Ipar Lappi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
250. lerroa:
 
Lehena da bietan handiena eta Inari hegoaldeko [[Saariselkä]] herrian dago, [[Urho Kekkonen Parke Nazionala]]ren alboan. Hurrenez hurren 438 eta 416 metro dituzten Kaunispää eta Iisakkipää mendien artean dago, eta, guztira, hamabost eski pista ditu –zortzi Kaunispään eta zazpi Iisakkipään–. Pista hauek luzera eta tamaina askotakoak dira; alde batetik, hasiberrientzako pista errazak (urdinak) eta oso errazak (berdea) daude, zazpi urdin eta bi berde; bestetik, maila ertaina duten eskiatzaile edo snowboarderrentzako lau pista daude (gorriak); eta, azkenik, adituenentzako bi pista beltz<ref>[https://www.skisaariselka.com/slopes/ "Slopes"]. ''Ski Saariselkä''. 2019.04.01</ref>. Gainera, 1.200 metroko luzera duen jaitsiera bat ere badago, lera bidez botatzeko gordea dagoena. Pista horietatik zazpi argiztatuta daude, gauez ere ibili ahal izateko, eta Kaunispää mendian hasten diren pistetara igotzeko, aldiz, 950 metroko luzera eta hiru pertsonentzako lekua duen teleaulkia dago. Mendiaren tontorrean Saariselkä eski estazioko jatetxea dago.
[[Fitxategi:Y1A9774 Saariselkä, Finland (15620501659).jpg|325px310px|ezkerrera|thumb|Saariselkäko eski-pistak (2014).]]
Sodankyläko eski estazioa, aldiz, 514 metroko garaiera duen [[Luosto]] mendiaren magalean dago. [[Pyhä-Luostoko Parke Nazionala]]ren sarrera atea da, [[Pelkosenniemi]]n dagoen [[Pyhä (eski estazioa)|Pyhä]] eski estazioraino iristen dena; ondorioz, bisitari ugari jasotzen ditu urte guztian zehar. Guztira, hamabi eski pista daude: pista berde bat, bost pista urdin, bi pista gorri eta lau pista beltz. Lau horien artean, ''Kilparinne'' (euskaraz, «Lehiaketa jaitsiera») izeneko jaitsiera dago, 900 m-ko luzera duena eta txapelketetarako erabiltzen dena. Mendia igotzeko eta bertako eski pistetaraino iristeko hiru teleski daude. Luoston, gainera, hiru jatetxe, hotela, bungaloak eta karabanentzako aparkalekua daude<ref>[https://luosto.fi/luosto/hiihda-ja-laskettele "Hiihdä ja Laskettele"]. ''Luosto''. 2020.04.07</ref>.