Linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
8. lerroa:
Linfozitoak leukozitorik txikienak dira, 7-15 μm bitartekoak, eta nukleoak ia zelula osoa hartzen du, [[zitoplasma]] urria baitute; horregatik, [[mikroskopio]]an begiratzean halo moduko bat ikusten da nukleoaren inguruan.{{lur erref}} Zitoplasman [[erribosoma]] aske ugari, [[mitokondrio]]ak eta [[Golgi aparatu]] txiki bat izaten dira.<ref>{{erreferentzia | izena =Barbara J. | abizena =Bain | url= https://africa-health.com/wp-content/uploads/2018/01/25-Medicine-Publishing-1.pdf |izenburua = Structure and function ofred and white blood cells | argitaletxea = africa-health.com |sartze-data=2020-5-27}}</ref> [[Linfa]]n eta [[odol]]ean daude, eta baita [[sistema linfatiko|organo linfoideetan]] ere. Leukozito guztien %&nbsp;25 inguru dira, baina haien kopurua aldakorra da, norberaren osasunaren arabera. Zenbait gaitzek, [[estres]]ak barne, kopurua jaisten dute; infekzio birikoa dagoenean, aldiz, kopuru hori igo egiten da.
 
Odoleko gainontzeko zelulen antzera, [[umeki]] aldian [[gibel]]ean eta jaiotzaren ondoren [[hezur-muin]]ean dauden zeluletan dute sorburua. Gero, linfozito mota bakoitza organo desberdin batera abiatzen da: [[timo]]ra, [[amigdala|amigdaletara]] edota [[heste]] paretako [[Peyer-en guruinak|Peyer-en guruinetara]]. Organo horietan heltze prozesua garatuko dute.<ref name="lur">{{erreferentzia | izena = | abizena = | url= https://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1601/eu_d1601105/1601105.html |izenburua = Sistema inmunologikoaren osagaiak: zelulak eta organoak | argitaletxea = Lur Entziklopedia Tematikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus |sartze-data=2020-5-27}}</ref> Linfozito guztiak oso antzekoak dira mikroskopio optikoan ikusita. Bereizteko haien ezaugarri biokimikoak, batez ere azaleko proteinak, aztertu behar dira. Linfozitoen kopuruaren gehiegizko hazkundeari [[linfozitosi]] deritzo. [[Infekzio]]en edo prozesu tumoralen ondorioz ager daiteke linfozitosia.
 
== Linfozito motak ==