Igeriketa sinkronizatu: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
169. lerroa:
Igerilariek diseinatutako bainujantziak eramaten dituzte distira eta kolore adierazgarriekin apainduta, erabiliko duten musikarekin lotura ahalik eta handiena lortzeko. Bainujantzia eta musika ez dira epaitzen baina eragina dute ikuskizunaren adierazgarritasunean. Erabiltzen duten musika oso garrantzitsua izaten da errutinan egiten dituzten mugimendu eta irudiekin lotura bat izateko.
[[Fitxategi:Open_Make_Up_For_Ever_2013_-_Pamela_Fischer_-_Anja_Nyffeler_-_01_(cropped).jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:Open_Make_Up_For_Ever_2013_-_Pamela_Fischer_-_Anja_Nyffeler_-_01_(cropped).jpg|thumb]]
Igerilariek ere makillajea jartzen dute aurpegian lehiatzerako orduan, baina azken urteetan, FINAk makillaje naturala (edo ahalik eta naturalena) eramatera derrigortzen ditu, ez dago baimenduta gehiegizko makillajea
== Lesioak ==
2012. urtean Estatu Batuetako bi medikuk ikusi zuten igerilariek ordu asko pasatzen zituztela uretan entrenatzen, eta entrenamendu saio guztietan, nahiz eta uretan egon eta mina jasangarriagoa izan, igerilari askok mugimenduak egitean, askotan, taldekideen kolpe asko jasotzen zituzten buruan nahigabe. Horregatik, buruko kolpe horiek sortutako ondorioak ahalik eta gehien murrizteko kontzientzia eta prebentzioan lan egiten hasi ziren. Kirol honetako igerilariek gehien pairatzen dituzten arazoak burukoak dira, kolpe horien eraginez. Hala ere, tendoietako lesioak ere maiztasun handiz gertatzen dira
== Igeriketa sinkronizatua Euskal Herrian ==
[http://eif-fvn.org/eu/ Euskadiko Igeriketa federazioaren] eta [https://www.fnn-nif.com/es/index.asp Nafarroako Igeriketa federazioaren] barruan aurkitzen diren modalitate guztien artean, igeriketa sinkronizatua dago. Modalitate honetan txapelketak ospatzen dira beheko kategorietatik hasi eta kategoria goreneraino. Modalitate hau Gipuzkoa, Araba zein Bizkaian aurki daiteke, bertan duela urte batzuk sortu ziren talde desberdinetan. Txapelketak eta igerilariak entrenatzeko taldeak egoteaz gain, badaude ere epaileei formazioa emateko hainbat ikastaro
== Erreferentziak ==
|