«Beltz»: berrikuspenen arteko aldeak

1.345 bytes added ,  Duela 1 urte
Etimologia
(Etimologia)
 
[[Erromako Inperioa]]n [[dolu]]ari lotutako kolore bilakatu zen, eta mendeetan zehar [[heriotza]], [[deabru]]a, [[sorgin]]ak eta [[magia]]rekin lotutako kolorea izan da. Gaur egun ere kolorerik ohikoena da dolua adierazteko.
 
== Etimologia ==
Adituen ustez,<ref>{{erreferentzia|izena=Joseba A.|abizena=Lakarra|urtea=2019|izenburua=Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdea=119.|orrialdeak=|ISBN=978-84-946477-8-9|hizkuntza=eu|egilea2=Manterola, Julen|egilea3=Segurola, Iñaki}}</ref> *''bel'' erroa eta *''-tz'' atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran.
 
Erro bera ikus daiteke, gutxienez, ''[[arbel]]'' 'harri beltz', ''[[goibel]]'' 'goi beltz', ''[[orbel]]'' 'orri beltz' eta ''[[Ubel (argipena)|ubel]]'' 'ur beltz' hitzetan (baita ''[[gibel]]'' eta ''[[sabel]]''-en ere, ziurrenik), eta horietatik ondoriozta daiteke berak zuela 'beltz, ilun' adiera. Nahiz eta [[akitaniera]]<nowiki/>zko ''belex'' (eta [[iberiera]]<nowiki/>zko ''beles'') ikusi izan diren haren jatorrizko formatzat (''bele''-ren eratorritzat hartuta eta ezohiko sinkopa baten bidez, agian maiz hitz elkartuetako bigarren osagai izatearen ondorioz; baina orduan ''bele''-k berak **''bere'' beharko zukeen historikoki), hemen aipatutako beste hitz elkartuek erakusten dute bazela *''bel'' zahar bat.
 
Atzizkia, ordea, ''[[Bost|bortz]]'' eta ''[[hortz]]'' hitzetan ere aurkitzen duguna omen da, nahiz eta haren esanahia ez den argitu (ikus baita ere ''ahuñe''/''[[ahuntz]]'', ''bera''/''beratz'' eta, beharbada, ''[[bele]]''/''[[belatz]]'' bikoteak).
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user