Antonio Paoli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
41. lerroa:
== Euskaltasuna ==
[[Fitxategi:JulianGayarre.jpg|thumb|Paolik Julian Gaiarre miresten zuen, harekin harreman xelebrea izan zuelarik.]]
1920 inguruan, Paoli gainbeheran zegoen tenore moduan; garai horretan [[Isidoro Fagoaga]]<nowiki/>k hasiberriak Milanen ezagutu zuen:. Artisten Galerian (gaurko Galleria Vittorio Emmanuele II) egoten zen, Scala ondoko galeria komertzial famatuan; hango oktogonoan arratsaldeetako orduak ematen zituen, oinak herriko armarriko zezenaren gainean ezarriak (zorte ona ematen omen zuena).

lan barik, farandulako kideek ez ikusia eginez, bakartia, behartsua eta beti norbaitek otorduetara gonbidatzea bilatzen. Fagoagaren arabera, abizenez Irulegi Baskaran zela jakin zuen, Nafarroako Ziraukin jaioa, euskaraz nahiko zekiela, [[Iruñea|Iruñeko]] giroa ezagutzen zuela, [[Zuberoa|zuberotarrak]] euskaldunik garbientzat hartzen zituela, Kubako gerran kapitain izan zela, eta [[espiritismo]] zalea. Izan ere, 1921ean Fagoagari ''Walkiria'' obran, ustekabean, ohiko tenorearen ordezkotzat kantatzeko aukera eskaini ziotenean, Fagoagak pozik Paoli afaltzera gonbidatu zuen, baina honek kontratuaren berri izan zuenean, zera erantzun omen zion: ''“Muchacho, eso lo vamos a consultar con Julián”''.
 
Beti Fagoagaren arabera Paoli, honen arreba eta hiruok haren etxera igo ziren, mahai-biribilaren inguruan eseri, eskuak elkarri eman eta Paolik ekin omen zion galdetzeari, behin eta berriz: "''Julián, ¿estás aquí? Contesta como de costumbre bai edo ez''". Ezustean, mahaia behin baino gehiagotan mugitu omen zen eta Paolik berriro galdetu: "''Errazak bai edo ez, gure maisu maitia!''". Honelatsuko beste zenbait konjuro eta mahai-ikararen ondotik, Paolik ontzat eman zuen [[Julian Gaiarre]]<nowiki/>ren bitartekotza eta, ordainetan, Fagoagari bi betekizun eskatu zizkion: Gaiarreren hilobia bisitatzea [[Erronkari]]<nowiki/>n, eta Paoliren beraren zein Gaiarreren estanpak estreinuko jantzi-barruan elkarrekin josirik eramatea, opera-saioan zehar. Halaxe egin zuen Fagoagak, eta [[Napoli]]<nowiki/>ko debutean sekulako arrakasta lortu ez ezik, Milango Scalako tenorerik onenetakoa izan zen ondoko hogeitaka urtetan.
 
Postal soil bat salbu, Fagoagak ez zuen geroztik Irulegiren berri izan. Behin, haren etxeraino hurbildu zen Paoliz galdezka, baina atezainak esan zion alde egina zela. Eta arreba? “''Hura ez zen arreba, amodioaren erlijioan-edo izan ezik''” erantzun omen zion etxekoandreak. Hamabost urte inguru geroago, berriz, 1936an, Fagoagak kantari ziharduela [[Florentzia]]<nowiki/>n, beste posta-txartel bat jaso zuen [[Bera]]<nowiki/>ko etxean, hiru izenez sinatua: "''Julián, Antonio, Isidoro''".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Fagoaga, nameIsidoro de.|izenburua="Retablo vasco :1" Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre, Eslava|argitaletxea=Editorial La Gran Enciclopedia Vasca|data=1975|url=https://www.worldcat.org/oclc/2332617|isbn=84-248-0194-6|pmc=2332617|sartze-data=2020-06-05}}</ref>
 
== Azken urteak ==