T linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
22. lerroa:
Heltze-prozesuaren azken urratsa aukeraketa negatiboa da: MHC-berezko antigeno konplexuari gehiegizko afinitatearekin lotzen diren timozitoei apoptosi-kinada emanen zaie; gainerakoak CD8+ edo CD4+ T linfozito bilakatuko dira. Aukeraketa negatiboaren bitartez autotolerantzia lortzen da, alegia, norberaren antigenoekin ez elkarrekitea. Heltze-prozesu hau oso zorrotza da, eta hasierako timozitoetatik %&nbsp;2k besterik ez du gainditzen.<ref name="azk"/> Timoan heldu ondoren, T linfozito guztiak odolera eta linfara abiatzen dira, eta [[gongoil linfatiko]]etan metatzen.
 
== Aktibazioa ==
[[Antigeno]] batekin topo egiten dutenean lortzen dute T linfozitoek erabateko heldutasuna, orduan aktibatzen baitira. Aktibatzen diren lehenengo linfozitoak Th linfozitoak dira.<ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 415-416 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref> Mikrobio inbaditzaile bat gure organismoan sartzen denean, [[makrofago]]ek edo [[zelula dendritiko]]ek mikrobio hori irentsi eta gero bere antigenoak aurkezteen dizkiete Th linfozitoei. Th linfozitoek proteina berezi batzuk dituzte euren azaletan (ez dira antigorputzak). Th linfozito ugari daude organismoan, milioika, bakoitzak bere berezko proteinak ditu azalean. Immmunitate humoralean legez, antigeno arrotzak berarekin gehien konplementatzen den Th linfozito mota bat hautatuko du, azaleko proteinak hobekien akoplatzen diren antigeno horrekin dituena.