Bixente Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Berriako eduki erreferentziatuak gehitzen
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Hainbat arlotan jardun zen Serrano Izko; frankismo amaieran, 1973an, preso hartu zuten, ETAko kide izatea egotzita, eta 1976an Segoviako espetxeko ihesaldian parte hartu zutenetako bat izan zen —atzeman egin zuten ondoren—. ETA politiko-militarrak armak utzi zituenean, Euskadiko Ezkerran sartu zen Serrano Izko, baina, alderdia PSErekin elkartu ondoren, utzi egin zuen politikaren esparrua. 1982ko azaroan utzi zuen EE, eta historia irakasle hasi zen Iruñean.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Jon O. Urain-Amaia Ramirez de Okariz|abizena=Kortabarria|izenburua=Historialaria eta historiagilea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2127/015/001/2020-06-05/historialaria-eta-historiagilea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-06-05}}</ref>
 
2004an itzuli zen politikaren lehen lerrora; urte horretan eta 2008an, Nafarroa Bairen hautagaia izan zen Espainiako Senaturako, eta diputatu izan zen Espainiako Kongresuan 2015eko ekainetik abendura bitartean, Uxue Barkosek utzitako lekua betetzeko. «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua», esan zuen orduan BERRIAn egindako elkarrizketa batean.<ref name=":0" />
 
Hain justu ere, Serrano Izkok urteak eman ditu BERRIAn iritziak argitaratzen. Nafar periferiatik bloga elikatu du 2006az geroztik; duela ia hiru aste egin zuen azken idatzia blogean, maiatzaren 16an.<ref name=":0" />
 
Historiari buruzko hainbat lan ere utzi ditu Serrano Izkok; besteak beste, 2005ean argitaratutako Nafarroa. Historiaren hariak liburua. Beste hainbat saiakera ere idatzi zituen, baita narrazio eta aforismo liburuak ere, hala nola 1987an argitaratutako Onkoteak narrazio liburua eta Jauzika aforismo liburua, 2010ean. Azken urteetan, berriz, Euskokultur fundazioko lehendakari izan da Serrano Izko. [[Koldo Martinez]] alderdikideak, EH Bilduk eta Nafarroako EAJk deitoratu egin zuten haren galera.<ref name=":0" />
 
Politikoki, erabakiak nafarren eskuetan egotearen alde zegoen.<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/3322/003/001/2015-12-19/subjektu-gisa-nafarroan-zentratu-behar-dugu-apustua.htm</ref>.
 
{{aipu|-Kazetariakː Zer defendatu dezake Geroa Baik Madrilen EH Bilduk defendatuko ez duena? Izar Garces Olea