Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
542. lerroa:
 
== Sexu askapenerako mugimenduak Euskal Herrian ==
Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen kolektiboen errekonozimendu eta askapenerako lan egiten duten mugimenduak existitzen dira Euskal Herrian. Hauek aldarrikatzen dute ezin dela giza eskubideen aurka legerik egin eta giza eskubideak ezin direla legeekin aldatu, baizik eta ahalbidetu.
 
EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) Euskal Herriko gay mugimendua da, homosexualitatearen askapenerakoa, askapen sexualeko prozesu orokorrean kokaturik dagoelarik. 1977ko urtarrilean sortu bazen ere, 1983ko otsailaren 27ra arte ez zuten legeztatu. Euskal Herriko LGBT lehen elkartea izan zen, eta gaur egun lanean dirau.
 
=== Helburuak ===
 
* Bizitza sozialean, laneko eremu guztietan eta administrazioan homosexualitatearen aitorpen esplizitua.
* Harreman homosexualen onartze soziala, bizitza pribatuan zein publikoan.
* Lege edota arautegietatik edozein motatako adierazpen edo praktika homosexual zigortzen edota oztopatzen duen artikulu oro kentzea.
* Orientabide sexualagatiko diskriminazioa espresuki  debekatzen duen lege bat onartzea.
* Sexurako adostasun-adinik ez finkatzea.
* Hezkuntza-sistema osoan gizon eta emakumeen rolak bereizten dituen edo sexista den edozein ezaugarri deuseztatzea.
* Norbere orientabide sexuala libreki erabakitzen ahalbidetzen duen heziera sexuala izan dadila, sexualitatea ez baita birsorkuntzarako bide soil bat, baizik eta, eta gehienbat,  pertsonen arteko harremana eta plazer-iturria.
* Ezaugarriok betetzen ez dituen erakunde edo irakas-zentroei diru publikorik ez.
* Eliza eta estatuaren bereizketa osoa eta egiazkoa.
* Intseminazio artifiziala arautzen duen legean lesbianak ez diskriminatzea.
* Polizia-etxeetan gorde litezkeen homosexualitateagatiko fitxa guztiak suntsitzea.
* Osasunaren Mundu Erakundearen zein beste edozein osasun-erakunderen sailkapenetan (gaixotasun-zerrendetan) ez daitezela homosexualitatea edota transexualitatea agertu (ez izen horrekin ezta beste ezein izenarekin ere) ez orain ezta etorkizunean ere.
* Sexu-bidezko gaixotasunei dagokienean, prebentzio- eta informazio-ekimenak egon daitezela, betiere modu ez diskriminatzailean.
* Sexualitate askearen aldeko borrokan diharduten mugimenduentzako diru-laguntzak. Topaleku eta eztabaidagune ez komertzialak bultzatzea.
* Familia tradizionaletik kanpoko loturen onartze sozial eta juridikoa.
* Era berean, beste mugimendu alternatiboen aldarrikapenak geure egiten ditugu. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua – Sexu askapenaren alde!|hizkuntza=eu|url=https://ehgam.eus/|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
== Erreferentziak ==