Vittorio Emanuele II galeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
 
'''Vittorio Emanuele II''' '''galeria''' [[Milan]]<nowiki/>go [[Merkataritza-gune|gune komertzial]] famatua da, bi gune famatu (Duomo eta Scala enparantzak) oinezko bide estaliz lotzen dituena. Bertako saltoki dotoreak direla eta, bere inauguraziotik hiriko burgesiaren bilgune izan zen, "Milango egongela" bezala ezaguna izateraino. XIX. mendeko arkitektura ereduetako bat da,<ref name=":2">{{Erreferentzia|abizena=Roisecco, Giulio. Jodice, Romano.|izenburua=L'Architettura del Ferro|argitaletxea=Bulzoni|data=1972-1985|url=http://worldcat.org/oclc/995180185|pmc=995180185|sartze-data=2020-06-06}}</ref> munduko merkatalgune modernoen aurrekaria.<ref name=":3">{{Erreferentzia|abizena=Gresleri, Giuliano.|izenburua=La Galleria Vittorio Emanuele e l'architetto Mengoni|argitaletxea=La mandragora|data=1997|url=http://worldcat.org/oclc/859941909|isbn=88-86123-53-1|pmc=859941909|sartze-data=2020-06-06}}</ref>
 
== Kokapena ==
Galeriak Milango bi monumentuardatz famatuditu, lotzengurutze ditu:forman. Ardatz nagusiak [[Milango katedrala|Duomo]] katedralakatedralaren (haren enparantzaren iparraldean dago)enparantza eta [[La Scala|La Scala antzokia]]<nowiki/>rena lotzen ditu, eta 196 metro ditu; ardatz txikiak, berriz, Foscolo eta Pellico kaleak, 105 metrotako luzeran.<ref name=":2" />
== Historia ==
20. lerroa:
[[XX. mendea|XX. mende]] hasieran "Artisten Galeria" bezala ezagutzen zen, Scala inguruan mugitzen ziren musikarien aisialdi lekua zenez; [[euskaldun]]<nowiki/>ak barne (adibidez [[Antonio Paoli]] edo [[Isidoro Fagoaga]]); garai horretan [[Karl Baedeker|Baedeker]] bidai-gidetan "Vittorio Emanuele II galeria" izenarekin aipatzen hasi zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Fagoaga, Isidoro de.|izenburua=Retablo vasco : Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre, Eslava|argitaletxea=Editorial La Gran Enciclopedia Vasca|data=1975|url=https://www.worldcat.org/oclc/2332617|isbn=84-248-0194-6|pmc=2332617|sartze-data=2020-06-06}}</ref> Inauguraziotik gutxira galeriak ''Il salotto di Milano'' (Milango saloia) ezizena irabazi zuen, hiriko burgesiak hango dendetan eta saltokietan biltzeko zaletasuna hartu zuelako.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Milano,_Galleria_Vittorio_Emanuele_II_(bombardata)_01.jpg|thumb| Galeria, 1943ko abuztuko bonbardaketen ostean]]
Historian zehar, galeria Milaneko bizitza politiko eta sozialaren nondik norakoen lekuko izan da: 1867an, gazte talde batek [[Giuseppe Garibaldi]]<nowiki/>ren atxiloketaren aurka protestatu zuen, eta bertan poliziarekin istiluak izan zituen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Francesco|abizena=Ogliari|izenburua=Milano e la sua galleria : storia, storie e curiosità del "salotto di Milano" / di Francesco, Giacomo e Rachele Ogliari|hizkuntza=ITALIANO|data=2020-06-01|url=https://opac.sbn.it/bid/LO11309727|aldizkaria=opac.sbn.it|sartze-data=2020-06-06}}</ref> Horrelakoetan kristal asko hautsi ohi ziren; halere [[Bigarren Mundu Gerra]]<nowiki/>ra arteko triskantzarik handiena 1874ko udako [[txingor]] ekaitz batek ekarri zuen. 1890ko [[Maiatzaren Lehen|maiatzaren 1]]<nowiki/>ean ere langileen eta poliziaren arteko liskar handia izan zen; eta 1898ko maiatzeko "Milaneko mutinean" ere bai, non poliziak eta armadak, lan baldintzen eta ogiaren prezioaren kontura protestan ari ziren langileei [[kanoi]]<nowiki/>kadaka erantzun zieten.<ref name=":0" /> [[Lehen Mundu Gerra]]<nowiki/>n, galerian mugimendu politiko handia izan zen, interbentzionisten eta neutralisten arteko talkarekin; eta gerra ostean manifestazioen lekua ere bai, [[faszismo]]<nowiki/>aren sorreran. Bigarren Mundu Gerran, Italiaren parte hartzearekin, aliatuen bonbardaketek kalte handiak eragin zituzten; konponketek luze jo zuten: galeriaren egitura orokorrarena 1955ean amaitu zen, eta lurreko mosaikoena 1967ean.<ref name=":1" />
 
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Galleria_Vittorio_Emanuele_IIa.jpg|eskuinera|thumb| Vittorio Emanuele II galeriaren oktogonoaren kupula. ]]
Eraikina [[beira]]<nowiki/>zko [[Ganga (arkitektura)|ganga]] duten bi [[arkupe]]<nowiki/>z osatua dago, [[kupula]] batez estalitako gune [[Oktogono|oktogonal]] batean gurutzatzen direnak. Arkuen egitura burdinurtuzkoa da, [[XIX. mendea|XIX. mende]]<nowiki/>ko modanko diseinuari jarraiki.
 
Galerietarako sarrerak:
 
* Duomoko enparantzara ematen duenak [[garaipen arku]] baten forma eta tamaina du. Haren frontoian, zorutik 32 metrotako altueran, eskaintza idatzia du: "Milandarrek Vittorio Emanuele II.ri".
* Scalako enparantzara ematen duenak Duomokoaren forma du, baina txikiagoa; galeriaren ardatza ez dago enparantzarekin lerrotua, hori [[exedra]] batekin konpontzen delarik.<ref>{{Erreferentzia|abizena=De Stefanis, Lorenzo.|izenburua=L'eclettismo|argitaletxea=Nodo libri|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/42911492|edizioa=1. ed|isbn=88-7185-081-5|pmc=42911492|sartze-data=2020-06-06}}</ref>
* Beste bi besoetan lau eskultura daude zientzia, industria, artea eta nekazaritza irudikatuz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Galleria di Milano : lo spazio e l'immagine|argitaletxea=Skira|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/55065018|isbn=88-8491-457-4|pmc=55065018|sartze-data=2020-06-06}}</ref>
 
Barruko fatxadek lau maila dituzte, Lonbardiako errenazimendu estiloko apaingarriekin.<ref name=":2" /> Beheko solairuetan 96 merkatal lokal daude. Lehen solairuen mailan ''loggia'' bat dago, Italiako 100 herrien ezkutuekin.
 
Galeriak gurutzatzen diren lekuan, solairuak lau mosaiko handi ditu, Ingalaterra eta Italiako ezkutuekin. Oktogono formako zabalguneak 36 metrotako diametroa du, eta eraikinen lau fatxaden goi aldean zirkulu erdiko erremate bat dute, lau kontinenteren irudi alegorikoekin: Amerika, Asia, Europa eta Afrika.<ref name=":3" /> Garai batean Italiako historiako pertsonaien 25 estatua ere bazeuden, baina kontserbazio arazoarengatik XIX. gizaldi amaieran erretiratu ziren.
 
Milangoak bere garaiko galeriek baino tamaina handiagoa du, eta merkataritza-gune modernoen aurrekari zuzena da, haiei ematen zaien "galeria" izenetik hasita. Burdin egitura hauek [[Paris|Parisko]] [[Eiffel dorrea]] ere inspiratu zuten.