Lourdes Iriondo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Hamaika anai-arreba ziren iriondo-mujikatarrak; horietatik Lourdes bigarrena zen. Zazpi urte zituela, familia osoak Urnietara egin zuen, eta han eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Euskara Lourdes Iriondoren [[lehen hizkuntza]] zen, baina anai-arrebengan gero eta handiagoa zen erdararekiko joera. Mojetan ikasi zuen Iriondok, hasieran Urnietan[[Urnieta]]n, gerora Donostian[[Donostia]]n. [[Moja]] frantsesak ziren, eta frantsesez egin behar izaten zuten ikastetxean.
 
Iriondo gazteak behartsuak lagundu nahi zituen; hori zela eta, hemeretzi urterekin [[Gasteiz]]ko Misioneras Seculares elkartearen formazio etxean sartu zen, misiolari lanetarako prestatzeko asmoz. Ez zuen ametsa betetzeko aukerarik izan, handik urtebetera bihotzeko eritasun larria diagnostikatu baitzioten. Hortik aurrera, zorrotz zaindu behar izan zuen osasuna. Gaixotasunaren ondorioz, etxean egotera behartuta egon zen denboraldi luzez. Garai hori aprobetxatu zuen haurtzarotik gogoko zuen musikagintzan trebatzeko.