Lintxamendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa:
21. mendean, afro-amerikarren kontrako indarkeria eta jazarpen adibideek agerikoak izaten jarraitzen dute: ez lintxamenduen forma estra-judizialekin, baina bai [[Poliziaren gehiegikeria|poliziaren]] indarkeriaren bidez. [[Black Lives Matter]] mugimenduko aktibista batzuek salatu izan dute "lintxamendu legalak" direla beltzen kontra poliziak egiten dituenak<ref>{{Erreferentzia|izenburua="They lynched my baby."|hizkuntza=en|url=https://www.nbcnews.com/news/nbcblk/ferguson-activist-believes-son-was-lynched-police-investigating-suicide-n929961|aldizkaria=NBC News|sartze-data=2020-05-31}}</ref>.
 
2016an, aktibista beltz batek beste kide afroamerikar baten atxiloketa oztopatzen saiatu zelarik Kalifornian, lintxamendu akusazioa jaso zuen aktibista bera izan zen, lintxamenduaren definizio legaletako bat baitzen justiziaren eskuetatik pertsona bat kentzea. Alegia, poliziak beltz hura atxilotzea oztopatzea, huraxe balitz bezala lintxamendua.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Black Lives Matter activist Jasmine Richards was convicted of 'felony lynching'|hizkuntza=en|data=2016-06-03|url=http://www.independent.co.uk/news/world/americas/jasmine-richards-felony-lynching-black-lives-matter-california-a7064726.html|aldizkaria=The Independent|sartze-data=2020-05-31}}</ref>
 
2018ko apirilean, [[Montgomery (Alabama)|Montgomery]] hirian (Alabama), Justizia eta Bakearen Aldeko Memorial Nazionala ireki zen (''[[The National Memorial for Peace and Justice]]''), lintxamenduen [[Oroimen historiko|memoria historikoa]] gordetzeko zentroa<ref>{{Erreferentzia|izena=Brad|abizena=Harper|izenburua=One year later, EJI plans new sites after launching memorial to lynching victims|hizkuntza=en|url=https://www.montgomeryadvertiser.com/story/news/2019/04/26/eji-plans-new-sites-year-after-launching-memorial-lynching-victims/3542053002/|aldizkaria=The Montgomery Advertiser|sartze-data=2020-05-31}}</ref>.
 
2020an, lintxamendua [[gorroto delitu]] federala bihurtu zen Estatu Batuetan. <ref>https://www.nytimes.com/2020/02/26/us/politics/anti-lynching-bill.html</ref>