Zeelanda Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176. lerroa:
ANZUS itunak lankidetza militar osoa aurreikusten zuen Zeelanda Berriaren, Australiaren eta Estatu Batuen artean, baina ez da horrela gertatu. 1985eko otsailean, Zeelanda Berriak uko egin zion bere portuetara ontzi nuklearrak edo arma nuklearrak zituztenak sartzeari. 1987ko ekainean desnuklearizatutako lurralde bihurtu zen herrialdea, hori egin zuen lehen estatu garatua. 1986an, Zeelanda Berriko itunak zehaztutako betebeharrak bertan behera utzi zituztela iragarri zuten Estatu Batuek.<ref>{{en}} David Lange, ''Nuclear Free: The New Zealand Way'', Penguin Books, New Zealand, 1990.</ref><ref>{{en}} Kate Dewes, [http://www.disarmsecure.org/publications/papers/legal_challenges.html « Legal challenges to nuclear weapons from AOTEAROA/New Zealand »], ''disarmsecure.org''</ref><ref>{{en}} Robert Green, [http://www.disarmsecure.org/publications/books/ « The Naked Nuclear Emperor — Debunking Nuclear Deterrence »], ''disarmsecure.org''.</ref> ''New Zealand Nuclear Free Zone, Disarmament, and Arms Control Act 1987''k debekatu egiten du lurraldean arma nuklearrak instalatzea eta Zeelanda Berriko uretan ontzi nuklearrak edo arma nuklearrak sartzea. Legeria hori eztabaida-iturri da oraindik ere, eta Estatu Batuek eskatutako tratatuaren etenaldia etengabe baztertzeko oinarria da.
 
[[Iwi]]en (tribuak) arteko gudez, eta britainiar kolonoen eta iwien arteko guda ugariez gain, Zeelanda Berriak [[Bigarren Boerren Gerra]]n, [[Lehen Mundu Gerra|Lehen]] eta [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[Koreako Gerra]]n, [[Malasiako matxinada komunista]]n parte hartu zuen (eta [[Indonesia]]ko gerran sortu zen gatazkan tropak eta hegazkinak bidali zituen)
 
''New Zealand Defence Force''k hiru adar ditu: New Zealand Army, Royal New Zealand Navy eta Royal New Zealand Air Force. Herrialdeak uste du bere defentsa nazionaleko beharrak apalak izan behar direla; aire-borrokarako gaitasuna galdu zuen 2001ean. Zeelanda Berriak soldaduak bidali ditu bakea mantentzeko azken misio batzuetara, eskualdekoak zein nazioartekoak: Zipre, Somalia, Bosnia eta Herzegovina, Sinai, Angola, Kanbodia, Irakeko muga, Bougainville uhartea, Ekialdeko Timor eta Salomon uharteak.<ref>{{Erreferentzia |hizkkuntza=en |izenburua=New Zealand Defence Force Overseas Operations |url=http://www.nzdf.mil.nz/operations/ |site=nzdf.mil.nz}}.</ref>