Ilargi eklipse: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 83.213.173.98 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
2. lerroa:
'''Ilargi eklipse''' bat [[Ilargia]] [[Lurra]]ren itzaletik igarotzean gertatzen den [[astronomia]] gertakaria da.
Lurra Ilargia eta [[Eguzkia]]ren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia. Eklipse osoak hiru bat [[ordu]] irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren [[atmosfera]]ren islak argitzen baitu tonu [[gorri]]zta ilun batez.
Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta [[hemisferio]] oso batetik dira ikusgai.
Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekiko, alegia Lurrak Eguzkiarekin duen [[orbita]]ren planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da. Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.
== Ikus, gainera ==
|