Indexazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Folksonomia gehiago azaldu eta Gai sarreretan gauza gehiago aipatu
15. lerroa:
 
* '''''[[Folksonomia]]''''' da lengoaia naturaleko indexazioaren adibide bat: Indexazio kolaboratzaile edo soziala da<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Beneath the Metadata: Some Philosophical Problems with Folksonomy|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.dlib.org/dlib/november06/peterson/11peterson.html|aldizkaria=www.dlib.org}}</ref>, hau da, interneteko informazioa eta edukiak sailkatzeko pertsona talde baten elkarlan espontaneoa. Ingelesezko folk eta taxonomy hitzen baturatik dator terminoa eta informazioa antolatzeko etiketak sortzean datza.
*'''Folksonomia:''' Bi folksonomia mota daude, bata folksonomia estua eta bestea folksonomia zabala dira. '''-Estua:''' erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen. Hau da, egileak berak edota pertsona kopuru mugatu batek soilik esleituko dizkio etiketak edukiei. Orokorrean, folksonomia estua objektu bati lotuta izaten da zuzenean, eta, nola erabiltzen ari diren jakitea zaila denez, ez du hiztegirik edota beste deskribapenik sortzen. Flickr da folksonomia mota honen adibide argia; irudiak eta bideoak kudeatu, ordenatu eta partekatzeko sareko aplikazioa da, eta bakoitzak bere edukietan baino ezin ditu erabili etiketak. '''-Zabala:''' erabiltzaile guztiek dute etiketak gehiago aukeratzeko eta sortzaileak ez du bere edukiari esleitzen zaizkion etiketetan eraginik. Beraz, edozein pertsonak ezar ditzakeenez, hizkuntza desberdin askotako etiketak izan ohi dira. Del.icio.us da folksonomia mota honen adibideetako bat, estekak ordenatzeko eta partekatzeko web-orria Gainera, folksonomia ikusteko etiketen lainoa delakoa ere badago; bertan ikus daiteke, hitzen tamainaren arabera, hitz bakoitza zenbatetan erabili den. Hau da, hitza zenbat eta handiago agertzeak orduan eta aldi gehiagotan erabili dela esan nahi du. Gaur egun, katalogoetan ere ikus daiteke, orokorrean, etiketen laino hau. '''Folksonomiak hainbat abantaila eta desabantaila dituzte:''' Batetik, etiketatzea ulertzeko eta egiteko erraza da, ez da inolako prestakuntzarik behar indexazioan, eta folksonomiaren hiztegian zuzenean erabiltzailearen hiztegia bera islatzen da. Aldi berean, folksonomiak malguak dira; hau da, erabiltzaileak nahi duenean gehitu edo kendu ditzake etiketak. Halaber, etiketek erabiltzaileen kontzeptu kultural, sozial eta politikoak islatzen dituzte, eta hau komunitateak sortzeko baliagarria da, erabiltzaileek interes komunak partekatu ditzaketelako. Azkenik, folksonomiak multi-dimentsionalak dira; hau da, erabiltzaileek kontzeptua adierazteko edozein zenbaki edota etiketa konbina ditzakete. Etiketak era librean hautatzen badira (proposatutako hiztegi batetik hartu beharrean), nahasmena sor daiteke, indexatutako edukiaren bilaketaren eraginkortasuna gutxituz eta fenomeno hauek sortuz: sinonimia (kontzeptu bera adierazten duten etiketa desberdin ugari); homonimia (etiketa bera baina esanahi desberdina), polisemia (etiketa bera, baina elkarren artean harremana duten esanahi asko dituena) eta stemming (hitzek bere errorea murriztea, bilaketa errazteko).
 
=== Indexazioa lengoia dokumentaletan ===
26 ⟶ 27 lerroa:
 
* '''Gai-sarrerak:''' Liburutegietan erabiltzen dira, gaiak indexatzeko.
*Liburutegietan erabiltzen dira, liburuen gaiak indexatzeko -Azaleko indexazioa, liburu bakoitzari sarrera bat edota sakan batzuk. -Fitxetan deskribapen bibliografikoaren ondoan agertzen dira. '''Adibide bat:''' IMDb-n pelikula bat bilatzerakoan, filme horren generoa zein den ikusi ahalko dugu. Kasu honetan, Fight Club dramazko pelikula bat da. Gainera, generoen arabera ere bila ditzakegu pelikulak; 28 genero desberdin daude, guztira, plataforma honetan. '''Beste adibide bat:''' Sustatu.com webgunean, ikus daitekeenez, albisteak azpigaietan banatuta daude (eguraldia, enpresa…).
** ''Azpigaiak:'' Telebista-ekoizpena…
** ''Topografikoak:'' Komunikabideak-Italia
**''Topografikoak:'' Komunikabideak-Italia
**''Kronologikoak:'' Espainia-Historia-Bigarren Karlistaldia, 1872-1876
** ''Formakoak:'' Argazkiak, Bideoak…
 
Erabiltzaileen eta dokumentuen arteko zubi moduan sortu da lengoaia mota hau, eta hauek dira dauden motak: