«Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (Autoritate kontrola jartzea)
Gizataldeak iritsi eta bertan kokatze hori mendeetan zehar gertatu zen, etengabe, Mediterraneo alderako lurraldeetan batez ere, [[Kantauri itsasoko ertza|Kantauri alderako lurraldeetan]] eta [[Pirinioak|Pirinioez]] iparraldekoetan askoz ere eragin txikiagoa izan baitzuen, hasieran behintzat.
 
Hasierako une horietan bi kultura joera ageri dira batez ere. Horietako batek [[Iberiar penintsula]]n du jatorria, [[Las Cogotas|Cogotas I]]-ekokulturaeko kultura munduan-edo, nonbait; besteak, berriz, Europa erdialdean-edo du jatorria, [[tumuluen kultura]]ren antza sumatzen baitzaio hasieran, eta [[Kutxa Zelaien Kultura|Kutxa Zelaikoena]] geroago.
 
Etorkin horiek, lehendik bertan ziren gizataldeekin batera, gizatalde multzo aberats eta askotarikoa eratu zuten, geroztiko biztanleriaren oinarri izango zena. Gizatalde multzo horren askotarikotasun horrexegatik, hain zuzen ere, ezin da biztanleria horren egitura zentzu bakarrekoa eta soila balitz bezala aztertu, bestela baizik, elkarren paraleloan, nahastu gabe leudekeen ildoak balira bezala irudikatu behar da, batzuetan batera biltzen eta forma mistoak eratzen dituztela.
1.675

edits