XVII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
8. lerroa:
}}
[[Fitxategi:1700_CE_world_map.PNG|thumb|Mundua 1700. urte inguruan.]]
'''XVII. mendea''' [[1601]]eko [[urtarrilaren 1]]ean hasi eta [[1700]]eko [[abenduaren 31]]n amaitu zen. Mende honen hasieran, gutxi gorabehera, 560 milioi pertsona bizi ziren munduan, eta mendearen amaieran, berriz, 600 milioi<ref>{{Erreferentzia|abizena=Weigl, Andreas.|izenburua=Bevölkerungsgeschichte Europas : von den Anfängen bis in die Gegenwart|argitaletxea=Böhlau Verlag|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/813375143|isbn=978-3-8252-3756-1|pmc=813375143|sartze-data=2020-06-07}}</ref>.
 
Kontinente guztien arteko konexioa, [[XVI. mendeanmende]]an hasi zena, [[merkataritza]] sare global bat barne, areagotu egin zen mende honetan. Holandarrak[[Holanda]]rrak potentzia komertzial global bat bezala agertu ziren eta [[Iberiar penintsula|iberiar]] inperioak bultzatu zituzten. [[Frantzia]] eta, gero eta gehiago, [[Ingalaterra]] ere munduko merkataritzan sartu ziren. [[Europa|Europarren]] eragina mundu mailan mugatua izaten jarraitu zuen, [[Txinako historia|Txina]] eta [[Indiako historia|India]] munduko ekonomiarik handienak baitziren eta [[Otomandar Inperioa|Otomandar Inperioak]] bere posizio indartsuari eusten zion. Beraz, munduko merkataritzaren ezaugarria munduko eskualdeen arteko oreka moderno goiztiarra izan zen.
 
Izotz Aro Txikiaren goreneko baldintza klimatikoek uztak galtzea ekarri zuten, ondoren goseteak eta epidemiak etorri zirelarik. Galera handiak izan zituzten gerra ugari ere gertatu zirenez, garaikide askok, baita ondorengo historialariek ere, XVII. mendea krisi mendea izan zela uste izan zuten. Hala ere, krisi fenomenoen intentsitatea asko aldatzen zen eskualde batetik bestera eta denboran zehar. Botere politikoaren gatazkak antagonismo konfesional eta erlijiosoek gogor kargatzen zituzten, eta are gehiago areagotu zituzten. Horietatik, Hogeita Hamar Urteko Gerra, Erdialdeko Europako zati handiak suntsitu zituena eta biztanleria nabarmen murriztu zuena, gatazkarik bortitzenetako bat izan zen. Barne gatazka politikoak, askotan muga konfesionaletan zehar, biktima ugari izan ziren Ingalaterran, Polonian eta Frantzian. Inperio askotan, erregeek, botere politikoa gero eta gehiago zentralizatu eta burokratizatu nahi zutenak, estamentuen aurka borrokatu zuten. Borroka honek oso emaitza ezberdinak izan zituen eskualde ezberdinetan. Frantzia Europako absolutismo eredu bihurtu zen bitartean, Ingalaterran parlamentuak botere handia lortu zuen erregeengan.
17. lerroa:
 
Karibeko eta Latinoamerikako landaketen eskulanaren eskaria gero eta esklabo afrikar gehiagok bete zuten. Holandarrek euren inperio koloniala hedatu zutenean, bereziki Asiako hego-ekialdean, Ingalaterra eta Frantzia Ipar Amerika kolonizatzen hasi ziren.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==