Bixente Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
[[Frankismo]]aren bukaeran [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAkidea]] izateagatik, atxilotu eta preso izan zuten [[Segovia]]n. [[1976]]ko [[apirilaren 5]]ean egindako [[Segoviako ihesa|Segoviako ihesean]] hartu zuen parte, nahiz eta harrapatua izan zen. Gero [[ETA politiko-militarra|ETA politiko-militarreko]] kide bilakatu eta, borroka uztean, [[Euskadiko Ezkerra]]n sartu zen. EEk PSE-EErekin bat egin zuenean, politika utzi eta historia irakasle moduan lan egin zuen [[Iruñea|Iruñeko]] ikastetxe batean.
 
''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' eta ''[[Berria]]'' egunkarietan artikuluak idatzi zituen. [[2004]]an eta [[2008]]an, [[Nafarroa Bai]]ren hautagaia izan zen Espainiako Senaturako. [[2015]]eko [[ekain]]etik [[abendu]]ra arte, [[Espainiako Diputatuen Kongresu|Espainiako Kongresuko]] diputatu izan zen, [[Uxue Barkos]] ordeztuz, honek esertokia utzi baitzuen [[Nafarroako Gobernu]]an sartzeko.<ref>https://eu.wikipedia.org/wiki/Nafarroako_Gobernua</ref> Bere bizitzako azken urteetan [[Euskokultur Fundazioa|Euskokultur Fundazioko]] presidentea izan zen, eta ''Berria'' egunkarirako ''Nafar periferiatik'' [[blog]]ean idazten zituen bere hausnarketak.
 
Politikoki, erabakiak nafarren eskuetan egotearen alde zegoen<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/3322/003/001/2015-12-19/subjektu-gisa-nafarroan-zentratu-behar-dugu-apustua.htm</ref>.
 
{{aipu|-Kazetariakː Zer defendatu dezake Geroa Baik Madrilen EH Bilduk defendatuko ez duena? Izar Garces Olea
 
-Bixente Serranoː Gauza askotan ados egotea espero dut. Baina Nafarroari begira, nafarrok subjektu politiko gisa hartuta, nik uste askoz garbiago ikusten duela jendeak Geroa Bairen apustua. (...) Ene ustez, gaur-gaurkoz, Nafarroan bertan zentratu behar dugu geure apustua.|Bixente Serrano, 2015}}
 
== Lanak ==