Pythonidae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
4. lerroa:
| authority = [[Leopold Fitzinger|Fitzinger]], 1826
}}
'''Pythonidae''' ('''pitonidoak'''), eskuarki pitoi deritzenak (''πυθων'' hitz grekotik), [[Afrika]], [[Asia]] eta [[Australia]]ko [[suge]] ez-pozoitsuen familia bat da, [[Squamata]] ordenakoa. Haien artean daude munduko sugerik handienetako batzuk. Zortzi genero eta 26 espezie ditu familiak. [[Boa]] sugeen familiaren antz handia dute pitonidoek. Horregatik, sailkapen batzuetan [[Boa|Boidae]] familiaren subfamiliatzat (Pythoninae subfmilia) jotzen da.
 
== Portaera ==
Harrapatzen dituzten animalien inguruan biribilkatuz eta hertsatuz hiltzen dituzte, itoaraziz. Gehienbat odol beroko animaliak harrapatzen dituzte, hala nola hegaztiak eta ugaztun txikiak, espezie handiek antilopeak ere jaten badituzte ere. Anfibioak, beste sugeak eta arrainak ere jaten dituzte. Harrapakinak osorik irensten dituzte, eta zenbait egun behar dituzte digestioa osorik egiteko; baita asteak ere, harrapakina oso handia bada.
Pitoiak, boak bezala, ez dira pozoitsuak. Zelatan ezkutatu eta ingurutik igarotzen diren animaliak ehizatzen dituzte. Harrapatzen dituzten animaliak haien inguruan biribilkatuz eta hertsatuz hiltzen dituzte, itoaraziz. Uste zabalduaren kontrara, pitoiek ez dute harrapakina birrintzen; suge horien indarra arnasa moztu edo zirkulazioa oztopatzeko nahikoa den arren, ez du behar beste indarrik animalia handi baten hezurrak hausteko.
 
Harrapatzen dituzten animalien inguruan biribilkatuz eta hertsatuz hiltzen dituzte, itoaraziz. Gehienbat odol beroko animaliak harrapatzen dituzte, hala nola [[Hegazti|hegaztiak]] eta [[ugaztun]] txikiaktxiki eta ertainak, espezie handiek antilopeak ere jaten badituzte ere. [[Anfibio|Anfibioak]], beste sugeak eta [[Arrain|arrainak]] ere jaten dituzte. Harrapakinak osorik irensten dituzte, eta zenbait egun behar dituzte digestioa osorik egiteko; baita asteak ere, harrapakina oso handia bada. Normalean animalia ertainak ehizatzen dituzte (zakur baten tamainakoak, gehienez ere), baina badira animalia handiagoak ehizatzen dituztenak. Zenbait kasutan gizakia ere eraso dezakete, oso ezohikoa izanagatik ere.
Boak ez bezala, pitonidoak obiparoak dira, hau da, arrautzak erruten dituzte, eta haien inguruan biribilkatzen dira tenperatura kontrolatzeko.
 
Boak ez bezala, pitonidoak [[Errule|obiparoak]] dira, hau da, arrautzak erruten dituzte, eta haien inguruan biribilkatzen dira tenperatura kontrolatzeko. Odol hotzeko animaliak direnez (ektotermoak), haien gorputzeko tenperatura ez da aski arrautzak bero mantentzeko, beraz, gorputzaren espasmo edo dardara bidez sortu behar du beroa.
 
Sugeen artean bizi-itxaropen luzea dute, 35 urte arte ere biziraun baitezakete.
 
== Gizakiarekin harremana ==
Pitoiek, esan bezala, gutxitan erasotzen dute gizakia. Aldiz, gizakiak ehizatzen du pitoia, haren haragia jateko edo larrua saltzeko.
 
Gatibutasunean ere hazten du gizakiak pitoia, batez ere [[Larru|larrua]] dela eta. Pitoiaren larrua estimatua da zaku, gerriko eta zapatak egiteko. Edonola ere, pitoien hazkuntza mugatua da eta larruaren jatorri ohikoena ehiza da. Zenbait kasutan [[Konpainia-animalia|konpainia-abere]] bezala hartua izan da. Aldiz, beharrezkoa da arretaz ibiltzea, jabea eraso duten zenbait kasu gertatu baitira, gutxi izan arren.
 
Pitoiak gizakiarentzat zuzeneko arrisku handirik ez badakar ere, suge horien presentziak badu eraginik gizartean. Zenbait [[gaixotasun]] kutsa diezazkieke gizakiei. Bestalde, haien dieta dela eta animalia ertainak gutxitzen direnez, [[Eltxo|eltxoek]] eta haiek kutsaturiko gaixotasunek gehiago erasaten dituzte gizakiak eta gizakien inguruko animaliak (etxabereak eta arratoiak adibidez, gizakia kutsatzeko aukerak handituz).
 
Azkenik, gizakiak pitoi aleak munduan zehar hedatu dituenetik, zenbait tokitan [[Espezie inbaditzaile|espezie inbaditzaileen]] zerrendetan ageri da.
 
== Generoak ==