Ibon Iparragirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
 
== Aita Menni Ospitalean preso ==
2017an, hainbat hilabeetako protesta eta gero, Espainiako Gobernuak presoa Euskal Herrira hurbiltzeko baimena eman zuen. Iparra Galdu Baik plataformak esan zuenez, Espainiako administrazioak "ez du bere hitza bete" eta Iparragirre auto arrunt batean lekualdatu zuten. Bere osasun egoera "muturrekoa" dela aintzat hartuta, anbulantzia batean egitea eskatu zuten. Ez zen horrela izan, ordea. Eguerdirako ordu erdi falta zenean iritsi da [[Aita Menni Ospitalea|Aita Mennira]], Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak aurreratu zuenez. Han [[preso]] dago, Jose Luis de Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ukatu egin baitzion presoari baldintzapeko askatasuna. Gainera, "itxita" eduki behar dutela azpimarratu zuen.
 
Ibon Iparragirrek [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] du, eta hainbat aldiz eskatu dute aske uzteko bere osasun egoera larria aintzat hartuta. Hamar urte daramatza preso, 2010eko urtarrilean Ertzaintzak [[Gizaburuaga]]n atxilotu zuenetik. Presoak hirugarren gradua eskatu zuen baina epaileak bigarrenean mantendu du.