T linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
Timoan heldu ondoren, T linfozito guztiak odolera eta linfara abiatzen dira, eta [[gongoil linfatiko]]etan metatzen.
 
[[Antigeno]] batekin topo egiten dutenean lortzen dute T linfozitoek erabateko heldutasuna, orduan aktibatzen baitira. Aktibatzen diren lehenengo linfozitoak Th linfozitoak dira.<ref> Ingraham, J. eta Ingraham, C.: Introducción a la Microbiología vol. II, Ed. Reverté (1998), 415-416 orr. ISBN: 84-291-1871-3 </ref> Mikrobio inbaditzaile bat gure organismoan sartzen denean, [[makrofago]]ek edo [[zelula dendritiko]]ek mikrobio hori irentsi eta gero bere antigenoak aurkezteen dizkiete Th linfozitoei. Th linfozitoek proteina berezi batzuk dituzte euren azaletan (ez dira antigorputzak). Th linfozito ugari daude organismoan, milioika, bakoitzak bere berezko proteinak ditu azalean. Immmunitate humoralarenhumoralean legez, antigeno arrotzak berarekin gehien konplementatzen den Th linfozito mota bat hautatuko du, azaleko proteinak hobekien akoplatzen diren antigeno horrekin dituena.
 
Antigenoak aukeratutako Th linfozitoen klona aktibatu eta oso azkar ugalduko da. Ugaltzeaz gain, aktibatzen denean klon horrek [[zitokina]]k askatzen ditu.<ref> Alberts, Bruce; Alexander Johnson, Julian Lewis, Martin Raff, Keith Roberts, and Peter Walters (2002) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK21054/?depth=2 Molecular Biology of the Cell, 4th edition] New York and London: Garland Science ISBN: 0-8153-218-1 </ref> Zitokinek funtsezko zeregina burutzen dute partikula arrotzak suntsitzeko: Tc linfozitoak, B linfozitoak eta makrofagoak aktibatzen dituzte, horiek haienbern lan suntsitzailea burutu dezaten. T linfozito guztiek zitokinak ekoizten dituzte.
 
== T linfozitoak eta hiesa ==