Droga-trafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
387. lerroa:
 
=== Opioa ===
[[Fitxategi:Balkanetako ibilbidea.pdf|thumb|251x251px|Balkanetako ibilbidea]]
''Sakontzeko, irakurri: «[[opio]]»''
 
392 ⟶ 393 lerroa:
 
2018an legez kanpoko lo-belar laborantzak duen eremu globala 346.000 hektareara (% 17 inguru) murriztu bazen ere, orain dela hamarkada bat baino % 60 handiagoa da. 263.000 hektarearekin, Afganistan mundu mailako eremurik handiena izan zen 2018an. [[Myanmar]] munduko bigarren opio ekoizlerik handiena da, eta hirugarrena, Mexiko (30.600 ha 2016ko uztailetik 2017ko ekainera).<ref name=":8">https://wdr.unodc.org/wdr2019/prelaunch/WDR19_Booklet_2_DRUG_DEMAND.pdf</ref>
[[Fitxategi:Hegoaldeko ibilbidea.pdf|thumb|Hegoaldeko ibilbidea]]
 
Opioaren laborantza legala munduan Nazio Batuen Narkotikoei buruzko Konbentzio Bakarrak arautzen du. Gaur egun, Australia, Espainia, Ingalaterra, Frantzia, Hungaria, Alemania, Austria, Txina, India, Turkia, Eslovakia, Japonia, [[Mazedonia (eskualdea)|Mazedonia]], [[Zeelanda Berria]], Holanda, [[Ukraina]], Polonia eta Errumaniak bakarrik landu dezakete amapola legalki. Transform Drug Policy fundazioak adierazi duenez, sendagaiak egiteko erabiltzen den opioaren munduko ekoizpenaren ia erdia JIFEren kontrolpean ekoizten da legez, eta beste erdia legez kanpo, batez ere Afganistanen, Myanmarren eta Mexikon.<ref name=":8" />
 
399 ⟶ 400 lerroa:
Balkanetako ibilbideak ondorengo 32 lurraldei legez kanpoko opiazeo afganiarrak hornitzen dizkie: [[Albania]], Austria, Belgika, [[Bosnia-Herzegovina|Bosnia eta Herzegovina]], Bulgaria, [[Kroazia]], [[Txekiar Errepublika]], [[Danimarka]], Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Iran, Irlanda, Italia, [[Kosovo]], Luxenburgo, [[Montenegro]], [[Norvegia]], Polonia, Portugal, Errumania, [[Serbia]], Eslovakia, [[Eslovenia]], Espainia, Suitza, Suedia, Turkia, Erresuma Batua eta Mazedonia.<ref>https://www.unodc.org/documents/data-and-analysis/Studies/IFF_report_2015_final_web.pdf</ref>
=== Heroina ===
[[Fitxategi:Heroina trafikoaren ibilbide nagusiak.pdf|thumb|302x302px|Heroina trafikoaren ibilbide nagusiak]]
''Sakontzeko, irakurri: «[[heroina]]»''
 
406 ⟶ 408 lerroa:
 
Europan, 2017an, opioideen erabileraren urteko prebalentzia 15 eta 64 urte bitarteko populazioaren % 0,7koa da eta heroina opioide erabiliena da oraindik ere eskualdean. Ekialdeko eta hego-ekialdeko Europan opiazeoen (heroina eta opioa) kontsumoaren prebalentziak beste azpi-eskualde batzuetan baino handiagoa izaten jarraitzen du (% 0,7). 2006az geroztik, Estatu Batuetako zati batzuetan heroina gero eta gehiago kontsumitzen dela antzeman da. Opiazeoen kontsumoaren urteko prebalentzia (batez ere heroina) ere handiagoa da (% 0,7) Ipar Amerikan munduko batez bestekoa (% 0,6) baino.<ref name=":13">https://wdr.unodc.org/wdr2019/prelaunch/WDR19_Booklet_3_DEPRESSANTS.pdf</ref>
[[Fitxategi:Heroina trafikoa Espainiara.pdf|thumb|230x230px|Heroina trafikoa Espainiara]]
 
Heroina opiazeo trafikatuena izan dela dirudi. Bigarren urtez jarraian, 2017an konfiskatutako heroina eta morfina kopuru handienak Afganistan, Iran eta Pakistanen izan ziren.<ref name=":7" /> Munduko heroina trafikoaren ibilbide handiena Balkanetako ibilbideak izaten jarraitzen du. Afganistanetik, Iran, Turkia eta Balkanetako herrialdeetan zehar, Mendebaldeko eta Erdialdeko Europako hainbat helmugatara garraiatzen da droga kontrabandoa. Beste ibilbide batzuek Afganistanetik Pakistan zehar heroina ateratzen dute Hego Asiarantz edo Afrikarantz (Hegoaldeko ibilbidea); edo Asia Zentraletik, Errusiako Federazioko merkatuetara (Iparraldeko ibilbidea). Hala ere, badirudi ibilbide horiek ez direla hain garrantzitsuak, eta garrantzi hori are gehiago murrizten ari da, Iparraldeko ibilbidean bezala.
 
420 ⟶ 422 lerroa:
 
Kalamu-erretxinaren trafikoa kalamu-belarraren trafikoa baino askoz kontzentratuago dago geografikoki. 2017an, mundu osoan atzemandako kalamu-erretxinaren kantitate osoaren % 34 inguru Ekialde Hurbilean eta Asiako hego-mendebaldean atzeman zen, % 18 Afrika iparraldean eta % 40 Europa mendebaldean eta erdialdean. Hiru azpi-eskualde horiek 2017an mundu osoan atzemandako kalamu-erretxina guztiaren % 92 izan ziren.
[[Fitxategi:Kalamu trafikoa Europara.pdf|thumb|259x259px|Kalamu trafikoa Europan]]
 
2013-2017 aldian, kasuen ia laurdenean, Maroko aipatu zen mundu osoan konfiskatutako kalamu-erretxinaren jatorrizko herrialde nagusitzat. Ondoren Afganistan zegoen, kasuen bosten batean kalamua-erretxinaren jatorrizko herrialdea izanik. Marokon ekoitzitako kalamu-erretxina Afrikako iparraldeko beste merkatu batzuetara bideratuta dago nagusiki (jatorrizko herrialde gisa agertzen zen azpi-eskualdeko herrialdeen txostenen % 83an), bai eta mendebaldeko eta erdiko Europan ere (jatorrizko herrialde gisa agertzen da % 43tan). Mendebaldeko eta Erdialdeko Europako herrialdeek atzemandako kalamu erretxinaren % 14 Afganistanen sortu zen. Europara bidaltzen den Marokon ekoitzitako kalamu-erretxina gehiena Espainiara eramaten da, eta handik kontrabandotik eskualdeko beste merkatu batzuetara. Urteetan, baita 2013-2017 aldian ere, Europako beste herrialde batzuek kalamu-erretxinaren irteera- eta igarotze-herrialde nagusi gisa identifikatu dute Espainia, Herbehereen ondoren.
 
431 ⟶ 433 lerroa:
 
Kokaina koka orritik lortzen den aisialdiko droga ilegala da.<ref>{{Erreferentzia|abizena=admin|izenburua=La cocaína: Sus consecuencias, efectos y como combatir la adicción|hizkuntza=es|data=2013-08-02|url=https://las-drogas.net/cocaina/|aldizkaria=Las Drogas|sartze-data=2020-05-29}}</ref> Mundu mailan, 2017an 18.1 milioi pertsonak kontsumitu zuten kokaina, hau da, 15 eta 64 urte bitarteko munduko biztanleen % 0,4k. Kokainaren kontsumoa handia izan zen Ozeanian (% 2.2 Australia eta Zeelanda Berrian), Ipar Amerikan (% 2,1), Europa mendebaldean eta erdialdean (% 1,3) eta Hego Amerikan (% 1,0).<ref name=":8" /> Azken urtetan kokaina gehien kontsumitu duten lurraldeak honako hauek dira: Australia, Albania, AEB, Eskozia, Ingalaterra eta Gales eta Espainia, hurrenez hurren.<ref name=":10" /> Kopuruari dagokionez, kokaina gehiena Ameriketan konfiskatzen jarraitzen da, 2017an munduko guztizkoaren ia % 90 izan baitziren. Gehienak Hego Amerikan konfiskatu zituzten 2017an, eta kopuru handienak Kolonbian (munduko % 38), Ekuadorren (% 7), Brasilen (% 4) eta Venezuelan (% 3). Ipar Amerikan, Estatu Batuek jarraitu zuten konfiskatutako kokaina kopuru handiena osatzen (munduko % 18); Erdialdeko Amerikan, kopuru handienak Panamak (% 5) eta Costa Ricak (% 2) eman zituzten.
[[Fitxategi:Kokaina trafikoa.pdf|thumb|Kokaina trafikoa]]
 
2017an, Ameriketatik kanpo konfiskatutako kokaina kopuru handiena Europan izan zen (munduko % 11), batez ere mendebaldeko eta erdialdeko Europan, bereziki Belgikan (munduko % 3,5), Espainian (% 3,2), Frantzian (% 1,4) eta Herbehereetan (% 1,1). 2017an, munduan zehar atzemandako kokaina kopuruak nahiko mugatua izaten jarraitu zuen: Ozeania (4,3 tona), Australian batez ere; Afrika (3,4 tona), Marokon, Hegoafrikan eta Nigerian bereziki; eta Asia (2,8 tona), batez ere [[Saudi Arabia|Saudi Arabian]], Pakistanen atzetik.