Juan Oñate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Juan Oñate Salazar''' ([[Pánuco]], [[Zacatecas]], [[Espainia Berriko Erregeorderria]], [[1550]] - [[Guadalcanal (Sevilla)|Guadalcanal]], [[Sevillako probintzia|Sevilla]], [[Espainia]], [[1626]]ko [[ekainaren 3]]a) [[konkistatzaile]]a izan zen, [[Espainiar Inperioa]]ren zerbitzura. Ameriketan —gaur egun [[Mexiko]] den lurraldean— jaioa, [[gipuzkoa]]r jatorrikoa zen, [[Kristobal Oñate]] konskistatzailearen semea. [[Mexiko Berria]] konkistatzeko espedizioa antolatu zuen [[1595]]ean. 1598an, hango aginpidearen jabe egin zen, eta, [[Ozeano Bare]]rako bidea aurkitu nahian, espedizioak bidali zituen [[Kansas]]era [[1601]]ean eta [[Kaliforniako golkoa|Kaliforniako golkora]] [[1605]]ean. [[Santa Fe]] hiria sortu zuen 1605ean.{{lur erref}}
 
Gaur egun Juan Oñate ezaguna da 1599an egindako [[Acoma Sarraskia]]gatik. Lur batzuen jabetzaren harira sortutako tira-bira baten ondorioz, acoma etniako kideek 11 espainiar hil zituzten, Oñateren iloba Juan de Zaldivar barne. Oñatek, orduan, acomen aurkako erantzun basatia agindu zuen. Acomen herria suntsitu zuten,<ref name = "The Last Conquistador, POV">{{Erreferentzia | izenburua = The Last Conquistador | hizkuntza = en-US | data = 2008-01-22 | url = http://archive.pov.org/lastconquistador/background | aldizkaria = POV | sartze-data = 2020-06-17}}</ref> eta 800-1000 acoma hil zituzten.<ref name="Michael L. Trujillo 2008">{{erreferentzia | hizkuntza = en | abizena = Trujillo | izena = Michael L. | izenburua = Oñate's Foot: Remembering and Dismembering in Northern New Mexico| aldizkaria = Aztlan: A Journal of Chicano Studies | urtea = 2008 | liburukia = 33 | zenbakia = 2 | orrialdeak = 91–99}}</ref>
 
500 bat pertsona atera ziren bizirik Acomako Sarraskitik. [[Ohkay Owingeh]]eko epaiketan, Oñatek gehienak 20 urteko mirabetza behartura zigortu zituen; eta, gainera, 25 urtetik gorako gizon guztiei oin bat mozteko agindu zuen.<ref name="Michael L. Trujillo 2008" /> Espainiako Gobernuak epaitu zuen, Acomen aurka «gehiegizko indarkeria» erabiltzeagatik; zigortzat, [[Mexiko Berri]]tik kanporatu zuen, eta [[Mexiko Hiri]]ra itzultzea debekatu zion, bost urtez.<ref name = "The Last Conquistador, POV" />