1979ko Euskadiko Autonomia Estatutua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa:
== Izena ==
Normalki '''Gernikako Estatutua''' izena ematen zaio. [[Ezker abertzalea|Ezker abertzaleko]] sektoreek, bere aurkako jarrera erakusteko, '''Moncloako Estatutua''' deitzen diote estatutu honi<ref>[http://www.ezkerabertzalea.info/inprima.php?id=309 ''Moncloako Estatutuaren porrota'',] ezkerabertzalea.info, 2008ko azaroaren 27a</ref>.
 
== Aurrekari historikoak: 1936ko Estatutua ==
{{sakontzeko|1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua}}
[[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua]], jatorrizko [[Euskara|euskal]] izenez '''Euzkadiren Berjabetasun-Araudia''', [[Euskal Herria|Euskal Herriaren]] zati baterako onartu den lehenengo [[Autonomia estatutu|autonomia estatutua]] izan zen, Espainiako ipar-mendebaldeko hiru herrialdeak ([[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]) hartzen zituena. (Testu osoa irakurgai: {{wikiteka-lotura|Euzkadi'ren_Berjabetasun_Araudia}})
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ko Gorteek 1936ko urriaren 1ean ([[Valentzia]]n) onartutako legea izan zen, [[Espainiako Gerra Zibila]] hasita, 1931n hasitako prozesu luze eta konplexu baten ondoren. Estatutua onartu ondoren, lehen gobernu autonomoa eratu zen, 1936ko urriaren 7tik 1937ko martxoaren 30era (tropa frankisten garaipenak zapuztu zuen esperientzia hori).
 
[[Eusko Alderdi Jeltzale]]ko [[Jose Antonio Aguirre]] izan zen Euzkadiko Gobernu haren buru, eta PSOE, PCE, Eusko Abertzale Ekintza, Ezker Errepublikanoa eta Batasun Errepublikanoaren ordezkariek parte hartu zuten.
 
=== Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza ===
{{sakontzeko|Lehenbiziko Eusko Jaurlaritza}}
Estatutu horren funtsezko ondorioa historiako lehen [[Eusko Jaurlaritza]]ren sorrera da; EAJren eta [[Fronte Herrikoia]]ren arteko koalizioa, Jose Antonio Aguirre buru zuela. Diputatu hau (lider karismatikoa) euskal zinegotziek aho batez aukeratu zuten EJko lehendakari, 1936ko urriaren 7an bozkatu ahal izan zutenen artean <ref>{{Erreferentzia|izena=Ricardo|abizena=Miralles|izenburua=RESEÑA de : Granja Sainz, José Luis de la. El oasis vasco : el nacimiento de Euskadi en la República y en la guerra. Madrid : Tecnos, 2007|data=2008-01-01|url=http://dx.doi.org/10.5944/etfv.20.2008.1517|aldizkaria=Espacio Tiempo y Forma. Serie V, Historia Contemporánea|alea=20|zenbakia=0|issn=1130-0124|doi=10.5944/etfv.20.2008.1517|sartze-data=2020-03-07}}</ref>
 
== 1979ko Autonomia Estatutua ==
Espainiako 1978ko Konstituzioaren bigarren xedapen iragankorraren arabera, Euskadik behin-behineko autonomia-erregimen bat eskuratzeko baldintzak zituen, eta, hala, estatutu-proiektu bat egin ahal izango zuen, lege horrek, 151. artikuluan ezarritakoaren arabera. Gainera, lehen xedapen gehigarriak «[[eskubide historiko]]ak» onartzen zituen, eraiki nahi zen erregimen autonomikoan eguneratuko zirenak. Hala ere, Espainiako Konstituzioaren 151. artikuluan eskatzen diren baldintzak ez litzaizkieke eskatuko iraganean beren autonomia-estatutuak aurrera ateratzeko baiezko botoa eman zuten lurraldeei, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoa ([[Galizia]] eta [[Katalunia]]z gain), hori frogatuta baitzegoen 1936ko Estatutua onartzean, Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren (Andaluzia izan zen baldintza horiek betetzen dituen erkidego bakarra). Hala, Euskadik berehala lortu zuen Konstituzioan jasotako gehienezko autonomia-maila (151. artikulua).
 
[[Nafarroako Foru Komunitatea]] proiektu komun batean sartzeko ezintasuna ikusirik, Nafarroako alderdi politiko gehienen oposizioagatik, [[Euskal Parlamentarien Batzarra]]k, 1977ko maiatzean bildurik, Gobernuari, Parlamentuari aurkeztuko litzaiokeen eta erreferendumean onartu beharko litzatekeen autonomia-estatutuaren proiektua egitea onartu zuen.
 
=== Erredakzio prozesua ===
1977an, «lurralde historiko» bakoitzeko [[Batzar Nagusi]]ak eratu ziren behin-behinekoz —ordutik aurrera, euskal probintziek jaso zuten izen hori—, eta, hurrengo urteko urtarrileko errege-dekretu baten arabera, Euskal Kontseilu Nagusia autonomia-erkidego aurreko gobernu-organo nagusi gisa eratu zen, Batzar Nagusiek hautatutako lurralde historiko bakoitzeko hiru ordezkarik osatua. Haren jarduna zaildu egin zen, bai Espainiako eskualde guztietan antzeko erakundeak ugaritu zirelako, bai Gobernu zentralak botere transferentzia errealak egiteko borondate eskasa zuelako. Nolanahi ere, Euskal Parlamentarien Batzarrak erabakitakoarekin bat etorriz, 1978ko abenduan autonomia-estatutuaren aurreproiektu bat idazteko ponentzia bat eratu zen, eta, bere lanak azkar bukatu eta Batzarrak onartu ondoren, aurreproiektua abenduaren 29an bidali zion Gobernu Zentralari.
 
=== Erreferenduma ===
Erreferenduma [[1979]]ko [[urriaren 25]]ean egin zen. Estatistiken arabera, erroldaren %58,85ek parte hartu zuten eta horien artean, baiezko botoen ehunekoa %90,27 izan zen <ref>Pilar del Castillo Vera, «Referéndum del Estatuto de Autonomía en el País Vasco». ''Revista del Departamento de Derecho Político'', Núm. 5, invierno 1979-1980, pp. 201-211.</ref> .
 
Aldeko botoa alderdi gehienek defendatu zuten ([[Eusko Alderdi Jeltzalea]], [[Euskadiko Alderdi Sozialista]], [[Zentro Demokratikoaren Batasuna]], [[Euskadiko Ezkerr]], [[Euskadiko Alderdi Komunista]], [[Espainiako Lanaren Alderdia]], [[Langileen Erakunde Iraultzailea]], [[Euskal Herriko Alderdi Karlista]], [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista (Sektore Historikoa)]], [[Ezker Errepublikanoa]], [[Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra]]). [[Herri Batasuna]] koalizioak eta [[Euskadiko Mugimendu Komunista]]k, Ezker Komunistaren Erakundeak eta [[Liga Komunista Iraultzailea]]k defendatu zuten alternatiba abstentzioa izan zen. Bestalde, [[Aliantza Popularra]]k (gero Alderdi Popular bihurtua) eta Batasun Nazionalak kontrako botoa eskatu zuten, herrien autonomia Espainiaren batasunaren aurkako mehatxua zela uste baitzuten.
 
== Ezaugarriak ==
Guztira 47 artikulu ditu, honela banatuak: atariko titulua eta beste lau titulu, xedapen gehigarri bat eta bederatzi xedapen iragankor.
 
Estatutuak parlamentuko gobernu-sistema bat ezartzen du, non [[lehendakari]]ak [[Eusko Legebiltzarra]]ren konfiantza jaso behar duen; [[sufragio unibertsala]]ren bidez hautatua eta 75 diputatuk osatua (25 lurralde historiko bakoitzeko).
 
Euskal Herriko Autonomia Estatutua besteetatik bereizten duena, ez da transferitutako eskumenen kopurua —edo transferi daitezkeenak, prozesua oraindik ez baita osatu—, baizik eta, konstituzio-ordenamenduan bezala, euskal autonomia foraltasun historikoan oinarritzen dela, eta hori Espainiako Konstituzioan aitortuta dago. Kasu horretatik abiatuta, Euskadik finantziazio bereziko prozedura bat lortu zuen (Nafarroakoaren parekoa soilik), 1876an foruak indargabetu ondoren ezarritako kontzertu ekonomikoen eguneratze batean oinarritua. Itun horiek Araban eta Nafarroan zeuden, baina erregimen frankistak indargabetu zituen Gipuzkoan eta Bizkaian, Gerra Zibila amaitzean. Era berean, Estatutuari esker, polizia propioa eratu zitekeen, Ertzaintza, polizia integrala eta lurralde osoan hedatua. Azkenik, foraltasunaren ikuspegi bat ere bada lurralde-antolamendu berezi bat eratzera daramana, non foru-aldundiek hainbat eskumen baitituzte, eta, batzuetan, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzarekin gatazkan sartzen dira.
 
== Edukiak ==
Espainiako Konstituzioko 147. artikulua autonomia erkidegoen autonomia estatutuei dagokie. Lehenik eta behin, Autonomia Erkidego bakoitzeko oinarrizko erakunde-arau gisa definitzen ditu, eta gaineratzen du Estatuak onartu eta babestuko dituela, bere ordenamendu juridikoaren osagai gisa. Gainera, horien aldaketaz eta gutxieneko edukiez ari da, eta horiek, jakina, Euskal Herriko Autonomia Estatutuan islatuko dira.
 
Hona hemen egitura orokorra: Euskal Estatutuak atariko titulua, beste lau titulu, xedapen gehigarri bat eta bederatzi xedapen iragankor ditu. Ordea, ez du hitzaurrerik (Espainiako Konstituzioak edo beste autonomia-estatutu batzuek barne hartzen duten osagaia).
 
Estatutuaren '''Atariko Titulua''' bat dator Konstituzioaren 147.2. artikuluko a, b eta c idatzi-zatietan, eta Autonomia Erkidegoaren izena (1. art.) lurraldea mugatzea (2. eta 8. artikuluak) eta erakundeen egoitza izendatzeko modua (4. art.). Atariko tituluan gutxieneko eduki horri banderaren arauketa gehitzen zaio (5. art.), hizkuntza (6. art.) eta euskal herritarraren izaera juridikoa (7. art.); euskal herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak titulu honetako azken aurreko artikuluan aipatzen dira (9. art.). Euskal Herriko berezitasun nabarmen bat agertzen da Atariko Titulu honetan: Lurralde Historikoen onarpena, 2. artikuluan eta 3. eta 5. ean.
 
'''Estatutuko I. tituluak''', berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak jorratzen ditu, Konstituzioaren d) ataleko 147.2. artikuluak dioenaren arabera. Konstituzioan aurreikusitako eskemari jarraituz, Euskadiko Autonomia Estatutuak finkatzen ditu EAEk bere gain hartu dituen eskumenak. Horretarako, bere I. titulua erabiltzen du batez ere, baina ez bakarrik. Titulu hori eskumenen sailkapen honetatik abiatzen da: eskumen esklusiboak (10. art.), legegintzako garapena (11. art.) eta betearaztekoak (12. art.). Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatutako eskumen guztiak ez daude artikulu horietan bilduta.
 
Ondoren, '''II. tituluak''' Euskal Autonomia Erkidegoko botereak aipatzen ditu, eta atariko kapitulu bakarraz eta beste bost kapituluz osatua dago: Eusko Legebiltzarra (1. kapitulua), Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria (2. kapitulua), Justizia Administrazioa (3. kapitulua), Lurralde Historikoetako erakundeak (4. kapitulua) eta Euskal Herriko Agintaritzaren kontrola (5.kapitulua).
 
'''III. tituluak''' Ogasuna eta Ondarea arautzen ditu, Ekonomia Itunaren sistema tradizionala berrezarriz.
 
Azken tituluan, '''IV. tituluan''', zehazten da Estatutua aldatzeko prozedura. Titulu honek 46. eta 47. artikuluez osatua dago. Tituluak erreforma-prozedura orokor bat ezartzen du (46. art.) eta hiru prozedura espezifiko erreforma-kasu zehatzetarako (47. art.).
 
Azkenik, '''xedapen gehigarri''' batek adierazten du Estatutuan ezartzen den autonomia-erregimena onartzeak ez dakarrela Euskal Herriak bere historiaren arabera legozkiokeen eskubideei uko egitea, eta eskubide horiek ordenamendu juridikoak ezartzen duenaren arabera eguneratu ahal izango direla.
 
Estatutua '''bederatzi xedapen iragankorrek''' ixten dute <ref>{{erreferentzia|url=http://autoprestakuntza.euskadi.eus|izenburua=principios generales del Estatuto de Autonomía del País Vasco y aspectos de la distribución de competencias.|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> .
 
== Bete gabeko legea ==