Markaketa-lengoaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: ms:Bahasa penanda
No edit summary
5. lerroa:
[[ANSI]] ("American Standards National Institute") erakundeak, [[1978]]. urtean, testu-prozesamenduan zebiltzan hainbat talde jarri zituen harremanetan, edozein motatako testuak kodetzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko balioko zuen lengoaia estandar eta orokorra definitzeko asmoz.
 
Lengoaia horren lehenengo txostenak 1980. urtean argitaratu baziren ere, 1985. urtean elkarlanaren emaitzaren azken bertsioa argitaratua izan zen, [[ISO]] ("International Standard Organization for OrganizationStandardization") erakundeak estandartzat onartu zuena: 8879 edo [[SGML]] (Standard Generalized Markup Language) lengoaia. Testuak osagaien bidez (parrafoak, listak, izenak, atalak, lerroak, etab.) zatitu, eta zati horiek abiatu daitezkeela da SGML-ren oinarrizko hipotesia. SGML-k printzipio deskriptiboa bereganatu zuen hasieratik. Horrela, testua kodetze-lanetan dabilenak testu-objektua zer den markatuko du. Honen ondorioz, testu bera hamaika kodekera desberdinen arabera markatu daiteke, aplikazio desberdinen beharrei aurre eginez.
 
Hala ere, SGML lengoaia aberatsegia eta zabalegia suertatu zen konputagailuekin tratatu behar zenean, eta, horrela, aplikazio gutxik inplementatu zuten SGML-k eskaintzen zituen aukera guztiak. Gauzak horrela, SGML lengoaiatik azpilengoaia bat sortu zen, [[XML]] ("Extensible Markup Language") deritzona, nolabait SGML-k eskaintzen zituen aukera zabalak murriztu nahian. XML-ren 1.0 bertsioa 1998. urtean sortu zen [[W3C]]aren aholku moduan. [[SGML]] eta XML lengoaiak helburu desberdinak betetzeko jaio ziren: lehenengoak edozein dokumentu markatzeko euskarria eskaintzen zuen bitartean, bigarrenaren xedea Interneten informazioa kudeatzeko egokitu zen nagusiki. Horrela, bada, XML lengoaia web-eko estandarra zen -eta oraindik den- [[HTML]]ren gabeziak gainditzeko asmoz jaio zen. HTMLak bere definizioak izan arren, nabigatzaileen tolerantziak gaizki egituratutako dokumentuek funtzionatzea eragin du. Hori dela eta, XML eta HTML bategiteko ahaleginarekin [[XHTML]] sortu da, "Extensible HyperText Markup Language" dalakoa. Hau HTML erreproduzitu, zehaztu eta hedatzen duen modulu eta dokumentu familia da. XMLn oinarritutako hizkuntza zorrotz berria da XHTML, nabigatzaileak askoz zorrotzagoak izango direlarik web-en kodeen sintaxia balioztatzeko orduan.