Linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
 
== Linfozito motak ==
[[Fitxategi: Lymphocyte2.jpg|thumb|200px|Linfozitoa mikroskopio optikoan ikusita, eritrozitoen artean]]
Hiru dira linfozito mota garrantzitsuenak: [[T linfozito]]ak, [[B linfozito]]ak eta [[NK zelula]]k. Linfozitoak ez dira [[fagozito]]ak, ez dute [[fagozitosi]]a egiteko ahalmena. Hala ere, gai arrotzak ezagutu eta neutralizatzeko gaitasuna dute. Linfozito mota desberdinen arteko alde nagusia, egituran baino areago, eginkizunean datza. Antigenoak kitzikatu aurretik, oso antzeko morfologia izaten dute, eta ezin dira bereizi, ez mikroskopio optikoaren bidez, ez elektronikoaren bidez. Aktibatzen direnean, banatu eta itxura desberdina hartzen dute.<ref name="lur"/>
 
31 ⟶ 30 lerroa:
== Linfozitoak eta minbizia ==
Tumoreak identifikatzea eta ezereztea da immunitate sistemaren betekizun nagusietako bat. T linfozito zitotoxikoak funtsezkoak dira aurre egite horretan, batzuetan CD4+ T linfozitoen laguntzarekin.<ref>{{erreferentzia | izena = Mara | abizena = Gerloni | izena2 = Maurizio | abizena2 = Zanetti | url= https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/15965712/ |izenburua = CD4 T Cells in Tumor Immunity | argitaletxea =
''Springer Seminars in Immunopathology'', 2005 Jun;27(1):37-48. doi: 10.1007/s00281-004-0193-z., pubmed.ncbi.nlm.nih.gov |sartze-data=2020-5-29}}</ref> Tumore-zeluletan antigeno arrotzak izaten dira, gainerako zeluletan ez daudenak. Tumore-antigeno horiek [[zelula mintz|mintz plasmatikoko]] MHC I molekuletan agertzen dira, antigeno biralen antzera. Horri esker, T linfozito zitotoxikoek anormal gisa hartzen eta suntsitzen dituzte.<ref>{{erreferentzia | izena = Barbara | abizena = Seliger | izena2 = Ulrike | abizena2 = Ritz | izena3 =Soldano | abizena3 =Ferrone | url= https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/16003759/ |izenburua = Molecular Mechanisms of HLA Class I Antigen Abnormalities Following Viral Infection and Transformation | argitaletxea = ''International Journal of Cancer'', 118 (1): 129–138, doi: 10.1002/ijc.21312., pubmed.ncbi.nlm.nih.gov |sartze-data=2020-5-29}}</ref> [[NK zelula|NK zelulek]] ere egiten diete eraso tumore-zelulei, batez ere mintz plasmatikoaren azalean MHC I molekula gutxi dagoenean, hori maiz gertatzen baita tumoreetan.<ref>{{erreferentzia | izena = Yoshihiro | abizena = Hayakawa | izena2 = Mark J. | abizena2 =Smyth | url= https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0065230X06950088?via%3Dihub | izenburua = Innate Immune Recognition and Suppression of Tumors | argitaletxea = ''Advances in Cancer Research'', Volume 95, 2006, Pages 293-322, doi: 10.1016/S0065-230X(06)95008-8., sciencedirect.com |sartze-data=2020-5-29}}</ref> Tumore bat garatzeko probabilitatea zahartu ahala handitzen denez, ikerlari batzuek lotu dute ebidentzia hori zahartzerakoan gertatzen den T linfozitoen jaitsierarekin. Zaharrek linfozito gutxiago dutenez, [[minbizi]]a errazago ager daiteke.<ref>{{erreferentzia | egilea = Sada Ovalle, Isabel, Gorocica Rosete, Patricia, Lascurain Ledesma, Ricardo, Zenteno Galindo, Edgar | url= http://www.scielo.org.mx/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0187-75852004000400008#ref57 | izenburua = Aspectos inmunológicos del envejecimiento | argitaletxea = ''Revista del Instituto Nacional de Enfermedades Respiratorias'', volumen 17 (4), 2004, scielo.org.mx |sartze-data=2020-5-29}}</ref>
 
== Erreferentziak ==