«Acomako sarraskia»: berrikuspenen arteko aldeak

1.903 bytes added ,  Duela 10 hilabete
t
→‎Testuingurua: Kanpo loturak jarri
(Acoma sarraskia artikulua idatzi dut, ingelesezko orriko informazioan oinarrituta)
 
t (→‎Testuingurua: Kanpo loturak jarri)
Acoma Sarraskia izenak [[Espainiako koroa]]<nowiki/>ren izenean konkistatzaileek Acoma herriari egin zioten erasoari egiten dio erreferentzia. 1599ko urtarrilean izan zen eta orotara 800 eta 1000 acoma herritar hil zituzten, horietatatik 300 zibilak. Erasotik bizirik atera ziren herritarrak 20 urteko [[esklabotza]]<nowiki/>ra zigortu zituzten eta 24 pertsonari [[Anputazio|anputazioa]]<nowiki/>k egin zizkieten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan de Oñate – New Mexico History.org|hizkuntza=en-US|url=http://newmexicohistory.org/2013/01/10/juan-de-onate/|sartze-data=2020-06-17}}</ref>.
 
Sarraskia Castillako koroaren izenean lurrak bereganatzen ari ziren kolonizatzaileen eta Amerikako jatorrizko herria den Keres Acoma nazioaren arteko bataila baten ondorioz gertatu zen.
 
== Testuingurua ==
1500eko hamarkadaren amaiera aldera, Espainiako koroa Pueblo herriak bizi ziren eremuetan konkista espedizioak egiten hasi zen, [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berria]] deituriko eremuan sartu eta kontrolpean izan asmo zituzten lekuak. 1595ean, euskal jatorriko [[Juan Oñate]] konkistatzaileari [[Mexiko Berria|Mexiko Berri]]<nowiki/>ko [[Santa Feko probintzia|Santa Fe]] kolonizatzeko baimena eman zion [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II]] Espainiako erregeak, gaur egun [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<nowiki/>etako Mexiko Berria estatua.
 
Aurreko urteetan espainiako espedizioak zebiltzan inguruetan eta Acoma herritarrekin elkartrukeak eginak ziren, gehienak baketsuak. Acoma herritarrak kolonizatzaileak baino gehiago ziren garai horietan. Hala ere, 1598an, Zutacapan, Acoma herriko kazike edo errege eta lider espiritualak, jakin zuen Espainiako emisarioen asmoa Acoma Pueblo indarrez konkistatzea zela. Zutacapanek ere jakin zuen espainiarren asmoa Publon bizi ziren herritarrak lur horietatik bota eta beste haran batean herri berri batean bizitzen jartzea zela, espainiarren aginduetara, Espainiako Koroaren menpe encomiendas[[enkomienda]] gisa ezagutzen zen esklabutza sistemaren pean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Rabasa, José, 1948-|izenburua=Writing violence on the northern frontier : the historiography of sixteenth century New Mexico and Florida and the legacy of conquest|argitaletxea=Duke University Press|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/52589426|isbn=0-8223-8074-9|pmc=52589426|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Acoma herritarrak beren sinesmenak albo batear utzi eta bortxaz katolizismoa bere egitea behartuko zituztela jakin zuten. Acoma herriaren hondasun materialak eta sinesmenak, agintariak espainiarren agresioari erantzuteko prestatzen hasi ziren.
 
Juan Oñateren iloba eta soldadu Juan Zaldibar bidali zuten Zutacapanekin biltzera herrian. 1598ko abenduaren 4an iritsi zen, eta Espainiaren izenean zihoazen mandatariek jana eta aterbea eskatu zuten hamasei pertsonarentzat<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Andrew L. Knaut. <italic>The Pueblo Revolt of 1680: Conquest and Resistance in Seventeenth-Century New Mexico</italic>. Norman: University of Oklahoma Press. 1995. Pp. xx, 248. $29.95|data=1996-10|url=http://dx.doi.org/10.1086/ahr/101.4.1272|aldizkaria=The American Historical Review|issn=1937-5239|doi=10.1086/ahr/101.4.1272|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Acomek ukatu egin zieten, eta talde honek hainbat etxe inbaditu zituen, paretak hautsiz eta hondasunak hondatuz artoa eta oihalak indarrez hartuz, Keres emakume zenbait biluzik utziz beren haurrekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Manuel M.|abizena=Martín Rodríguez|izenburua=Violencia y fronteras coloniales en la Historia de la nueva México de Gaspar de Villagrá|argitaletxea=Iberoamericana Vervuert|orrialdeak=73–90|data=2015-12-31|url=http://dx.doi.org/10.31819/9783964566508-005|aldizkaria=Amicitia fecunda|isbn=978-3-96456-650-8|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Acoma herriak erresistentzia abiatu eta borroka hasi zen, Zaldibat eta bere beste hamaika gizon hilez.
 
Juan Oñatek gertatutakoaren berri izan zuenean, Juan Zaldibarren anaia Vicente Zaldibar deitu zuen, Acoma herria zigortuko zuen espedizioa antola zezan, beste Pueblo guztiek ere jakin zezaten zer gertatuko zitzaien espainiarrei aurre eginez gero. 70 bat pertsonarekin, Vicente Zaldibar abendu amaieran edo urtarril hasieran atera zen San Juan Pueblotik, eta 1599ko urtarrilaren 21ean heldu zen Acomara.
 
== Ondorioak ==
Batailan hil ez zirenei esku edo oinen anputazioak egin zizkieten edo esklabu bezala saldu zituzten<ref>{{Erreferentzia|abizena=POV|izenburua=Background {{!}} The Last Conquistador {{!}} POV {{!}} PBS|hizkuntza=en-US|data=2008-01-22|url=http://archive.pov.org/lastconquistador/background|aldizkaria=POV {{!}} American Documentary Inc.|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Juan Oñateren sarraskia zabaltzen hasi zen, ta azkenean, Espainiako Felipe II.ak zigortu egin zuen. Espainiarrek bahituta zeuzkaten zenbait acomak ihes egitea lortu zuten 1599 eta 1601 artean, eta beren herria berreraiki zuten, gaur egun, oraindik existitzen dena.
<br />
 
Oñateren monumentuan eta bisitarien gunean, Estevan Arellano zuzendariak gainbegiratu zuen nola jarri zioten oin berria estatuari. Ondoren ondorengoa adierazi zuen: "Emaidazu atsedena, duela 400 urte izan zen. Ongi dago herra izatea, baina 400 urtez?". 2007ko apirilaren 21ean, AEBetako brontzezko estatuarik handiena jarri zuten El Paso hirian, Juan Oñateren bost metro eta erdikoa. Acoma herritarrak protesta egitera joan ziren eta estatuaren eraikuntzaren aurka egin zuten.
 
2020ko ekainaren 15ean, Alcaldeko Oñateren estatua kendu zuten Black Lives Matter mugimenduaren protestetatik babesteko. Ekainaren 18an, Albuquerque hirian zegoen beste baten aurkako protestak deitu zituzten, eta herritarrak soka baten laguntzaz berau botatzen saiatu zirenean, zuri supremazisten milizia batek tiroka bi pertsona zauritu zituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Juan Oñate euskal jatorriko konkistatzaile krudelaren estatuaren aurkako protestan bi manifestari tirokatu dituzte milizia supremazistek|url=https://www.argia.eus/albistea/juan-onate-konkistatzailearen-estatuaren-aurkako-protestari-bat-balaz-zauritu-dute-eskuin-muturreko-miliziek|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-06-17}}</ref>. Alkateak estatua kentzeko agindu zuen.
272

edits