TKE Ligako 2019ko denboraldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
'''2019ko TKE Liga'''koa [[Eusko Label Liga]]ren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 22an hasi zen [[Bilbo]] hiriko uretan, eta irailaren 15ean bukatu zen [[Portugalete]]n; guztira, 20 estropada jokatu ziren. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean [[Bizkai]]ko traineruak [[Gipuzkoa]]koak baino gehiago zirena, hurrenez hurren, sei eta lau<ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/errekorrezko-egutegi-bat/no-1553519366-0-/ "Errekorrezko egutegi bat"]. ''Eusko Label Liga''. 2019.04.22</ref><ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/denboraldi-berrirantz-abiatu-da-act/no-1553334729-0-/ "Denboraldi berrirantz abiatu da ACT"]. ''Eusko Label Liga''. 2019.04.22</ref>.
 
Denboraldi honetako txapeldun nagusia [[Orio Arraunketa Elkartea]] izan zen. TKE Ligaren historian bigarren postua hiru aldiz lortu zuten arren, lehen aldia izan zen mirotzek garaikurra irabazi zutena. [[Orio]]tarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 213 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, [[Hondarribia Arraun Elkartea]]rentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta oriotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 201 puntu eskuratu zituzten eta, besteak beste, [[Zarauzko Ikurrina]]. Ohorezko txanda, bestalde, [[Itsasoko Ama Arraun Elkartea|Santurtzi]]k eta [[Zierbena Arraun Elkartea|Zierbena]]k osatu zuten<ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/-denboraldia-ohorezko-txandatik-begiratuta/no-1568884530-0-30/ "Denboraldia Ohorezko Txandatik begiratuta"]. ''Eusko Label Liga'']. 2020.03.20</ref>. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Oriok 8 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Santurtzik 3, eta Zierbenak, Urdaibaik[[Urdaibai Arraun Elkartea|Urdaibai]]k eta [[Kaiarriba Arraun Elkartea|Donostiarrak]] bana<ref name=Bibliografia1>[http://www.euskolabelliga.com/resultados/index.php?id=eu&t=2019 "Emaitzak"]. ''Eusko Label Liga''. 2020.03.20</ref>.
 
Aurreko hiru denboraldietako garaile izandako [[Urdaibai Arraun Elkartea]] ohorezko txandatik kanpo gelditu zen, bosgarren postuan, eta [[bermeo]]tarrek bandera bakarra baino ez zuten irabazi azkeneko estropadan<ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/denboraldia-sailkapenaren-erditik/no-1568797245-0-30/ "Denboraldia sailkapenaren erditik"]. ''Eusko Label Liga''. 2020.03.20</ref>. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek ere ez zituzten oso emaitza onak lortu. [[Isuntza Arraun Elkartea|Lekittarra]]k behintzat maila mantendu zuen 10. postuari esker, baina [[kantabria]]r traineru bakarrak, [[Sociedad Deportiva de Remo Astillero|Astillero]]renak, maila galdu zuen [[Sanpedrotarra Arraun Elkartea|San Pedro]]rekin batera. [[Pasaia|Pasaitarrek]] [[TKE Ligako 2019ko denboraldia#Jaitsiera/Igoera play-offa|jaitsiera play-offean]] ezin izan zuten [[Club de Remo Ares|Ares]]ko eta [[Zarautz Arraun Elkartea|Zarauzko]] mutilen aurka lehiatu eta 13 denboraldiren ostean, hurrengo urtean [[KAE Ligako 2020ko denboraldia|KAE Ligan]] arraun egin beharko dute<ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/laster-arte-san-pedro/no-1568717287-0-30/ "Laster arte San Pedro!"]. ''Eusko Label Liga''. 2020.03.20</ref>.
 
Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Donostiarra elkarteko [[Arkaitz Diaz Gorostegi|Arkaitz Diaz]]entzat izan zen<ref>[http://www.euskolabelliga.com/eu/albisteak/denboraldiko-patroi-onenak-saritzeko-garaia/no-1571913493-0-20/ "Denboraldiko patroi onenak saritzeko garaia"]. ''Eusko Label Liga''. 2020.03.20</ref>.