Lintxamendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
22. lerroa:
 
=== Eskubide zibilen mugimenduaren aroa ===
[[File:FBI Poster of Missing Civil Rights Workers.jpg|thumb|1964ko Mississippiko hiru ekintzaile lintxatuak.]]
[[File:Emmit Till body.jpg|thumb|upright|Emmet Tillen gorpu desitxuratua, torturen eta lintxamenduaren biktima, 1955.]]
 
Hala ere, 20. mendean arrena, lintxamenduak jariakorragoak bihurtu ziren, eta pertsona-talde txikiagoek gidatu zituzten. 1950eko hamarkadarako, [[Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua (1955-1968)|Eskubide Zibilen Mugimenduak]] bultzada hartu zuen. [[Emmett Till]], [[Chicago|Chicagoko]] 14 urteko mutikoa, izan zen garaiko lintxamendu entzutetsuenaren biktima (1955).
 
1960ko hamarkadan, Eskubide Zibilen Mugimenduak AEB osoko bolunatioak erakarri zituen boto-emaileen erregistroan eta integrazioan lan egitera. Komunitateetatik kanpoko pertsonen esku-hartzeak eta gizarte-aldaketaren mehatxuak beldurra eta erresumina piztu zituen Hegoaldeko zuri askoren artean. 1964ko ekainean, eskubide zibiletako hiru ekintzaile (James Chaney, Michael Schwerner eta Andrew Goodman) desagertu ziren [[Neshoba konderria (Mississippi)|Neshoba]] konderrian. Handik sei astera, gorpuak aurkitu zituzten. Iraganeko lintxamendu eta hilketen biktima anonimo ugarien gorpuak ere lurpetik atera zituen ikerketak. [[Mississippi Burning|''Mississippi Burning'']] filmak jasotzen ditu gertaera haiek.
 
=== 21. mendea ===