateren laugarren mendeurrena ospatzeari, eta ez dugu geure muturren aurrean hori gertatzerik nahi". Darrel Chino izeneko Acoma-k esan zuen: "Barregarria izan zen estatuari oin bat kentzea, baina ez zen batere barregarria izan benetako jendeari hori egin ziotenean".
 
Oñateren monumentuan eta bisitarien gunean, Estevan Arellano zuzendariak gainbegiratu zuen nola jarri zioten oin berria estatuari. Ondoren ondorengoa adierazi zuen: "Emaidazu atsedena, duela 400 urte izan zen. Ongi dago herra izatea, baina 400 urtez?". 2007ko apirilaren 21ean, AEBetako brontzezko estatuarik handiena jarri zuten [[El Paso (Texas)|El Paso]] hirian, ostbost metro eta erdiko Juan Oñateren figura. Acoma herritarrak protesta egitera joan ziren eta estatuaren eraikuntzaren aurka posizionatu ziren.
 
2020ko ekainaren 15ean, Alcalde hiriko Oñateren estatua kendu zuten [[Black Lives Matter]] mugimenduaren protestetatik babestu asmoz. Ekainaren 18an, Albuquerque hirian zegoen beste baten aurkako protestak deitu zituzten, eta herritarrak soka baten laguntzaz berau botatzen saiatu zirenean, zuri [[Supremazismo Zuria|supremazist]]en milizia batek tiroka bi pertsona zauritu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan Oñate euskal jatorriko konkistatzaile krudelaren estatuaren aurkako protestan bi manifestari tirokatu dituzte milizia supremazistek|url=https://www.argia.eus/albistea/juan-onate-konkistatzailearen-estatuaren-aurkako-protestari-bat-balaz-zauritu-dute-eskuin-muturreko-miliziek|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Alkateak estatua kentzeko agindu zuen.
14.959

edits