Antonio Paoli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sorrera
 
Irudiak
6. lerroa:
 
== Ibilbide militarra eta debuta ==
[[Fitxategi:Amalia Paoli, soprano puertorriqueña nacida en Ponce, Puerto Rico.jpg|thumb|Amalia Paoli arreba.]]
Amalia Napoleon Vergerrekin ikasten ari zen, [[Borboi etxea|Bourbon]]<nowiki/>go Isabelen laguntzarekin ([[Alfontso XII.a Borboikoa (Espainia)|Espainiako Alfontso XII]] erregearen arreba). 1884ean, Antoniorentzat [[Maria Kristina Austriakoa|Maria Cristina Austriakoa]]<nowiki/>ren babesa lortu zuen; hark emandako bi bekarekin, haurrak [[El Escorial]]<nowiki/>eko erret monastegian ikasketak hasi zituen. [[Toledo]]<nowiki/>ko Akademia Militarrean sartu zen, 1892an graduatu zelarik. Erreginaren eskoltan zerbitzatu zuen, eta [[Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)|Alfontso XIII]] errege haurraren zaintzaile pertsonala izan zen. Antoniok kantu ikasketekin jarraitu zuen, eta 1897ean [[Milan]]<nowiki/>go [[La Scala]] antzokiko kantu akademian sartu zen. 1898an [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Kubako gerran]] parte hartu zuen [[kapitain]] modura, eta zenbait basakeriren lekuko izan zen (umeen [[garun]]<nowiki/>ak janda omen zen).<ref name=":1" /> Debuta 1899ko apirilaren 26ean egin zuen, [[Gioachino Rossini|Gioacchino Rossini]]<nowiki/>ren ''[[Gilen Tell (opera)|GilenTell]]'' operarekin, [[Paris]]<nowiki/>en, prentsaren kritika onekin.<ref name=":0" /> Beste iturri batzuen arabera, 1895ean [[Bari|Bari-]]<nowiki/>n debutatu zuen.<ref name="MOPR" />
 
== Mundu mailako birak ==
1900ean Josephine Vetiska [[austriar]]<nowiki/>rarekin ezkondu zen [[Viena]]<nowiki/>n; urte horretatik 1914a arte, Paolik [[Europa]], [[Amerika]], [[Afrika]] eta [[Asia]] errekorritu zituen musika emanaldiekin.
 
1901-02 artean [[Argentina]]<nowiki/>n, [[Brasil]]<nowiki/>en, [[Kanada]]<nowiki/>n, [[Txile]]<nowiki/>n, [[Kolonbia]]<nowiki/>n, [[Kuba]]<nowiki/>n, [[Haiti]]<nowiki/>n, Puerto Ricon, Venezuelan eta [[AEB]]-etan aritu zen. Etxea erosi zuen [[Porto Ceresio]]<nowiki/>n ([[Luganoko aintzira]]<nowiki/>n), eta han jaio zen Antonio Arnaldo semea. Espainiako Alfontso XII eta bere familiarentzat kantatu eta gero, AEB-etara itzuli zen han bira egiteko (tartean [[New York]], [[Boston]], [[Filadelfia]], [[Albany]], [[Providence]], Grand Rapids, New London, [[Detroit]], [[Cleveland]], [[Indianapolis]], Buffalo, [[Pittsburgh]], Syracuse eta [[Chicago]]).
31 ⟶ 32 lerroa:
 
== Itzulera ==
[[Fitxategi:CasaPaoli JuanLlanesSantosPRSHPO pic2 MainFacade.jpg|thumb|"Casa Paoli" etxe-museoa, Poncen.]]
1917ko urtarrilean, Paoli eskenatokietara itzuli zen, [[Camille Saint-Saëns|Saint Saëns]]<nowiki/>en ''Samson et Dalila'' operarekin, [[Erroma]]<nowiki/>ko [[Teatro dell'Opera di Roma|Constanzi Antzokia]]<nowiki/>n. Jende asko, bere ahots-arazoen jakitun, frakasoa ikustera bertaratu zen (batzuek tomateak eta arraultzeak eramanak zituzten, haren lehen akatsean jaurtitzeko prest), baina ondo aritu zen: zazpi gauez jarraian aritu ere. Emanaldiak Italian, [[Hego Amerika]]<nowiki/>n eta AEB-etan jarraitu zituen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=López, Jesús M. (Jesús Manuel), 1935-|izenburua=Antonio Paoli : "el león de Ponce" : la vida del célebre tenor : biografía analítica, anecdótica, crítica, cronológica, histórica, ilustrada y documentada : consta de un prólogo escrito por el gran tenor Giacomo Lauri-Volpi, preambulo, catorce capítulos y epílogo con catorce apéndices, además de un índice detallado de artistas y personas mencionadas en el libro y 425 fotografías y documentos|argitaletxea=Ediciones Líricas Puertorriqueñas|data=1997|url=http://worldcat.org/oclc/37956267|isbn=0-9653433-0-8|pmc=37956267|sartze-data=2020-06-04}}</ref>
 
38 ⟶ 40 lerroa:
 
== Euskaltasuna ==
1920 inguruan, Paoli gainbeheran zegoen tenore moduan; garai horretan [[Isidoro Fagoaga]]<nowiki/>k Milanen ezagutu zuen: lan barik, farandulako kideek ez ikusia eginez, bakartia, behartsua eta beti norbaitek otorduetara gonbidatzea bilatzen. Fagoagaren arabera, abizenez Irulegi Baskaran zela jakin zuen, Nafarroako Ziraukin jaioa, euskaraz nahiko zekiela, [[Iruñea|Iruñeko]] giroa ezagutzen zuela, [[Zuberoa|zuberotarrak]] euskaldunik garbientzat hartzen zituela, Kubako gerran kapitain izan zela, eta [[espiritismo]] zalea. Izan ere, 1921ean Fagoagari ''Walkiria'' obran, ustekabean, ohiko tenorearen ordezkotzat kantatzeko aukera eskaini ziotenean, Fagoagak pozik Paoli afaltzera gonbidatu zuen, baina honek kontratuaren berri izan zuenean, zera erantzun omen zion: ''“Muchacho, eso lo vamos a consultar con Julián”''.
 
Beti Fagoagaren arabera Paoli, honen arreba eta hiruok haren etxera igo ziren, mahai-biribilaren inguruan eseri, eskuak elkarri eman eta Paolik ekin omen zion galdetzeari, behin eta berriz: "''Julián, ¿estás aquí? Contesta como de costumbre bai edo ez''". Ezustean, mahaia behin baino gehiagotan mugitu omen zen eta Paolik berriro galdetu: "''Errazak bai edo ez, gure maisu maitia!''". Honelatsuko beste zenbait konjuro eta mahai-ikararen ondotik, Paolik ontzat eman zuen [[Julian Gaiarre]]<nowiki/>ren bitartekotza eta, ordainetan, Fagoagari bi betekizun eskatu zizkion: Gaiarreren hilobia bisitatzea [[Erronkari]]<nowiki/>n, eta Paoliren beraren zein Gaiarreren estanpak estreinuko jantzi-barruan elkarrekin josirik eramatea, opera-saioan zehar. Halaxe egin zuen Fagoagak, eta [[Napoli]]<nowiki/>ko debutean sekulako arrakasta lortu ez ezik, Milango Scalako tenorerik onenetakoa izan zen ondoko hogeitaka urtetan.
58 ⟶ 60 lerroa:
 
== Ohoreak ==
[[Fitxategi:Teatro Antonio Paoli, Universidad Interamericana de Puerto Rico en Ponce, Bo. Sabanetas, Ponce, PR, mirando al sureste (DSC02058).jpg|thumb|Ponceko Unibertsitateko "Antonio Paoli" antzokia.]]
[[Europa|Europan]] abeslari [[Latinoamerika|latinoamerikar]]<nowiki/>rik ezagunena eta sarituena izan zen. Errekonozimendu hauek jaso zituen
* Espainiako armadaren Garaipen Gurutzea.
* 1904, San Maurizioko Gurutzea.