22
edits
(Alderdi kimikoak, Sintesia eta kontsumorako erak atalak sortu) |
|||
[[Fitxategi:MDMA-Formel.png|thumb|300px|MDMA enantiomeroak: (R)-MDMA eta (S)-MDMA]]
'''MDMA''' '''M'''etileno'''D'''ioxi'''M'''et'''A'''nfetamina izeneko substantzia kimikoa da,laburbilduz MDN. Estasia bezala ere ezagutzen da. MDMA enpatogeno moduan deskribatzen da, gogo-aldartea edo egoera animikoa aldatzen duen serotonina eta dopamina moduko substantzia kimikoak isuri arazten baititu garunean.Hauek maitasuna eta laguntasuna moduko sentipenak sorrarazten dituzte.Kontsumitzaileak maitatuak eta zoriontsuak sentitzen dira. MDMA haluzinegenoa ez denez, inoiz ezingo ditu haluzinazioak eragin. Estasia hartu ondoren jende askok ''flipatu'' egin duela esaten du, baina hori benetako estasia hartu badu ezinezkoa da.
== Alderdi kimikoak ==
Konposatu honen nomenklatura sistematikoa (RS)-1-(1,3-metilenodioxifen-5-il)-N-metilpropan-2-amina litzateke, sarritan 3,4-metilendioximetanfetamina laburdura erabiltzen den arren. Bere formula molekularra C11H15NO2 da.
MDMA basea olio kolorgea da, uretan disolbaezina. MDMAren gatz arruntena klorhidrato gatza da. MDMA klorhidrato puroa uretan disolbagarria da eta kristal edo hauts zuri moduan ager daiteke.
== Sintesia ==
20 prozesu desberdin inguru daude MDMA sintetizatzeko. Hauetatik 7 dira erabilienak bere produkzio ilegalerako.
Merck-en patentean azaldu zen metodo originala safrolaren bromazioan datza. Horrela 1-(3,4-metilendioxifenil)-2-bromopropano lortzen da eta azken hau metilaminarekin erreakzionarazten da.
Metodo xinpleena 3,4-metilenodioxifenil-2-propanona (MDP2P) erreaktibotik abiatzea da. Konposatu hau oso erabilia da elikagai industrian, zaporea emateko, eta koloniagintzan osagai gisa. MDP2P konposatua piperonala, isosafrola edo safroletik sintetizatu daiteke. Safrolaren isomerizazioz isosafrola lortu daiteke, base sendo baten presentzian. Ondoren isosafrola MDP2P-ra oxidatu daiteke.
Beste metodo bat safrola MDP2P artekarira zuzenean oxidatzea litzateke, Wacker-en prozesua erabiliz; hau da, paladio katalizatzailea erabiliz. Jarraian, MDP2P artekariaren aminazio erredukzioaz MDMA errazemikoa lortzen da: (R)-MDMA eta (S)-MDMA konposatuen nahastea 1:1 proportzioan.
MDMA kantitate handiak egiteko, koipe esentzial kantitate erlatiboki txikiak behar dira. Ocotea cymbarum koipe esentzialak, adibidez, %80 eta %94 tarteko safrol konposizioa ohi du.
== Kontsumorako moduak ==
Arestian aipatu bezala, MDMA kristal edo kristal hauts moduan lor daiteke. Hortik datorkio «kristal» izena. Konpaktante eta aglutinatzaileak dituzten piluletan komertzializatu ohi da ere. Kasu honetan hartutako dosiaren neurria neurtzea zaila da, pilulen purutasuna eta MDMA konposizioa ezezaguna izan ohi delako. Honen arabera, heldu baten dosia 60 mg eta 290 mg artean egongo litzateke.
Irensketa modu anitz daude: arrozaz egindako paperaz estalitako kapsuletan ( hauei «bonbatxo» izena ematen zaie), pipuletan, disolbatuz eta injektatuz edo sudurretik aspiratuz. MDMA salerosketaren debekuak ekarri duen arazoetako bat extasi izenez saltzen diren pilulek MDA, MDEA, DXM, kafeina, opiazeoak, analgesikoak edota ketamina eduki dezaketela da. Gainera, Sassafras olio horniduraren murrizketa globalak arazo hau areagotu du. Sustantzia gehigarri hauek MDMAren sintesitik lortzen diren produktuak dira eta MDMArekin nahastuz ondorio larriak eduki ditzakete. Ketaminaren kasuan bihotz-biriken gelditzea ere gerta daiteke. Kristal hauts moduan saltzen den MDMAk metilona, etilona, MDPV, mefedrona edo “bainu-gatz” izenez ezagututako beste edozein konposatu gehigarri eduki dezake
Giza gorputzak MDMArekiko tolerantzia garatu dezake. Beraz, bere kontsumo jarraiak drogaren efektuen intentsitate eta ezaugarrien murrizketa dakar. Denboraldi jakin batez kontsumitu ezkero «magia galera» efektua gerta daiteke. Efektu hau enpatia eta musikarekiko sentimendu sakona galtzean datza. Hala eta guztiz ere, hipertentsioa, pupilen dilatazioa eta deshidratazioa inoiz desagertzen ez diren efektuak dira.
MDMAren ajea akidura fisiko eta mentala eta pentsatzeko zailtasunarengatik ezaugarritzen da. Gauzak horrela, sujetua orduz etzanda eta isilik egon daiteke.
== Eraginak ==
|
edits