Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
654. lerroa:
 
=== Pornografia ===
[[Pornografia]] hitzak ekintza sexualak edo ekintza erotikoak adierazten dituen material orori egiten dio erreferentzia, hartzailearen kitzikapen sexuala eragiteko.
 
Pornografia hainbat plataformaren bidez azaltzen da, hala nola animazioetan, zineman, eskulturetan, argazkietan, ipuinetan, literaturan, pinturan, eta arrakasta handia lortu du hedabideetan, hala nola aldizkari pornografikoetan eta telefono bidezko sexuan, eta azkenaldian Interneten.
 
==== Euskal Herrian ====
2007an[[2007]]<nowiki/>an [[Euskalsex]] [[Euskadiko Nazioarteko Areto ErotikoarenErotikoa]]<nowiki/>ren I. edizioa [[Bilbao Exhibition Centre|Bilbao Exhibition Centren]] (Barakaldon[[Barakaldo]]<nowiki/>n) ospatu zen eta 2008ko[[2008]]<nowiki/>ko [[Apiril|apirilean]], II. edizioa. Bertan, euskarara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztu zuten, Carlos Resa zuzendari nafarrak 2003an[[2003]]<nowiki/>an zuzendutako [[Marranas Con Ganas]] filma.
 
[[Torbe]] eta [[Rebeca Linares]] dira euskal aktore pornorik ezagunenak.
 
==== Eztabaidak ====
Gaur egun bada pentsamendu-korronte bat pornografia arte-forma berritzat hartzen duena, giza sexualitatearen edertasuna erakustea helburu duena. Mundua etengabe aldatzen dela eta beti aldatu dela adierazten dute, interesak aldatzen direla edo interes berriak agertzen direla, eta artea aldatu eta arte-forma berriak agertzen direla.
 
Zenbait pertsonak, hala nola Larry Flynt pornografia-ekoizleak eta [[Salman Rushdie]] idazleak, argudiatu dute pornografia funtsezkoa dela askatasunerako, eta gizarte aske eta zibilizatu bat pornografia onartzeko duen jarreraren arabera epaitu behar dela. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=WebCite query result|url=https://www.webcitation.org/5TD5Q8UAz?url=http://www.timesonline.co.uk/tol/news/uk/article466971.ece|aldizkaria=www.webcitation.org|sartze-data=2020-05-27}}</ref> Teoria hori indartu egiten da diktadura-erregimen oso gutxik uzten edo baimentzen dutelako pornografia; izan konfesionalak, hala nola [[Francisco FrancorenFranco]]<nowiki/>ren [[Espainia]], edo komunistak, hala nola Kampuchea Demokratikoa.
 
Kontserbadore erlijiosoek pornografia moralik gabekoa dela adierazten dute, eta uste dute sexua ezkondutako bikoteentzat erreserbatuta dagoela eta pornografia ugaritzeak gizartean moralik gabeko portaerak deritzenak gehitzea eragiten duela. Mundu osoan jarraitzaile asko dituzten erlijioek, [[Katolizismo|katolizismoa]] adibidez, pornografiaren existentzia gaitzesten dute. Adibidez, erlijio honetan, sexu-ekintzak elkarrekiko zorion-iturri izan behar du, bikote heterosexual bat elkartzen lagunduko duena eta ekintza horren bidez ugalketa gertatzen dena. Islamak[[Islam|Islama]]<nowiki/>k ere gogor gaitzesten du pornografia.
 
Kritikari feminista batzuek, batez ere estatubatuarrek, uste dute pornografiak degradatu egiten dituela emakumeak, gizonek gozatzeko sexu-objektu gisa erabiltzen baitituzte; izan ere, film eta argazki gehienetan, gizonak rol nagusia du. Gizonezkoei, oro har heterosexualei, zuzenduta egoteagatik ere kritikatzen dute, eta, beraz, sexualitatearen alde bakarreko ikuspegia eskaintzeagatik.
 
Beste azterlan batzuek, ordea, frogatu dute ez dagoela loturarik pornografiaren eta sexu-indarkeriaren artean. Hori da [[Simon Louis Lajeunesse]] ikertzaile kanadarraren azterketa soziologikoaren kasua. Montrealgo Unibertsitateko irakaslea da Lajeunesse, eta, gaia bi urtez ikertu ondoren, ondorioztatu zuen erabiltzaile gehienentzat fantasia marjinal bat asetzea dela, monosexuala delako, eta gehiegizkoa litzatekeela kasu patologikoak estrapolatzea.
 
== Euskal sexu hiztegia ==