Donostiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
37. lerroa:
}} 161. or. Beharbada Aranoraino luzatzen zen; ikus Javier y Asier Sada. 1995, 19. or.</ref> Nafarroako [[Antso Handia]]ren 1014. urteko dokumentu faltsu batek ere Donostia aipatzen du. Horren arabera, San Sebastian [[monasterio]]<nowiki/>a [[Leireko monasterioa|Leire]]<nowiki/>ko abadearen eta [[Iruñe]]ko apezpikuaren eskuetan jarri zen. Dokumentu hori [[Petri I.a Santxez]] [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]]<nowiki/>ko erregeak berretsi zuen 1101ean eta, beraz, berriz agertzen da monasterio hori. Gainera, egun ezagunak zaizkigun leku-izenak aipatzen dira: ''[[Altza|Alça]]'', ''[[Igeldo|Iheldo]]'', etab. Gune espirituala izateaz gain, eremu horretako biztanleen bizitza sozial eta administratibo jaio berriaren gune ere bazen. Kontuan izanik portu horrek, itsas erasoetatik aterpetzeko, burgu harresitu batez babestuta egon beharko zuela, Nafarroako [[Antso VI.a]] erregeak erabaki zuen Donostiari bere garaian [[Lizarra]] eta [[Jaka]] birpopulatzeko erabili zen foru berdina aplikatzea.
 
[[Tomas Urzainki]]k azaltzen du [[Donostiako forua|Donostiaren hiri-gutuna]] 1090eko Lizarrako foruan oinarritu zela (aldi berean, 1063ko [[Jakako forua|Jakakoan]] funtsatua): artikuluen % 60 inguru. Haren berezitasun handiena itsasorako forua izatea da, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso ''Jakituna'']]<nowiki/>k Nafarroaren itsas merkataritzarako portu nagusia bihurtu nahi baitzuen Donostia.<ref>Une horretan, ''Chronographus anni 354''k zehazten du Urumea ibaian 7 kilometroz nabiga zitekeela, Hernaniraino (egungo Portu auzoraino); ikus Urzainqui, T. Olaizola, Juan M. 1998, 165-166, 201. or.</ref> Hauxe bide da [[Europa]]<nowiki/>ko lehendabiziko itsas forua, eta bertan biltzen dira Europako itsas lege zaharrenak.<ref>Urzainqui, T. Olaizola, Juan M. 1998, 162, 166-167 or.</ref> Foruak ez du datarik, baina 1180 edo 1181 baino aurrekoagotzat jo izan dute batzuek, 1150. urtekoa segur aski;<ref>Urzainqui, T. Olaizola, Juan M. 1998, 163. or.</ref> hala ere, azken urteotan, hainbat adituk segurutzat jo dute 1180 edo 1181. urtea.<ref>Angel Martín Duquek eta Jose Maria Lacarrak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 189. or. 1. oh.</ref><ref name=":0">{{Cite aldizkari|abizena=Orella|izena=Jose Luis|egile-lotura=Jose Luis Orella|izenburua=La gasconización medieval occidental del Reino de Navarra|aldizkaria=Lurralde|argitaratze-lekua=|liburukia=|alea=33|data=|urtea=2010|orrialdea=199|url=http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur33/33orella/33orella.pdf|sartze-data=2018-10-21|issn=0211-5891}}</ref><ref>[[Jose Luis Orella]]k 1164ko Lizarrako foru osatuan oinarritzen du Donostiakoa; beraz, horren arabera, urte horren ostekoa da Donostiakoa, baita [[Ingalaterrako erregearen 1179ko laudoa]]ren ostekoa ere, Gaztela eta Nafarroaren arteko lehia hauspotu zuena; ikus Orella, José Luis. 2010, 199. or. Bestalde, justu aurreko urteetan, ez da Donostiarik aipatzen agirietan.</ref>
 
[[Baiona]] denbora luzean [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]]<nowiki/>ren portu izan zen, baina XI. mendean baliorik gabeko portu bat zuen, landetako hareak itsutua. Gertakizun horiek eta foru berriaren abantailek gaskoien (Baionako armadore eta merkatari burgesak) emigrazio garrantzitsu bat eragin zuten; izan ere, XII. mendean, [[Gaskoinia]]ko familia ugari ([[gaskoiak]], "franko" deituak) [[Pasaia]] eta [[Hondarribia|Hondarribi]]<nowiki/>tik hedatu ziren, eta [[Urgull]] magaleko hareatzan finkatu Erregeren abantailek erakarrita: [[Orio]]raino, libre ziren merkataritzan aritzeko, inoren menpeko izan gabe, Erregez salbu.<ref>Kontu egin behar da une horretan Bidasoa eta Oriaren bokalearen arteko guztia Donostiaren barrutia zela</ref> Luze gabe okupatu eta antolatu zuten [[Urgull]]<nowiki/>en magaleko hareatzako ''Izurum'' (Izurun),<ref>Horrela dio Leireko testuak: "...et illam Villam quam antiqui dicebant Izurum". Joakin Antonio Camino: ''Historia de San Sebastián'', Donostia, 1963. </ref> gotorleku erromatar batekin identifikatu izan dena, harresiak ere eraikiz. Ordurako, bi eliza agertzen dira egungo Donostiako Parte Zaharrean: [[Santa Maria basilika|Santa Maria]] eta [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente]] Antiguokoa, eta Antso Jakitunak Izurungo monasterioa eman zien dohaintzan. Lehena, bertako herritarren ([[Euskaldun|"nafar" deitutakoen]]) eliza zen eta bigarrena, berriz, gaskoiena, [[Manuel Lekuona]]k azaltzen duenez.<ref>Urzainqui, T. Olaizola, Juan M. 1998, 161. or.</ref>