Kemi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
36. lerroa:
Kemi [[Finlandia]] iparraldeko [[Lappi]] eskualdearen hego-mendebaldean dago, [[Itsas Lappi]] izenaz ezaguna den lurraldean. Hain zuzen ere, hiria izena zor dion [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] edo Kemi ibaiaren itsasadarrean eraiki zuten, hau da, ibaiak bere urak [[Botniako golkoa|Botniako golko]]ra isurtzen dituen eremuan. Beraz, Kemi itsasertzean dagoen eskualdeko lau udalerrietako bat da eta, [[Simo]] bizilagunarekin batera, hegoalderen dagoena. Ondoko udalerriak Simo ekialdean, [[Keminmaa]] iparraldean, eta [[Tornio]] hiria mendebaldean dira; horiekin eta [[Tervola]] udalerriarekin batera, Kemik [[Kemi-Tornio|Kemi-Tornio Ardatza]] izenaz ezaguna den azpieskualdea osatzen du, Lappiren erdigune ekonomiko eta industriala den azpieskualdea. [[Suedia]]r muga, bestalde, 20 km ekialdera dago. Hiriak gaur egun 747,44&nbsp;km²-ko azalera du, dena den, %87,2 [[Botniako badia]]ko ur-eremu gazia da; lur-eremuak 95,27&nbsp;km² baino ez du hartzen. Hala, Kemi eskualdeko udalerri txikiena da. Industriak eta orokorrean eraikitako lurzoruak azalera ehuneko handiena bereganatu duen Lappiko udalerria den arren, eskualdeari ospea eman dion [[taiga]]k edo baso borealak ere bere lekua du hirian eta baso mota hau osatzen duten [[haltz]]adiak, [[izei]]diak, [[makal]]diak, [[pinu]]diak, [[sahats|sahastiak]] eta [[urki]]diak ipar-mendebaldean, eta hegoalde-mendebaldean dauden uharte handi eta zaharrenetan hazten dira<ref>[http://www.napsu.fi/matkailu/maailman-saa/1434 Kunnan ilmasto] Kemin matkailu. 2010.12.17</ref>.
 
Hiria [[zirkulu polar artikoa]]ren azpian dago, 120 bat km hegoaldera baina [[Azpiartiko|eskualde azpiartikoan]]–, 120 bat km hegoaldera; horrenbestez, Lappin ezaguna den [[gauerdiko eguzki]] fenomenoa ez da bertan gertatzen. Hala ere, eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da ekainean eta uztailaren hasieran. Bestalde, Kemiko klima nagusia [[klima azpiartiko|azpiartikoa]] da. Tenperaturak leunak izaten dira udaran, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Dena den, neguak ez dira Lappi erdialdean bezain hotzak, [[Botniako golkoa|Botniako golkora]] iristen diren ur-korronte beroek neguak leuntzen baitituzte. Bisitari asko erakartzen dituen ikuskizuna, [[Botniako badia]]ren izoztea da. Izan ere, neguko hilabeteHilabete hotzenetan, urtarriletik apirilera, Botniako badiako ura izoztu egiten da eta hiriaren 644,85&nbsp;km²-ko ur-gazi azalera, izotz-pista erraldoiaerraldoi bihurtzen da. Gaur egun oraindik, helburua aisia den arren, antzinean [[Kemiko portua|portua]] libratzekolibratu eta neguko egun hotzetan merkataritza-bideak irekirik mantentzeko erabiltzen zuten [[Sampo izotz-hauslea]]khausleak laneanerabiltzen jarraitzendira, du.horien [[Sami etnia|Samiek]] antzinean, etaartean gaur egun oraindikhelburu erebakarra egitenaisia dituztenduen egutegietan,[[Sampo Lappiko eta hiriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi urtaro bereizten zituzten: ''Giđđadálvi'' («udaberriizotz-negua»), ''Giđđa'' («udaberria»), ''Giđđageassi'' («udaberri-uda»), ''Geassi'' («uda»), ''Čakčageassi'' («udazken-uda»), ''Čakča'' («udazkena»), ''Čakčadálvi'' («udazken-negua») eta ''Dálvi'' («negua»)hauslea]]. [[Aurora polar|Ipar argiak]], azkenik, nahiko ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irailetikirail martxoraeta martxo bitartean bi gautatik batean izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki <ref>[http://www.fmi.fi/research_space/space_11.html Revontulten] 2010.12.17</ref>.
{{Kemiko klimograma}}
[[Botniako golkoa|Botaniako golkokoaz]] gain, gainontzeko ur-eremua aintzira txiki eta ibaiek osatzen dute. Guztira, tamaina txikiko hiru aintzira daude udalerrian, Ahvenjärvet aintzira-multzoa, Takalahti txikia eta izen bereko auzoaren bihotza den [[Takajärvi aintzira (Kemi)|Takajärvi]] ospetsua. Azken hau, udako egun epel eta gozoetan, kemitarren egonleku maiteena izaten zen eta gaur egun oraindik, [[Botniako badia]]ko ura zikina izaten jarraitzen ez duen arren, egun atseginetan ertzetako hareatzak herritarrez betetzen dira. Hiria zeharkatzen duten ibaiak, bestalde, Vähä Ruonaoja meharra, eta [[Lappi]] ipar-ekialdetik hego-mendebaldera bitan zatitzen duen [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] ospetsua dira. [[Kemi (ibaia)|Kemi]] ibaia [[Errusia]]ren mugan dagoen [[Urho Kekkonengo Parke Nazionala|Urho Kekkonen Parke Nazionalean]] sortu, [[Rovaniemi]] hiriburutik igaro eta [[Botniako golkoa|Botniako golkoraino]] doa; guztira, 552&nbsp;km-ko ibilbidea du. Historian zehar, eskualde guztia zeharkatzeagatik eta [[Ekialdeko Lappi]]ko baso hostotsu, sakon eta ilunetatik enborrak garraiatzeko duen erraztasunagatik [[Finlandia]] osoko ibai garrantzitsuenetako bat izan da. Hiriak ere, bere izena ibaiari zor dio eta ez dago [[Kemi (ibaia)|Kemijoki]] gabeko Kemirik ulertzerik, ibaia hiriaren biziraupenerako ezinbestekoa izan baita.