Giza sexualitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
66. lerroa:
 
===== Maitasun asea, politika eta feminismoa =====
Maitasun librearen historia feminismoaren historiarekin lotzen da. [[XVIII. mendea]]<nowiki/>ren amaieratik, feministarik garrantzitsuenek, [[Mary Wollstonecraft]]<nowiki/>ek kasu, desafiatu egin zuten ezkontzaren erakundea, eta askok abolitzearen alde egin zuten. Wollstonecraft bere literatur lanekin maitasun librearen mugimenduan lagundu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. Bere eleberriek ezkontzaren eraikuntza soziala eta emakumeengan dituen eraginak kritikatu zituzten. Bere lehen eleberrian,  “[[Mary: or, The Wrongs of Woman]]”, eroia maitasunik gabeko ezkontza batera behartua dago, arrazoi ekonomikoengatik. Maitasuna aurkitzen du beste gizon eta emakume baten harremanean. Maryk ezkontzatik kanpo beste preso batekin abentura bat aurkitzen du. Mary: or, The Wrongs of Woman eleberria [[1798]]<nowiki/>an idatzi zen, baina inoiz ez zen argitaratu. Egileak argi utzi zuen emakumeak "desira sexual gogorrak" zituela eta "iraingarria eta [[immorala]]" zela beste zerbait nahi izatea. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2011-05-14|url=https://web.archive.org/web/20110514004631/http://www.peacenews.info/webextras/article.php?id=33|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
[[1855]]<nowiki/>ean, [[Mary Gove Nichols]] maitasun askearen defendatzaileak, ezkontza, "Emakumearen deuseztatzea" zela esan zuen, emakumeak, gizonen jabetzatzat hartzen zirela azalduz. Adibidez, legeak baimena ematen zion senarrari bere emaztea fisikoki diziplinatzeko. Nicholsen moduko maitasun askearen defendatzaileek, haur asko, maitasunik gabeko ezkontzetan beharturik jaiotzen zirela argudiatzen zuten, eta haur hauek hautapenaren eta maitasunaren emaitza izan behar zutela. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mary Wollstonecraft, 1759-1797|data=2014-01-11|url=https://web.archive.org/web/20140111055540/http://www.historyguide.org/intellect/wollstonecraft.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Mary Sargeant Gove|abizena=Nichols|izenburua=Mary Lyndon ; or, Revelations of a life. An autobiography|argitaletxea=New York, Stringer and Townsend|data=1855|url=http://archive.org/details/marylyndonorreve00nich|sartze-data=2020-05-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=H-Women {{!}} H-Net|url=https://networks.h-net.org/h-women|aldizkaria=networks.h-net.org|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
Maitasun askearen defendatzaileentzat, sexua ez da ugalketarako bakarrik. [[Jaiotzaren kontrola]] emakumearen [[independentzia]]<nowiki/>rako baliabidetzat hartzen zen, eta [[Margaret Sanger]] gisako jaiotzaren kontroleko ekintzaile batzuek ere maitasun askea babestu zuten.
 
[[Francis Barry]] ere XIX. mendearen erdialdeko eta amaierako maitasun askearen defendatzaile nabarmena izan zen. Ados egon zen ezkontzak emakume bat gizonarekin lotzen zuela sozialki, eta emakumeek aske izan behar zutela. Mugimendu honetan, neurri handi batean emakumeak ukitzen zituen arren, antolatzaile nagusiak gizonezkoak izan ziren. Horrek ideologia maskulinoa sustatzen lagundu zuen.
 
[[Sexu-erradikal]]<nowiki/>ak emakumeak bere gorputza kontrolatzeko duen eskubidea defendatzeko eta [[antikontzepzioa]], senar-emazteen [[Sexu-abusu|sexu-abusua]] (emozionala eta fisikoa) eta [[Sexu hezkuntza|sexu-hezkuntza]] askatasunez eztabaidatzeko ahaleginean oinarritu zen. Emakumeen sexualitateari buruz hitz egiteak emakumeak ahalduntzen lagun zezakeela uste zuten. Helburu horiek lortzeko, [[Liburu|liburua]]<nowiki/>k, [[liburuxka]]<nowiki/>k eta aldizkako [[Argitalpen|argitalpena]]<nowiki/>k idaztean oinarritu ziren.
 
=== Ezagutzen diren genero eta orientazio sexualak ===