«Gernikako bonbardaketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
 
Raul Arias Ramosek ''"La Legion Condor en La Guerra Civil"'' bere liburuarentzat egindako ikerketaren arabera, 250 hildako izan ziren; Joan Villarroya eta J.M. Sole i Sabatek ''"España en Llamas. La Guerra Civil desde el Aire"'' bere liburuan dioenez, berriz, 300 hildako.<ref>[[El Mundo]], ''"El Bombardeo de Guernica"'', ''El Mundo'', 12. Liburukia ([[2005]]eko [[urri]]a)</ref> Iturri horiek [[Stanley Payne]] edo [[Antony Beevor]] bezalako [[historia]]lariek edota [[BBC]] edo [[El Mundo]]<ref name= mundo>[http://www.elmundo.es/elmundo/2007/04/26/espana/1177559395.html El Mundo: ''"Guernica recuerda el 70º aniversario de los bombardeos con un espíritu de paz"'']</ref> komunikabideek erabiliak izan dira.
 
[[Emilio Mola]]k zuzendutako [[Nafarroako Brigadak|Nafarroako Brigadek]] [[Gernika-Lumo|Gernika]] konkistatu zutenean ez zuten datu zehatzak biltzeko ahaleginik egin. [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritzak]] orduan egindako biktima kopuruen zenbaketaren arabera, gutxienez 1.654 gertatu ziren hilik, eta 889 zauriturik. Ikerketa bakarra izanda, gatazka kanpoko ikertzaileek ontzat eman zuten<ref>Gérard Brey, ''"La destrucción de Guernica"'', ''"Tiempo de Historia"'' aldizkarian, 29. zbk, [[1977]]ko apirila[http://www.sbhac.net/Republica/TextosIm/Guernica/Guernica.htm Online]</ref><ref>Herbert R. Southworth, ''"La destrucción de Guernica"'', Ruedo Ibérico, [[Paris]], [[1975]].</ref> [[1970eko hamarkada]]ra arte.
 
[[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] komunikabideek, bere aldetik, hildakoen kopurua handitu zuten, hiru mila ere zirela esanez. Era horretan, [[Adolf Hitler]]rek etorkizunean halako bonbardaketak errepikatzeko gai zelako irudia azaldu nahi zuten. Hugh Thomasek [[historia]]lari [[Erresuma Batua|britainiarrak]] ehun eta mila hildakoren artean izan zela adierazi zuen, eta ontzat eman mila hildako izateko aukera.<ref name="thomas">Hugh Thomas. ''"Historia de la Guerra Civil Española"''. ISBN 84-226-0874-X</ref>. "Gernikazarra" erakundeko Vicente del Palacio eta José Ángel Etxaniz [[historia]]lariek, berriz, 126 hildako besterik ez zirela izan esan dute.<ref name="refugios"/>
168.221

edits