«Euskokultur Fundazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Doikuntzak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Doikuntzak)
 
== Sorrera ==
Euskokultur Fundazioa [[2000]]. urtean [[Eugenio Arraiza|Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte]] [[Iruñea|Iruindarrak]] eta haren emazte Maria Josefa Fernandezek eratu zuten, orohar euskal kulturaz zuten kezkak bultzaturik, eta aurreko hainbat urtetako ahaleginak bideratzearren. LehenegoLehenengo unetik hainbat aholkulari bildu zuten haren inguruan, hala nola [[Bixente Serrano|Bixente Serrano Izko]], [[Kike Diez Ulzurrun]] eta [[Lorenzo Aburuza Rezola|Lontxo Aburuza]], gero fundazioaren [[Patronatu]]ko kide bilakatu zirenak. Eugenio Arraiza hil ondoren, [[2015]]. urtean, patronatu horrek egiten du fundazioaren gidaritza. [[2017]]. urteko hasmentan, patronatua osatzen dutenak honakoak diraziren: Bixente Serrano, [[Maite Lakar]], Jose Antonio Solano eta [[Xamar|Juan Carlos Etxegoien ''Xamar'']]. Bestalde, aholkulari zenbaiten laguntza du, besteak beste [[Jon Abril]] kazetaria.
 
== Kultur ikuspegia ==
Lurraldeari dagokionez, ingurune hurbilenetik hasita, [[Nafarroa]] da fundazioaren lan-eremu behinena, baina, jakina, Euskal Herria da ardatza, zentzurik osatuena erdietsiko badu behintzat. Horiek horrela, fundazioaren nahikundea da instituzioekin zein entitate pribatuekin elkarlana egitea, hitzarmen edo bestelakoen bitartez.
 
Eginkizunei doakienez, fundazioaren egitasmo nagusia, ia sortzetik beretik aitzina daramana, ahozko kulturaren bilketa da, [[Kultura Immateriala]]ren osagai ezinbestekotzat joa. Izan ere, nagusiki Nafarroako herrietako adinekoadin bateko jendeari elkarrizketak grabatzea da egitasmoa, gogoan dituzten bizipenak eta ezagutza hurbilak bilduz.
 
Horretaz gain, [[Nafarroako historia]] ikastaroak antolatzen ditu urtero eta beste hainbat ekimen eta egitasmotan parte hartu izan du bere bizitzan.
1.762

edits