Kalifa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 77.231.204.22 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:I Selim.jpg|thumb|175px|[[Selim I|Selim Handia]], lehendabiziko otomandar kalifa.]]
'''Kalifa''' ([[arabiera]]tik خليف /khalīfah/, "ondorengoa") [[Mahoma]]ren heriotzaren ondoren [[islam]]dar agintariek erabilitako titulua zen.
 
[[632]]. urtean, [[Mahoma]] hil zenean, ez zuen utzi inongo metodorik [[musulman]]en agintari nagusia nork izan behar zuen erabakitzeko. Honen ondorioz bere aitaginarreba, [[Abu Bakr al-Siddiq]] aukeratu zuten Jalifatu Rasuli.llah (خليفة رسول الله, ''Jainkoaren Mezulariaren ondorengoa''). Horren ondorengo agintari guztiak ere Kalifa izena hartu zuten.
 
Kalifak aldi berean agintari politikoak eta erlijiosoak ziren. Erlijioso moduan ez zuten inongo botererik dogmarik ezartzeko, [[Mahoma]]k berak emandako errebelazioak nahikoak zirela uste baitzen. Kalifa baten lurraldeei [[kalifa-herri]] izena ematen zitzaien.
 
[[Sunismo|Sunnien]] arabera, islamiar munduko lehenengo lau kalifek lan bikaina egin zuten eta horregatik ''[[ondo gidatutako kalifak]]'' eta ''lau kalifa justuak'' izena ematen diete. Gainera ''sunniek'' hainbat irizpide jarri zituzten kalifa izateko:
 
* Kalifak [[Quraish]] tribukoak izan behar zuten (Mahomaren leinua).
* Ondorengotza aukeratzea zaharren kontseilu batek egin zuen.
* Kalifaren lana [[Islam]]aren hedakuntza zegoen.
 
[[Xiismo|Xiiek]] ordea ez dute hau onartzen. Euren ustetan [[Mahoma]]k bere ondorengoa izendatu zuen hil aurretik. Hau bere suhia, [[Ali ibn Abi Talib]], profetaren alaba [[Fatima (Mahoma)|Fatimaren]] senarra zen. Xiismoaren fededunentzat beraz, Ali eta bere ondorengoak dira benetako kalifak.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Kaliferri]]a
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}