Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Undid edits by Ane Antxustegietxarte (talk) to last version by LoreaLur
489. lerroa:
==== Emakumezkoen anatomia eta ugalketa-sistema ====
 
====== Kanpoko anatomia femeninoa ======
Venusen mendia gantz-ehunaren geruza leun bat da, hezur punikoa gainjartzen duena. Pubertaroaren ondoren, eremu hori handituz doa. Nerbio-bukaera asko ditu eta estimulazioarekiko sentikorra da.
 
500. lerroa:
Bularrak emakumeen gorputzaren aurreko toraxeko larruazalpeko ehunak dira. Teknikoki emakume baten anatomia sexualaren parte ez diren arren, rolak dituzte bai plazer sexualean eta baita ugalketan ere. Bularrak izerdi-guruin aldatuak dira, ehun haritsu eta koipetsuez osatuak  eta nerbioak, odol-hodiak eta hodi linfatikoak dituztenak. Beren helburu nagusia garapenean dagoen haur bati esnea ematea da. Bularrak pubertaroan garatzen dira, estrogenoa areagotzeari erantzuteko. Bular heldu bakoitzak 15-20 bular-guruin ditu, esnea sortzen dutenak, irregularki eratutako lobuluak, albeolo-guruinak eta titiburura eramaten duen hodi laktifero bat dituztenak. Lobuluak ehun konektibo dentsoek bereizten dituzte. Ehun horiek guruinak bermatu eta ehunei lotzen dizkiete azpiko bular-muskuluetan. Beste ehun konektibo bat, lotailu esekidura izeneko hari trinkoak eratzen dituena, barrurantz zabaltzen da bularreko azaletik bularreko ehuneraino, bularraren pisua bermatzeko. Herentziak eta gantz-ehunaren kopuruak zehazten dute bularren tamaina. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Clinical Psychology Review|url=https://www.journals.elsevier.com/clinical-psychology-review/|sartze-data=2020-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Female Reproductive System - Anatomy Pictures and Information|url=https://www.innerbody.com/image/repfov.html|aldizkaria=Innerbody|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
====== Barneko anatomia femeninoa ======
Emakumeen barruko ugalketa-organoak bagina, umetokia, Falopioren tronpak eta obarioak dira. Bagina zorro motako kanala da, bulbatik umetokiraino hedatzen dena. Koitoan zakila hartu eta espermaren gordetzaile gisa aritzen da. Bagina ere jaiotza-kanala da; 10 cm-ra zabal daiteke erditzean. Bagina maskuriaren eta ondestearen artean dago. Itxi egiten da normalean, baina eszitazio sexualean ireki, luzatu eta lubrifikazioa eragiten du zakila sartu ahal izateko. Baginak hiru horma ditu geruzatan; hauek bakterio naturalak dituzten autogarbiketa-organoak dira, eta ez dute legamiarik sortzen. G puntua gisa 1950ean deitu zion lehen aldiz Ernst Gräfenberg-ek eta hau baginaren aurreko horman egon daiteke eta orgasmoak eragin ditzake. Eremu hori aldatu egin daiteke emakumeen tamaina eta kokapenaren arabera; batzuetan, baliteke ez egotea. Zenbait ikertzailek beren egitura edo existentzia zalantzan jartzen dute, edo klitoriaren luzapentzat hartzen dute. <ref>{{Erreferentzia|izena=Justin J.|abizena=Lehmiller|izenburua=The Psychology of Human Sexuality|argitaletxea=John Wiley & Sons|hizkuntza=en|data=2017-12-26|url=https://books.google.com/books?id=JXJGDwAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-119-16473-9|sartze-data=2020-05-27}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Terence M. Hines|abizena=|urtea=|izenburua=The G-spot: a modern gynecologic myth.|argitaletxea=American journal of obstetrics and gynecology|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=en|url=https://www.semanticscholar.org/paper/The-G-spot%3A-a-modern-gynecologic-myth.-Hines/59ac3e423b824c8b64b2359c10a496730cd2a656}}</ref>