Streptococcus pneumoniae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
Bakterio honek infekzio asko sor dezake gizakiarengan: [[pneumonia]] eta [[meningitis]], gehienbat, baina baita [[sinusitis]], [[peritonitis]] eta [[otitis]]. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.
 
Populazioaren %40 inguru mikrobio honen eramailea da, gaixorik izan gabe. Nasofaringean kokatzen da pneumokokoa. Inmunitate sistemak[[Immunitate-sistema]]k behera egiten duenean garatzen du mikrobio honek bere ahalmen patogenoa ([[gripe]]ak jota daudenengan pneumonia bakteriarra agertzea horren adibidea da), Haurrak, zaharrak eta inmunogutxituak dira pneumokokoak gehien jotzen dituenak.
 
Bakterio honen seroaldaera gehienek gluzidoz osatutako kapsula dute. Kapsula horrek mikrobioaren birulentzia areagotzen du, [[makrofago]]en [[fagozitosi]]a eragozten duelako.