«Elsa Triolet»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 urte
 
== Biografia ==
Elsa Kagán judutar jatorriko familia burges aberats batean jaio zen. Bere gurasoek, jatorriz [[Letonia]]koak, familia kosmopolita osatu zuten, non bi ahizpa gazteen haurtzaroan Europa osoko moda-lekuetatik bidaiatzea ohikoa izan zen. Aita abokatua zen eta ama, berriz, [[piano-jotzaile]]a. Aitaren heriotzak, Elsak hamabost urte besterik ez zituenean, bizitza maila jaistera behartu zuen familia. Haurtzarotik [[Roman Jakobson]] hizkuntzalariaren laguna izan zen, eta gazte-gaztetan frantsesa ikasten hasi zen. 1913an [[Vladimir MayakovskiMaiakovski]] poeta futuristarekin harremana izan zuen, gerora [[Lilia Brik]], bere ahizpa zaharrenaren lankide izango zena. [[Viktor Shklovski]] Elsarekin maiteminduta egon zen baina gazteak ez zion erantzun.
 
1918an Errusia utzi eta 1919an Parisen Andre Triolet frantziar militarrarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean denboraldi bat eman zuen[[Tahiti]]n, bere lehen eleberriaren inspirazio iturri izan zen bidaia. 1921ean senarra utzi eta Londresera eta Berlinera joan zen bizitzera. Errusieraz idatzitako eleberri batzuk plazaratu zituen: ''À Tahiti'' (1925), ''Fraise des bois'', ''Camouflage'' (1928). [[1924]]an [[Montparnasse]]ra joan zen bizitzera eta [[surrealismo]]arem artistak ezagutu zituen, besteak beste, [[Fernand Léger]] eta [[Marcel Duchamp]].
47.416

edits