Nukleosido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
'''Nukleosidoa''' [[base nukleiko|base nitrogenatu]] baten eta [[pentosa]] baten arteko [[lotura kimiko]]z eratua den [[konposatu organiko|molekula organikoa]] da. Basea [[puriko]]a edo [[pirimidiko]]a izan daiteke, eta pentosa [[erribosa]] edo [[desoxirribosa]]; horren arabera, [[erribonukleosidoa]]k edo [[desoxirribonukleosido]]ak eratzen dira. Nukleosidoak [[azido nukleiko]]en [[hidrolisi]] bidez ere lortzen dira. Nukleosido ezagunenak [[adenosina]], [[zitina]], [[guanosina]] eta [[uridina]] dira. Nukleosido bati azido fosforikoa gehitzen zaionean [[nukleotido]] bat agertzen da.
 
== Egitura ==
 
Bi dira nukleosidoen osagaiak:
 
* base nitrogenatuak: bi motakoak izan daitezke:
** purikoak: [[purina]]ren deribatuak. [[Adenina]] eta [[guanina]] dira
** pirimidinikoak: [[pirimidina]]ren deribatuak. [[Timina]], [[zitosina]] eta [[urazilo]]a dira
 
Purina zein pirimidina [[bentzeno|benzenoaren]] deribatuak dira.
 
Adenina, guanina, zitosina eta timina DNAn daude. RNAn ez dago timinarik, uraziloa baizik.
 
* [[pentosa]] bat. Bost [[karbono]] duen [[azukre]]a. Bi motakoak izan daitezke: [[erribosa]] (RNAn) eta [[desoxirribosa]] (DNAn).
 
Nukleosidoak bi motakoak dira: erribonukleosidoak, pentosa erribosa denean ([[adenosina]], [[guanosina]], [[uridina]] eta [[zitidina]]). Eta desoxierribonukleosidoak, pentosa desoxirribosa denean ([[desoxiadenina]], [[desoxiguanosina]], [[timidina]], [[desoxiuridina]] eta [[desoxizitidina]]).
 
Pentosa eta base nitrogenatuaren arteko lotura pentosaren lehenengo karbonotik (C-1) gertatzen da.
 
== Erreferentziak ==