Judith Torrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
[[Nafarroako Unibertsitatea]]n kazetaritza ikasi ondoren, [[Iruñea|Iruñeko]] [[Diario de Noticias]] eta [[Diario de Navarra]]n idatzi zituen lehenbiziko lanak. [[Frantzia]]n [[Euronews]]-entzat aritu ostean, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan zen. [[Texas]]ko [[Austin]] hiriko ''The Texas Observer''-en lan egin zuen. [[New York]]en [[People (aldizkaria)|People]] [[aldizkari]]arentzat ikuskizunei buruzko informazioa lantzen, eta [[Michael Bloomberg]] alkatearen eguneroko politikaren berri ematen ere aritu zen. [[Mexiko]]ko mugara egindako bidaia batean, [[Ciudad Juárez]] ezagutzeko parada izan zuen eta, harrezkero, New Yorken bizi arren, ez zuen harremana galdu. [[2009]]an, Juarezera itzultzea erabaki zuen eta, hiri horretako egoeraren berri emateko, ''Ciudad Juárez, en la sombra del narcotráfico'' bloga idazten hasi zen. Blog honengatik, [[2010]]ean ''Ortega y Gasset'' saria<ref name="elpais"/> eta [[2011]]n [[Alemania]]ko Deutsche Welle telebista kateak ematen duen ''Bob-Mugarik Gabeko Erreportariak'' saria jaso zituen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena= |izenburua= The Bobs, ganadores 2011 | url=http://thebobs.com/espanol/category/history/?year=history-2011&content=winner | argitaletxea= thebobs.com| sartze-data= 2020ko ekainak 14 }}</ref>
 
[[2011]]n, ''Juárez en la sombra'' (Aguilar argitaletxea) liburua plazaratu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |izenburua= Entrevista con Judith Torrea | url=https://elpais.com/internacional/2011/04/11/actualidad/1302512400_1302520311.html | argitaletxea= ''El Pais'', 2011ko apirilak 11, elpais.com| sartze-data= 2020ko ekainak 14 }}</ref>
 
== Erreferentziak ==