Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
680. lerroa:
 
== Sexua euskal literaturan ==
[[Jon Kortazar]] idazleak artikulu batean esan zuen moduan "frankismopeko urteetan eta jende kontserbatzaileak eta elizkoiak esanda maiz entzuten zen euskarak ez zuela berba txarrik, euskara garbia zela eta ez zuela lizunkeriarik onartzen. Artikulu berdinean esaten da Bernat Etxepareren emakumearen aldeko bere bertsoetan sexua agerbide zuzena dela. Adibidez: «Oro behin haietarik sortzen gira mundura/ Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza» ([[Bernart Etxepare]], emazteen fabore). [[Joan Perez Lazarraga|Joan Perez de Lazarragak]] ere maitasuna, erotismoa eta sexua presente ditu bere lanetan.
 
Eleberrietan gai hau landu duten autore aipagarrienak [[Aitor Arana]], [[Paddy Rekalde]], [[Joxean Sagastizabal]], [[Juan Martin Elexpuru]] izango lirateke.
 
Ipuingintzan [[Jasone Osoro]], [[Julen Gabiria]], [[Igor Estankona]], [[Rafa Ugalde]], [[Estitxu Arozena]], [[Iratxe Esnaola Aldanondo|Iratxe Esnaola]], [[Danele Sarriugarte]] izan dira gaia landu dutenak. Autobiografia arloan ordez [[Pello Salabururen]] eta [[Miren Agur Meabe]].
 
=== Haur Besoetakoa ===
[[Haur besoetakoa|Haur Besoetakoa]] [[Jon MirandekMirande]]<nowiki/>k idatzitako eleberri bat da, 1954an[[1954]]<nowiki/>an idatzia baina editorerik ez aurkitzeagatik [[1970]] urtera arte argitaratu ez zena. Gizon heldu batek bere iloba eta haur besoetako nerabearekin duen maitasun harremana kontatzen du liburuak eta horregatik polemikoa izan da urtetan zehar.  Gai tabuak ukitzen ditu, intzestua, adin txikikoekiko sexu-harremanak eta suizidioa, moral burgesaren itxurakeriaren aurka. Arrakasta handia izan zuen eta urtez urte edizio ugari izan ditu. Euskal narratiba modernoaren mugarrietako bat da. Miranderen Haur besoetakoa [[Vladimir Nabokov|Vladimir Nabokoven]] [[Lolita Lolitarekin(eleberria)|Lolita]]<nowiki/>rekin alderatu izan da, baina Mirandek lana idatzi zuenean ez zuen eleberri horren berri.
 
=== Sexual Herria ===
[[Sexual herria]] [[Itziar Ziga]] idazle eta kazetariak idatziriko saiakera liburua da. Liburuan Euskal Herriaren birputifikazioa errebindikatzen du bere hitzetan, sexualitate aske baten berreskurapena alegia, ikuspuntu feminista batetik, bere biografiatik ateratako esperientzietan oinarrituta. Txalapartak[[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]]<nowiki/>k argitaratu zuen [[2011]] urtean; argitalpena polemikoa izan zen liburuko azala azaltzen zuen [[Facebook]] orria zentsuratua izan baitzen, han bi emakume besarkatuta agertzen direlako jarrera erotiko batean.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Maitasuna, erotismoa eta sexua|hizkuntza=eu|data=2020-02-11|url=https://www.elcorreo.com/zurekin/maitasuna-erotismoa-sexua-20200211191241-nt.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
== Sexu askapenerako mugimenduak Euskal Herrian ==