«Elsa Triolet»: berrikuspenen arteko aldeak

1.149 bytes added ,  Duela 1 urte
ez dago edizio laburpenik
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Elsa Triolet''', benetako izena '''Ella Yourievna Kagan''' ({{lang-ru|Элла Юрьевна Каган}}) (Mosku, [[1896]]ko [[irailaren 12]]-[[Saint-Arnoult-en-Yvelines]], [[1970]]eko [[ekainaren 16]]) frantsesez idatzi zuen emakume idazle errusiarra izan zen; familia judua zuen. [[Goncourt saria]] irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Bere ahizpa [[Lili Brik]] zen eta [[Louis Aragon]]en ezkontidea izan zen. '''Laurent Daniel''' izengoitia erabili zuen ere bai, hasieran klandestinitatean, gero literaturan.
 
== Biografia ==
Elsa Kagán judutar jatorriko familia burges aberats batean jaio zen. Bere gurasoek, jatorriz [[Letonia]]koak, familia kosmopolita osatu zuten, non bi ahizpa gazteen haurtzaroan Europa osoko moda-lekuetatik bidaiatzea ohikoa izan zen. Aita abokatua zen eta ama, berriz, [[piano-jotzaile]]a. Aitaren heriotzak, Elsak hamabost urte besterik ez zituenean, bizitza maila jaistera behartu zuen familia. Haurtzarotik [[Roman Jakobson]] hizkuntzalariaren laguna izan zen, eta gazte-gaztetan frantsesa ikasten hasi zen. 1913an [[Vladimir Mayakovski]] poeta futuristarekin harremana izan zuen, gerora [[Lilia Brik]], bere ahizpa zaharrenaren lankide izango zena. [[Viktor Shklovski]] Elsarekin maiteminduta egon zen baina gazteak ez zion erantzun.
 
1918an Errusia utzi eta 1919an Parisen Andre Triolet frantziar militarrarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean denboraldi bat eman zuen[[Tahiti]]n, bere lehen eleberriaren inspirazio iturri izan zen bidaia. 1921ean senarra utzi eta Londresera eta Berlinera joan zen bizitzera. Errusieraz idatzitako lau eleberri plazaratu zituen: ''À Tahiti'' (1925), ''Fraise des bois'', ''Camouflage'' (1928).
 
== Obra ==
46.271

edits