Twice: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa:
2013ko abenduaren 19an, [[JYP Entertainment]] (JYPE) erakundeak 2014aren erdialdean neska talde berri batek debuta egingo zuela iragarri zuen; hain zuzen, 2010ean [[Miss A]] taldeak debuta egin zuenetik, JYPE taldeak babestutako lehenengo neska taldea izango zen<ref>Yoon, Seong-yeol. [http://star.mt.co.kr/stview.php?no=2013121908272999223&type=3 "(단독) JYP, 역대급미모 新걸그룹 출격..'내년 상반기·6인조'"]. ''Star News''. 2018.01.21</ref>. 2014ko otsailaren 27an, JYPEko Lena eta Cecilia neskak lehen taldekideak izango zirela baieztatu zen, 6mix izeneko taldea osatuko zutenak. Zurrumurruek Nayeon, Jeongyeon, Jisoo (Jihyo ondoren) eta Minyoung-en izenak ere aipatu zituzten<ref>Yoon, Seong-yeol. [http://entertain.naver.com/read?oid=108&aid=0002284565 "(단독)'선미 피처링' 리나, JYP新걸그룹 데뷔..미모·실력 겸비"]. ''Naver''. 2018.01.21</ref><ref>Kim, Jae-heun. [http://www.koreatimes.co.kr/www/news/culture/2015/05/201_179688.html "K-pop mogul wants severe competition for girl band"]. ''The Korea Times''. 2018.01.21</ref>. Ceciliaren irteeraren ostean, JYPEko kide zen Sanak ordezkatu zuen, baina 6mix taldea debuta egiteko zorian zegoela, Lenak erakundea utzi zuen; hala, egitasmoa bertan behera gelditu zen<ref>Tae, Hong. [http://www.koreatimesus.com/interview-former-jyp-trainee-lena-ahn-is-headed-to-seoul-for-miss-korea-crown/ «Interview: Former JYP trainee Lena Ahn is headed to Seoul for Miss Korea crown»]. ''The Korea Times''. 2018.01.23</ref>.
 
Hala ere, erakundearen buru zen [[Park Jin-young]] ekoizleak 2015eko otsailaren 11n proiektuak aurrera egingo zuela aditzera eman zuen; zehazki, ''[[Sixteen]]'' izeneko lehiaketa saio baten bitartez, zazpi kideko taldea osatuko zuten neskak aukeratuko zituela adierazi zuen<ref>Yoo, Ji-hye. [http://entertain.naver.com/read?oid=057&aid=0000584124 "(단독) Mnet-JYP 손잡았다...걸그룹 제작 프로 론칭"]. ''Naver''. 2018.01.21</ref>. Saioa ofizialki maiatzaren 5ean hasi eta uztailaren 7an amaitu zen, eta hamar atalen ostean, Nayeon, Jeongyeon, Sana, Jihyo, Mina, Dahyun eta Chaeyoung irabazle izendatu zituzten. Zazpi kideko taldea osatua zegoen; dena dela, Park-ek berak taldea zabaltzea erabaki zuen, eta taldeari ikusleen gogokoena zen Tzuyu eta dantza eta ikuskizunerako gaitasun handiko Momo gehitu zizkion. Erabakia polemikoa izan zen garai hartan, aurretik kanporatuakkanporatu izan zirenzituzten neska asko kexatu egin baitzen<ref>Yoon, Hyo-jin. [http://entertain.naver.com/read?oid=014&aid=0003462829 "'식스틴 논란' JYP 측 "모모 추가합격, 완성도 높은 트와이스를 위해 결정" (공식입장)"]. ''Naver''. 2018.01.21</ref><ref>Kim, Min-gi. [http://entertain.naver.com/read?oid=008&aid=0003503412 "JYP측 "트와이스 모모 합류 이유있어…내정설, 사실 아니다""]. ''Naver''. 2018.01.21</ref><ref>Kang, Seo-jeong. [http://entertain.naver.com/read?oid=109&aid=0003108190 "JYP 측 "논란 겸허히 받아들인다..서툰 점 양해해달라"(공식입장 전문)"]. ''Naver''. 2018.01.21</ref>.
 
Taldea osatuta, uztailaren 10ean Twicek [[Instagram]]eko kontu ofiziala ireki eta lehenengo irudia igo zuen sare sozialera<ref>Jung, Ji-won. [http://www.xportsnews.com/jenter/?ac=article_view&entry_id=608382& «JYP 新걸그룹 트와이스, 연습실 사진공개 "팀 결성 3일째"»]. ''X Sports News''. 2018.01.23</ref>. Horrekin batera, JYP Entertainment erakundeak ''TwiceTV'' izeneko programa bat kaleratuko zuela azaldu zuen, taldekideen egunerokoaren berri emango zuena debuterako prestatzen ziren artean<ref>Jo, Jae-yong. [http://www.xportsnews.com/jenter/?ac=article_view&entry_id=609644 «'트와이스 TV', 오는 17일 '네이버 TV캐스트'서 첫 방송»]. ''X Sports News''. 2018.01.23</ref>.
 
Hiru hilabete beranduago, 2015eko urriaren 7an, JYPEk webgune ofizialean Twicek ''[[The Story Begins]]'' bilduma laburrarekin eta "[[Like Ooh-Ahh]]" singlearekin debuta egingo zuela iragarri zuen. Abestia "pop koloretsu" moduan deskribatuadeskribatu izan zenzuten, eta [[hip-hop]], [[rock]] eta [[R&B]] musika generoen trazuak izango zituela adierazi zuten<ref>[https://twitter.com/jypnation/status/651412243263811584 "TWICE 2015.10.20 THE STORY BEGINS"]. ''Twitter. JYP Entertainment. 2018.01.21</ref><ref>[http://twice.jype.com/discography.asp?idx=1&lng=EN&page= "The Story Begins"]. ''JYP Entertainment''. 2018.01.21</ref>; konposizio lanetan [[Black Eyed Pilseung]] bikotea aritu zen<ref>[https://www.mwave.me/en/news/news/view/98996/Twice%E2%80%B2s-Tzuyu-and-Mina-Talk-About-Adjusting-to-Life-in-Korea "Twice′s Tzuyu and Mina Talk About Adjusting to Life in Korea"]. ''Mwave''. 2018.01.21</ref><ref>Hong, Se-yeong. [http://sports.donga.com/3/all/20151007/74037758/1 "JYP 측 "신인 걸그룹 트와이스 오는 20일 전격 데뷔" (공식입장)"]. ''Sports Donga''. 2018.01.21</ref>. Azkenean, estreinako albuma eta abesti nagusiaren musika bideoa urriaren 20an argitaratu ziren. Egun hartan bertan taldeak zuzeneko saio bat eskaini zuen eta [[Extended play|EPan]] azaltzen ziren abesti guztiak aurkeztu zituzten<ref>Kim, Myeong-seon. [http://www.tvreport.co.kr/?c=news&m=newsview&idx=807343 "트와이스, 평균나이 19세·최강 비주얼 그룹의 탄생"]. ''TV Report''. 2018.01.21</ref><ref>Won, Ho-jung. [http://kpopherald.koreaherald.com/view.php?ud=201510201734359495934_2 "Twice's 'Story Begins'"]. ''K-pop Herald''. 2018.01.21</ref><ref>Lee, Sang-eun. [http://www.kyeongin.com/main/view.php?key=20151020010006934 "트와이스, 데뷔곡 '우아하게' 공개에 눈물바다 "초심 잃지 않겠다""]. ''Kyeongin Ilbo''. 2018.01.21</ref>. Bost hilabeteren buruan, musika bideoak 50 milioi erreprodukzio izan zituen; hala, [[K-Pop]] talde baten lehenengo musika bideo ikusiena bihurtu zen<ref>Ahn, Sung-mi. [http://kpopherald.koreaherald.com/view.php?ud=201604051516483856441_2 "Twice to return on April 25"]. ''K-pop Herald''. 2018.01.21</ref><ref>Kim, Gyeong-min. [http://www.xportsnews.com/jenter/?ac=article_view&entry_id=699415 "트와이스 '우아하게', 데뷔곡 단일 MV 유튜브 최다 조회수 기록"]. ''Xports News''. 2018.01.21</ref><ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2016/04/04/0200000000AEN20160404003800315.html "TWICE's music video hits 50 million"]. ''Yonhap News''. 2018.01.21</ref>.
[[Fitxategi:Twice performing at SAC 2016 02 (cropped).jpg|325px|thumb|Twicen emanaldia Seulen (2016ko otsailaren 27a).]]
Musika bideoaren arrakastaren ostean, taldeak [[SBS Gayo Daejeon]] musika ekitaldian parte hartu zuen abenduaren 27an. Hura izan zen Twicen jendaurreko lehenengo emanaldia eta "Like Ooh-Ahh" kantaren remix bertsio bat eskaini zuen<ref>[http://news.nate.com/view/20151227n23296 "'가요대전' 트와이스 쯔위, 레드 체크 의상으로 성탄절 분위기 물씬~"]. ''Nate''. 2018.01.21</ref><ref>[http://news.nate.com/view/20151227n23291 "(2015 가요대전) 트와이스 'OOH-AHH하게' 참을 수 없는 상큼함"]. ''Nate''. 2018.01.21</ref>.
 
=== 2016: Zentsura Txinan eta arrakastaren lehen zantzuak ===
2015eko azaroan polemikak eztanda egin zuen [[Txina]]n. Twice taldea ezagunagoa egiteko asmoz, neskak [[Hego Korea]]ko ''[[My Little Television]]'' saioan azaldu ziren. Kultura anitzeko musika taldea zirela ikusarazteko, kide bakoitza bere herrialdeko bandera astintzen agertu zen, batzuk [[Hego Koreako bandera]]rekin, beste batzuk [[Japoniako bandera|Japoniakoarekin]], eta Tzuyu abeslaria [[Taiwango bandera]]rekin. Tzuyuk bere burua taiwandar moduan aurkeztu zuen eta horrek haserre bizian jarri zituen Txina kontinentaleko zaleak. Hala ere, [[Huang An (abeslaria)|Huang An]] abeslaria izan zen hautsak harrotu zituena<ref>Chung, Jake. [http://www.taipeitimes.com/News/front/archives/2016/01/15/2003637244 "Chou Tzu-yu deal in jeopardy after Huang An tip-off"]. ''Taipei Times''. 2018.01.23</ref>. [[Taiwandar independentismoa]] babestea egotzi zion Tzuyuri eta, besteak beste, independentziaren aldeko ekintzaile izatea leporatu zion. [[Taiwan|Taiwanen]] eta Txinaren arteko harreman nahasiak zirela eta, Internet erabiltzaileek bortizki egin zuten taldearen eta bereziki Tzuyuren aurka. Ondorioz, Txinako telebista kateek Twice euren berri eta saioetatik baztertu zuten, [[Huawei]] enpresak bere babesa kendu zuenzion, eta [[JYP Entertainment]] erakundeak bere ekintza guztiak bertan behera utzi behar izan zituen herrialde hartan<ref>Politi, Daniel. [http://www.slate.com/blogs/the_slatest/2016/01/16/pop_star_may_have_helped_pro_independence_party_win_taiwan_presidency.html "Did a 16-Year-Old Pop Star Help Pro-Independence Party Win Taiwan's Election?"]. ''Slate''. 2018.01.23</ref>.
[[Fitxategi:160425 Twice Page Two Showcase Tzuyu 05.jpg|135px|left|thumb|Tzuyu polemika piztu zen garaian (2016).|link=Special:FilePath/160425_Twice_Page_Two_Showcase_Tzuyu_05.jpg]]
Sututa zegoen egoera baretzeko, 2016ko urtarrilaren 15ean, [[Park Jin-young]] ekoizleak barkamena eskatu zien Txinako hedabideei [[Weibo]] sare sozialeko kontuan. Era berean, erakundeak Tzuyuren bideo bat argitaratu zuen barkamena eskatuz: «Txina bakarra dago, itsasartearen bi aldeak bakarra dira, eta oso harro izan naiz beti txinatarra izateaz.» adierazpenak egin zituen. Eztabaida piztu zen garaian, Tzuyuk 16 urte zituen<ref>[https://www.youtube.com/watch?v=t57URqSp5Ew Tzuyu Public Apology (video)]. South Korea: JYP Entertainment ''YouTube / Google Inc''. 2018.01.23</ref>.
 
Polemikak alde batera utzita, taldearen bigarren bilduma laburra, ''[[Page Two]]'' izenekoa, 2016ko apirilaren 25ean kaleratu zen. Albumak, besteak beste, "[[Cheer Up]]", [[Park Ji-yoon]] abeslariaren "Precious Love" kantaren moldaketa bat, eta "I'm Gonna Be A Star" abestiak zekartzan. Lan berria aurkezteko asmoz, Twicek agerraldia egin zuen egun berean [[Seul]]go [[Yes24 Live Hall]] aretoan eta sekulako arrakasta izan zuen<ref>Jung, Eun-jin. [http://www.koreaherald.com/view.php?ud=20160419000664 "Twice to move on to 'Page Two'"]. ''The Korea Herald''. 2018.02.04</ref><ref>Kim, Byung-kwan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/104820/%5BPhoto%5D-Twice-Performs-New-Songs-From-%E2%80%B2Page-Two%E2%80%B2 "(Photo) Twice Performs New Songs From 'Page Two'"]. ''Mwave''. 2018.02.04</ref>. "Cheer Up" abestiak izan zituen batik bat kritika onenak, eta hari esker, maiatzaren 5ean, taldeak ''[[M Countdown]]'' korear musika programako lehen saria irabazi zuen. Hain zuzen, ''M Countdown'' saioak astero abesti ospetsu eta entzunenari saria eman ohi dio, eta ordukoa izan zen Twicek lortutako lehenengoa; gaur egun, 1620 aldiz irabazi dute<ref>Lee, Ah-young. [http://entertain.naver.com/read?oid=311&aid=0000604594 "트와이스, '식스틴' 1주년에 '엠카' 1위 차지 "더욱 성장하겠다""]. ''Naver''. 2018.02.04</ref><ref>[http://mwave.interest.me/mcountdown/ M Countdown]. 2018.08.25</ref>. Garaipen horri, handik gutxira, ''[[Music Bank]]'' eta ''[[Inkigayo]]'' saioetako sariek jarraitu zioten<ref>Yoon, Jun-pil. [http://tenasia.hankyung.com/archives/931704 "'엠카운트다운' 트와이스, 1위 수상 "'식스틴' 첫 방송 1주년…1위 주셔서 감사""]. ''TenAsia''. 2018.02.04</ref><ref>Yoon, Jun-pil. [http://tenasia.hankyung.com/archives/932768 "인기가요' 트와이스, '치어 업'으로 1위…지상파 2연속 1위"]. ''TenAsia''. 2018.02.04</ref>; izan ere, abuzturako, neskek ''Page Two'' EParen 150.000 ale baino gehiago salduak zituzten. Lorpen horrek urte berean 100.000 ale saldutako lan bat baino gehiago izandako lehen neska taldea bihurtu zuen Twice<ref>Chu, Yanchingsally. [http://bntnews.co.uk/app/news.php?nid=31763 "TWICE Sells 150,000 Records!"]. ''BNT News''. 2018.02.04</ref>.
 
Urriaren 10ean taldeak hirugarren EParen berri eman zuen sare sozialetan: ''[[Twicecoaster: Lane 1]]''. Neskek orduan lan berria promozionatzeko hainbat ekitalditan parte hartu zuten, harik eta urriaren 24an album laburra kaleratu zen arte<ref>Min, Susan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/109097/Twice-Confirms-Comeback-Date-as-October-24 "Twice Confirms Comeback Date as October 24"]. ''Mwave''. 2018.02.11</ref><ref>Min, Susan. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/109120/Twice-Releases-Schedule-for-October-Comeback "Twice Releases Schedule for October Comeback"]. ''Mwave''. 2018.02.11</ref>. Horietako emanaldi batean, urriaren 20koan, "One in a Million" abestia zuzenean jendaurrean ezagutzera eman zuten, hartara taldearen lehen urteurrena ospatuz<ref>Jeon, Won. [http://entertain.naver.com/read?oid=117&aid=0002830916 "트와이스 사나, 1주년 기념 파티서 눈물 "옛날 생각나""]. ''Naver''. 2018.02.11</ref>. Bilduma berri honetan, hala nola, aipatutako "One in a Million", "Jelly Jelly" eta "[[TT]]" kantak elkartu zituzten. Azken honen musika bideoa urriaren 24an bertan kaleratu zuten, EParekin batera, eta hasieratik bertatik harrera beroa izan zuen; "TT" dantzagarriak zeresana emango zuen<ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2016/10/24/0200000000AEN20161024004600315.html "TWICE reveals highlights of its new EP 'TWICEcoaster: Lane 1'"]. ''Yonhap''. 2018.02.11</ref><ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2016/10/24/30/0200000000AEN20161024011000315F.html "TWICE's new EP bets on cheerful vibe"]. ''Yonhap''. 2018.02.11</ref><ref>Kim, Yong-joon. [http://entertain.naver.com/read?oid=108&aid=0002565375 "(★밤TView)트와이스, 신곡 'TT' 무대 공개 '팬심 저격'(V앱)"]. ''Naver''. 2018.02.11</ref>.
[[Fitxategi:160425 Cheer up 쇼케이스 트와이스.jpg|300px|right|thumb|Taldea "Cheer Up" abestia aurkezten.]]
Bilduma berria aurkeztu eta gutxira, azaroaren 11n, aurreko urtean kaleratutako "[[Like Ooh-Ahh]]" abestiak 100 milioi erreprodukzioko langa igaro zuen [[YouTube]]n. [[K-Pop]] neska talde batek 100 milioi ikustaldiko muga igarotzen zuen laugarren aldia izan zen, eta estreinako musika bideo batek egiten zuen lehena. "Cheer Up" kantaren bideoak ere bidea jarraitu eta sei egun beranduago marka hori gainditzea lortu zuen<ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/kwave/2016/11/11/41/3001000000AEN20161111005700315F.html "TWICE's music video hits 100 million views'"]. ''Yonhap''. 2018.02.11</ref><ref>Kang, Soo-jin. [http://entertain.naver.com/read?oid=144&aid=0000462098 "트와이스… 새로운 '넘사벽' 그룹의 출현"]. ''Naver''. 2018.02.11</ref>. Hain zuzen ere, azken abesti hori 2016. urteko kanta onena izendatuaizendatu izan zenzuten [[Melon Music Awards]] sarien 8. edizioan, azaroaren 19an, eta aste gutxi batzuk geroago, abenduaren 2an ospatutako [[Mnet Asian Music Awards]] sarietan ere abesti onenaren izendapena jaso zuen<ref name=Bibliografia1></ref><ref name=Bibliografia2></ref>. ''[[Variety]]'' aldizkariak, bestetik, 2016. urtean argitaratu zuen Youth Impact Report zerrendan, Twice taldeari 54. postua eman zion; zerrendan agertu zen K-popPop talde bakarra izan zen<ref>[https://web.archive.org/web/20170217021151/http://variety.com/gallery/youth-impact-report-stranger-things/#!54/twice/ "Youth Impact Report 2016"]. ''Variety''. 2017.09.28</ref>.
 
Dena den, ''Twicecoaster: Lane 1'' EP berria marka guztiak hobetzeko bidean zen, eta abenduaren 10ean taldeak bilduma laburraren Gabonetako berrargitalpena prestatu zuen<ref>Cho, Hejin. [https://www.mwave.me/en/news/news/view/110676/Twice-to-Release-Special-Christmas-Edition-Album "Twice to Release Special Christmas Edition Album"]. ''Mwave''. 2018.02.11</ref>.
59. lerroa:
Azkenean, ekainean Japoniako lehorreratzea heldu zen. Ekainaren 14an ''[[Signal (japoniera)|Signal]]'' albumaren japonierazko bertsioa argitaratu zen digitalki eta astebete beranduago "TT" kantaren japonierazko bertsioaren musika bideoa<ref>[http://recochoku.jp/song/S1005036421/ "SIGNAL -Japanese ver.- TWICE"]. ''Recochoku''. 2018.03.28</ref><ref>[https://www.facebook.com/BSP2013/posts/1460557244003614 "(JYP ENT) TWICE 'TT' MV"]. ''Facebook''. 2018.03.28</ref>. Dena dela, hilaren 28an egin zuten ofizialki debuta herrialdean ''#Twice'' bildumaren bitartez. Hamar kantaz osatutako lan horretan, euren abesti ospetsuenak bildu zituzten, baita japonierazko hainbat bertsio ere<ref>[http://www.twicejapan.com/feature/album_twice "Twice Japan Debut Best Album #Twice"]. ''Warner Music Japan'' (Twice taldearen japonierazko webgunea). 2018.03.28</ref>. ''Touchdown in Japan'' izeneko zuzeneko kontzertu bikoitzean, orotara, 15.000 ikusle bildu zituzten [[Tokyo]]ko [[Tokyoko Metropoli-Gimnasioa|Metropoli-Gimnasioa]]n<ref>Lee, Seung-rok. [http://entertain.naver.com/read?oid=117&aid=0002887583 "(MD재팬) 트와이스, 7월 도쿄서 日 첫 단독 쇼케이스…본격 진출"]. ''Naver''. 2018.03.28</ref><ref>[http://www.twicejapan.com/news/detail/53 "7月2日(日)TWICE DEBUT SHOWCASE "Touchdown in JAPAN"開場・開演時間発表!"]. ''Warner Music Japan'' (Twice taldearen japonierazko webgunea). 2018.03.28</ref>. Albuma argitaratu eta astebetera, bigarren postua lortu zuen [[Oricon Albums Chart]] zerrendan, zazpi egunean guztira 136.157 ale saldu ostean<ref>[https://web.archive.org/web/20170705100719/http://www.oricon.co.jp/rank/ja/d/2017-07-03/ "Daily Album Chart (Uztailak 3)"]. ''Oricon News''. 2018.03.28</ref>. Urriaren 18 arte, baina, ez zuten euren japonieraz idatzitako jatorrizko lehen singlea kaleratuko, "[[One More Time]]"<ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/search1/2603000000.html?cid=AEN20170915005700315 "TWICE to drop new song 'One More Time' in Japan"]. ''Yonhap News''. 2018.03.28</ref><ref>Kelley, Caitlin. [https://www.billboard.com/articles/columns/k-town/7965683/twice-one-more-time-japanese-single-october "TWICE to Release 'One More Time,' First Japanese Single, in October"]. ''Billboard''. 2018.03.28</ref><ref>Kelley, Caitlin. [https://www.billboard.com/articles/columns/k-town/7990276/twice-one-more-time-music-video-stream "K-Pop Girl Group Twice Share Cartoonish 'One More Time' Video"]. ''Billboard''. 2018.03.28</ref>. Hala ere, arrakasta erabatekoa izan zen hasieratik bertatik, Twicek hiru japoniar taldekide (Mina, Momo eta Sana) izateak ere asko lagundu baitzuen. Twicek Hego Koreako neska talde batek lortutako salmenta marka guztiak gainditu zituen<ref>Lee, Eun-jeong. [http://entertain.naver.com/read?oid=001&aid=0009617712 "일본서 K팝 열기 재점화"…트와이스 싱글 오리콘차트 1위"]. ''Naver''. 2018.03.28</ref><ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2017/10/20/0200000000AEN20171020004800315.html "TWICE's new Japanese single sells over 130,000 copies"]. ''Yonhap News''. 2018.03.28</ref>, izan ere, ''#Twice''-k eta "One More Time"-k Platino egiaztagiria lortu zuten [[Recording Industry Association of Japan]] erakundearen eskutik<ref>[http://www.riaj.or.jp/f/data/cert/gd_search.html "ゴールドディスク認定 一般社団法人 日本レコード協会"]. ''Recording Industry Association of Japan''. 2018.03.28</ref>.
 
Twicen aurreneko album luzea urriaren 30ean iritsi zen: ''[[Twicetagram]]''<ref>Jeong, Joon-hwa. [http://entertain.naver.com/read?oid=076&aid=0003148423 "(단독) 트와이스, 캐나다에서 신곡 M/V 촬영..컴백 임박"]. ''Naver''. 2018.04.02</ref>. [[Koreera|Koreerazko]] hamahiru abestiz osatutako bildumaren buru "[[Likey]]" kanta aukeratu zuten, harrera oso ona izan zuena. Hain zuzen, ''Twicetagram'' lan berria irail hasieran [[Kanada]]ko [[Vancouver]] hirian grabatutako "Likey" kantaren musika bideoarekin batera aurkeztu zuten<ref>Baek, Ah-young. [http://news.naver.com/main/read.nhn?mode=LSD&mid=sec&sid1=004&oid=408&aid=0000035866 "트와이스, 9인 9색 하트가 터지는 타이틀곡 'Likey'로 30일 정규 1집 'Twicetagram' 컴백!"]. ''Naver''. 2018.04.02</ref>. Lehenengo album horretan hainbat konpositore eta musikagile ezagunek parte hartu zutenzuen, esate baterako, Wonder Girls talde ohiaren [[Woo Hye-lim]] kantariak, [[Black Eyed Pilseung]] bikoteak, [[Fox Stevenson]]ek eta [[Cazzi Opeia]] musikariak<ref>Jeong, Ji-won. [http://entertain.naver.com/read?oid=109&aid=0003643006 ""트와이스 위한 히든트랙"…블아필, 1년만 'Likey' 지원사격"]. ''Naver''. 2018.04.02</ref><ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2017/10/30/59/0200000000AEN20171030014351315F.html "(LEAD) TWICE thrilled to release first full-length album 'Twicetagram'"]. ''Yonhap''. 2018.04.02</ref>. Bilduma berriak eta "Likey" abestiak berehala [[Billboard's World Albums]] eta [[World Digital Song Sales]] zerrendetako lehenengo postuak lortu zituzten hurrenez hurren; lehen aldia izan zen K-Pop neska talde bat une berean bi zerrendetako buru izatera iristeniritsi zena<ref> Benjamin, Jeff. [https://www.billboard.com/articles/columns/k-town/8030051/twice-likey-twicetagram-no-1-world-albums-digital-song-sales-charts "TWICE Earn First No. 1s on Both World Albums & World Digital Song Sales Charts"]. ''Billboard''. 2018.04.02</ref>.
 
Eguberrien aurretik ''Twicetagram'' lanaren berrargitalpena heldu zen, "[[Merry & Happy]]" eta "[[Heart Shaker]]" abesti berriak zekartzana<ref>[http://english.yonhapnews.co.kr/news/2017/11/27/0200000000AEN20171127001700315.html "TWICE to drop repackaged edition of 'Twicetagram' next month"]. ''Yonhap News''. 2018.04.02</ref><ref>[http://music.naver.com/album/index.nhn?albumId=2291199 "Merry & Happy"]. ''Naver Music''. 2018.04.02</ref>. Abenduaren 11n kaleratutako bildumak ere onarpen ona izan zuen, eta Japonian taldearen ospea hedatzen lagundu zuen. Hain zuzen, Twicek urtezaharreko ''[[Kōhaku Uta Gassen]]'' lehiaketan parte hartu zuen, [[NHK]] japoniar telebista kateak urtero antolatzen duen txapelketa arrakastatsuan<ref>Smith, Alyssa. [https://www.japantimes.co.jp/culture/2017/11/16/music/twice-daichi-miura-among-10-debuts-years-kohaku/#.WhU1LVWWaUk "Twice and Daichi Miura among 10 debuts at this year's 'Kohaku'"]. ''The Japan Times''. 2018.04.02</ref>. Sei urtean azaltzen zen lehenengo korear taldea izan zen, eta inoiz izan den laugarren K-Pop taldea; "TT" abestiaren japonierazko bertsioa eskaini zuten zuzenean<ref>[https://mdpr.jp/music/detail/1728254 "<速報>「第68回 NHK紅白歌合戦」出場歌手発表"]. ''Model Press''. 2018.04.02</ref><ref>[https://mdpr.jp/k-enta/detail/1728337 "韓国グループから6年ぶり紅白・TWICE、選考理由は?NHKも"TTポーズ"ブーム評価<第68回NHK紅白歌合戦>"]. ''Model Press''. 2018.04.02</ref><ref>[http://www.sankei.com/entertainments/news/171231/ent1712310021-n1.html "6年ぶりの韓流"復活" ひふみんのTTポーズに「かわいい!」"]. ''Sankei''. 2018.04.02</ref>.
69. lerroa:
Hedadura hori [[Euskal Herria|Euskal Herriraino]] iritsi zen, otsailean [[Radio Euskadi]] irrati kateak "Radiopuntura" iragarkirako "Candy Pop" abestia erabili baitzuen<ref>[http://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/videos/detalle/5460470/descubre-radiopuntura-radio-euskadi/ "Descubre la radiopuntura con Radio Euskadi"]. ''eitb.eus''. 2018.06.03</ref>.
 
Bigarren maxi singlearen argitalpenarekin batera, neskek hilabete hartuko zuen [[Japonia]]ko kontzertu bira hasi zuten urtarrilaren 19an. [[Seto (Aichi)|Seto]], [[Fukuoka]], [[Hiroshima]], [[Osaka]], [[TokyoTokio]] eta [[Saitama]] hirietan izan ziren ''Twice Showcase Live Tour 2018 "Candy Pop"'' itzulia aurkezten eta zaletu asko gerturatu zen emanaldietara<ref>[http://www.twicejapan.com/feature/showcase201801 "Twice Showcase Live Tour 2018"]. ''Warner Music Japan''. 2018.06.29</ref>. Japoniako egonaldia euren izena hedatzeko erabili zuten; hala nola, telebistako programa ugaritan agertu ziren, "Candy Pop" maxi singlearen "Brand New Girl" kantaren musika bideoa argitaratu zuten<ref>Herman, Tamar. [https://www.billboard.com/articles/columns/k-town/8216228/twice-japanese-song-brand-new-girl-video "TWICE Release Music Video for Japanese Song 'Brand New Girl': Watch"]. ''Billboard''. 2018.06.29</ref>, eta zenbait ekitaldi garrantzitsutara joan ziren. Emanaldiz betetako bidaiaren ostean, taldeak bi hilabeteko atsedenaldia hartu zuen hurrengo lana prestatzeko.
[[Fitxategi:Twice on the red carpet of the Golden Disk Awards on January 10, 2018.png|300px|left|thumb|Twice Goyang hirian ospatu ziren 2018ko Golden Disk Awards sarietan (urtarrilaren 10a).]]
Etenaldiaren ostean, Twicek bosgarren album laburra kaleratu zuen apirilaren 9an: ''[[What Is Love? (EP)|What Is Love?]]''<ref>Hong Dam-young. [http://www.koreaherald.com/view.php?ud=20180325000061 "Twice to release album on April 9"]. ''The Korea Herald''. 2018.06.29</ref>. [[Koreera]]zko EPak arrakasta izugarria izan zuen eta izen bereko "[[What Is Love? (abestia)|What Is Love?]]" abestiaren musika bideoak 18 ordu bakarrik behar izan zituen [[YouTube]]n 10 milioi ikustaldi izatera iristeko. Zaleentzako zuzeneko emanaldi bat eskaini zuten lan berria aurkezteko, eta bertan ekin zioten hilabete hartuko zuen promozio ekitaldi birari. Kantak aldeko iruzkinak izan zituen eta argitaratu bezain laster, [[Hego Korea]]ko musika saioetako zerrendetako lehen postuak eskuratu zituen<ref>[http://en.koreaportal.com/articles/44596/20180416/twice-continues-to-reach-success-with-what-is-love-naeyeon-admits-she-was-doubtful-at-first.htm "TWICE Continues To Reach Success With ‘What Is Love?’; Naeyeon Admits She Was Doubtful At First"]. ''Korea Portal''. 2018.08.28</ref>. Gainera, hiru astez jarraian ''[[Show Champion]]'' eta ''[[Inkigayo]]'', eta bi astez jarraian ''[[M Countdown]]'', ''[[Music Bank]]'' eta ''[[Show! Music Core]]'' telebista programetako garaikurrak lortu zituen. Musika bideoak zeresan handia eman zuen Hego Korean, zenbait irudi [[LGBT]] komunitatearen aldeko keinutzat hartu baitziren. Dena den, taldekideek edo ordezkariek ez dute egun arte horren inguruko adierazpenik egin<ref>[http://www.asianjunkie.com/2018/04/09/twice-return-with-what-is-love-and-its-wonderful-reference-heavy-music-video/ "TWICE return with “What Is Love?” and its wonderful reference-heavy music video"]. ''Asian Junkie''. 2018.08.28</ref>.
[[Fitxategi:What is Love.png|150px|right|"What is Love?" kantaren logoa.]]
Lan berriaren promozio lanak egiten ari zirela, polemikak eztanda egin zuen maiatzaren 11n, Momok zuzeneko bideo batean argaltzera behartuabehartu izan zelazutela aitortu zuenean. Jeongyeon, Jihyo, Nayeon eta Momo taldekideak "Jihyo's Candy Night" zuzeneko bideoa eskaintzen ari ziren [[Naver]]ren, azken honek taldearen hastapenetako gertakizuna kontatu zuenean. Hain zuzen, Twice taldea osatuko zuten neskak aukeratzeko ''[[Sixteen]]'' izeneko saioa antolatu zuen [[JYP Entertainment]] erakundeak 2015. urtean. Momok garai hartan 18 urte baino ez zituen eta JYPE erakundearen ikastuna edo aprendiza zen; dena den, ''Sixteen'' saioan partu hartu nahi izanez gero, erakundeak astebetean 7 kg gerta ala gerta galdu behar zituela esan zion. Momok zuzeneko bideoan dieta gogor bat abian jarri zuela onartu zuen; egunean izotz-koskor bat baino ez zuen jaten eta ahal bezainbestetan jotzen zuen gimnasiora. Zazpi egunen ostean helburua bete ez zuenez, erakundeak beste hiru egun eman zizkion eskatutako pisua lortzeko. Abeslariak bere ongizatea arrisku larrian ikusi zuela onartu zuen; hala ere, 7 kg-ak galdu ostean, JYPEk saioan parte hartzeko aukera eman zion eta azkenean Twice taldea osatzeko txartela lortu zuen. Jihyok ere berari gertatutako antzeko pasadizo bat kontatu zuen, profileko argazki bat ateratzeko erakundeak 45 kg-ko pisua izateko eskatu zionean. Ondoren, Jeongyeonek neskak erakundearen babestuak zirenean pisu mugak izatea oso arrunta zela aitortu zuen, eta Sana pisua galtzeko sauna batean konortea galtzera ere iritsi zela kontatu zuen. Azkenik, Twice osatu aurretik erakundea urrunegi joaten zela salatu zuten taldekideek, batik bat pisu kontuari zegokionez, eta JYPEk egindako eskakizun horiek guztiak gaitzetsi zituzten zuzenean; gaur egun Momok janariarekin harreman osasuntsua zuela adierazi zuen eta ez zuela aparteko dietarik jarraitzen<ref name=Bibliografia3>[http://www.asianjunkie.com/2018/05/14/momo-didnt-eat-for-a-week-to-cut-weight-as-ordered-other-twice-members-share-their-stories/ "Momo didn’t eat for a week to cut weight as ordered, other TWICE members share their stories"]. ''Asian Junkie''. 2018.08.29</ref><ref>[https://www.koreaboo.com/news/twice-momo-went-extreme-lengths-lose-15-pounds-debut/ "TWICE’s Momo Went Through Extreme Lengths To Lose 15 Pounds Before Her Debut"]. ''Koreaboo''. 2018.08.29</ref><ref>[https://www.allkpop.com/article/2018/05/twices-momo-explains-why-and-how-she-lost-7kg-15lbs-before-debuting "TWICE's Momo explains why and how she lost 7kg (15lbs) before debuting"]. ''All K-Pop''. 2018.08.29</ref>.
 
Adierazpen hauen ostean, zaletuen eta sare sozialen erabiltzaileen kritika oldea iritsi zen. Erakundeek [[K-pop|K-Pop]]eko idoloei jarritako betebehar arriskutsuak gaitzetsi zituzten eta horien larritasuna salatu zuten publikoki<ref name=Bibliografia3></ref>.
 
Bestetik, polemikak polemika, EP kaleratu berriaren eskutik taldeak ''Twice 2nd Tour: Twiceland Zone 2 – Fantasy Park'' izeneko kontzertu bira iragarri zuen. Bidaia 18.000 zaleren aurrean hasi zuten maiatzaren 18an, [[Seul]]en. Hiriburuan hiru emanaldi eskaini ostean, itzuliak Japoniara egin zuen salto, eta [[Saitama]]n eta [[Osaka]]n bina kontzertu eman zituzten, 56.000 ikusle elkartu zituztenak. Ekainaren 17an [[Singapur]]ren izan ziren, uztailaren 28an [[Kuala Lumpur]]ren, eta itzulia abuztuan amaitu zuten, [[Bangkok]]eko ([[Thailandia]]) eta [[Jakarta]]ko ([[Indonesia]]) kontzertuekin<ref> Yim, Hyun-su. [http://kpopherald.koreaherald.com/view.php?ud=201808271655307180644_2 "Twice ends 2nd Asia tour, wowing thousands of fans"]. ''Kpop Herald''. 2018.08.28</ref>.