Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
415. lerroa:
 
== Sexologia ==
Sexologia giza sexualitatearen eta hari dagozkion gaien azterketa sistematikoa da. Sexualitatearen adar guztiak hartzen ditu.
 
=== Kinsey informea ===
[[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadatik]] aurrera, sexu-fenomenoen ikerketa sistematikoa egiten hasi zen. Ondoren, sexologiak, biologiarekin eta soziologiarekin zerikusia duen psikologiaren diziplina arteko adarrak, gorakada handia izan zuen, kasu batzuetan gizartearen beraren babesa lortu baitzuen, [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadaren]] amaierako eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadaren]] hasierako sexu-askapeneko mugimenduek sustatuta.
 
Kinsey txostenari dagozkio sexu-portaerari buruzko lehen azterketa zientifikoak.
 
Alfred C. Kinseyk eta haren laguntzaileek Estatu Batuetako sexu-portaeraren ereduak islatzen zituzten datu estatistikoen bilduma aurkeztu zuten, [[1938|1938tik]] [[1952|1952ra]]. Bere lana galdeketa zuzeneko elkarrizketen bidez egin zen, eta gizakien sexu-erantzuna ikertzeko ateak zabaldu zituen, beranduago, [[William Masters|William Mastersek]] eta [[Virginia Johnson|Virginia Johnsonek]] egin zituztenak. Kinseyren lana ikerketa soziologikokoa zen, eta ez zuen interpretatzen sexu-estimulazioaren erantzun fisiologiko edo psikologikoa. <ref>{{Erreferentzia|izena=Nicole|abizena=Daedone|izenburua=Slow Sex: The Art and Craft of the Female Orgasm|argitaletxea=Grand Central Publishing|hizkuntza=en|data=2011-05-25|url=https://books.google.com/books?id=ZGYwBg7I9RIC&pg=PT152|isbn=978-1-60941-898-4|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
Kinsey txostenean desberdintasun handiak hauteman ziren sozialki eskatzen zen portaera desiragarriaren eta benetako portaeraren artean. Halaber, ikusi zen portaera heterosexualaren eta homosexualaren artean ez dagoela bereizketa argirik; izan ere, garai hartako inkesten arabera, emakumeen % 10ek eta gizonen % 28k onartzen zuten portaera homosexualak izatea, eta gizonen % 37k homosexualitatean interesa izatea.
 
=== Masters eta Johnson ===
[[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadan]], William Masters eta Virginia Johnson doktoreek sexualitatearen prozesu biologikoak ikertu zituzten lehen aldiz laborategi batean, eta «gizakien sexu-erantzun»ari buruzko ikerketa egin zuten. Haren helburua zen oinarrizko informazio zientifiko baten funtsak ezartzea, gizakien sexu-portaeraren arazo multi-fazetikoei erantzun ahal izateko. Beraien interesa zen jakitea zer erreakzio fisiko gertatzen den gizonak eta emakumeak sexu-estimulazio eraginkor bati erantzuten diotenean, eta nola jokatzen duten bakoitzak haren aurrean. Horretarako, zuzeneko behaketaren teknika erabili zuten. Zenbait gizon eta emakume helduk onartu zuten ugalketako biologiaren laborategian aztertzea, Washingtongo Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Ginekologia eta Obstetrizia Sailean, lehenik eta, geroago, [[Reproductive Biology Research Foundation|Reproductive Biology Research Foundation-en]] babespean. Hamar urtez egindako ohar horietatik eta ondorengo galdeketa psikosexualetik atera ziren ondorioak azkenean argitaratu ziren. [[The Human Sexual Response]] izeneko liburuan argitaratu zituzten beren ikasketak.
 
== Alderdi biologikoak eta fisiologikoak ==