Zeelanda Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
170. lerroa:
Zeelanda Berriak [[ekologia]]rekin, [[giza eskubide]]ekin eta [[merkataritza libre]]arekin lotutako gaietan garatutako politika aplikatzen du, bereziki [[Nekazaritza|nekazaritzan]]. Erakunde geopolitiko hauetako kide da: [[APEC]], [[Ekialdeko Asiako Gailurra]], [[Commonwealth]], [[OCDE]] eta [[Nazio Batuak]]. Merkataritza libreko hainbat akordio sinatu ditu, eta horietako garrantzitsuena da ''[[Closer Economic Relations]]'' [[Australia]]rekin.
 
Herrialdea sortu eta lehen ehun urtean, Zeelanda Berria [[Erresuma Batua]]rekin lerrokatu zen kanpo-politikan. [[Alemania]]ri gerra deklaratu zion 1939ko irailaren 3an; garai hartako lehen ministroak, Michael Savagek, hau aldarrikatu zuen: "Doan lekura, gu goaz; dagoen lekuan,gu gaude"<ref>Ingelesez : ''Where she goes, we go; where she stands, we stand.''</ref> Hala ere, gerra finitua, [[Estatu Batuak|Estatu Batu]]en eragina handitu egin zen; aldi berean, Zeelanda Berria nortasun nazionala argiago sentitzen hasi zen. [[ANZUS]]en ituna sinatu zuen (''Australia, New Zealand, United States Security Treaty'') [[1951]]n, eta tropak bidali zituen [[Koreako Gerra|Korea]]ko eta [[Vietnamgo Gerra|Vietnamgo gerretan]] parte hartzera. [[Suezko kanala|Suezko Kanala]]ren krisiaren ondoren, Erresuma Batuak gero eta gehiago Europara mugatu zen. Zeelanda Berriak merkatu berriak garatu behar izan zituen Erresuma Batua [[1973]]an [[Europako Erkidegoa]]n sartu ondoren.<ref>{{en}} {{pdf}} Robert G. Patman, [http://www.vuw.ac.nz/css/docs/Working_Papers/WP21.pdf « Globalisation, Sovereignty, and the Transformation of New Zealand Foreign Policy »], ''Working Paper 21/058'', Centre for Strategic Studies, Victoria University of Wellington.</ref>
 
Zeelanda Berria [[Australia]]ren posizioetatik hurbil egon ohi da tradizioz, haren kanpo-politikak antzeko joera historikoa baitzuen. Pazifikoko uharte asko, [[Samoa]] barne, Zeelanda Berriaren norabideari jarraitu diote. Estatu Batuetako eragina gutxitu egin da Zeelanda Berrian, Vietnamgo gerrak porrot egin ondoren. Frantziarekiko harremanak okerrera egin zuen [[Rainbow Warrior]] aferaren eta Ozeano Bareko [[Arma nuklear|proba nuklearren]] ondorioz.