Beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etimologia ataleko pasarte bat dibulgatiboago egin
Etimologia atala
18. lerroa:
 
== Etimologia ==
Adituen ustez,<ref>{{erreferentzia|izena=Joseba A.|abizena=Lakarra|urtea=2019|izenburua=Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdea=119.|orrialdeak=|ISBN=978-84-946477-8-9|hizkuntza=eu|egilea2=Manterola, Julen|egilea3=Segurola, Iñaki}}</ref> *''bel'' ('beltz, ilun') erroa eta esanahi ezezaguneko *''-tz'' atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran.
 
Erro bera ikus daiteke, gutxienez, ''[[arbel]]'' (*'harri beltz'), ''[[goibel]]'' (*'goi beltz'), ''[[orbel]]'' (*'orri beltz') eta ''[[Ubel (argipena)|ubel]]'' (*'ur beltz') hitzetan, baita ''[[gibel]]'' eta ''[[sabel]]''-en ere, ziurrenik. Horietatik ondoriozta daiteke erroak berak bazuela 'beltz, ilun' adiera (atzizkiaren funtzioa ezezaguna da).
 
Ikerlari batzuen ustez [[akitaniera]]<nowiki/>zko ''belex'' (ikus baita ere [[iberiera]]<nowiki/>zko ''beles'') zatekeen ''beltz''-en jatorrizko forma, ''bele'' hegazti-izenaren eratorritzat hartuta eta ezohiko sinkopa baten bidez eraldatua, agian maiz hitz elkartuetako bigarren osagaia izatearen ondorioz bokal ahulena galdurik (*''-beletz'' > ''-beltz''). Alabaina, akitanierazko idazkunetan <L> bakunaz idatzirik ageri dela kontuan hartuta, gaur egungo euskaran **''bere'' forma esperoko genukeen; beraz, akitanierazko ''belex'' haren erroa ezin liteke zuzenean egungo ''[[bele]]'' hitzarekin lotu.
 
Hala ere, gorago aipatutako hitz elkartuek erakusten dute izan bazela *''bel'' erro zahar bat.